Beade (Vigo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Beade (argipena)»

Beade

Vigo
Santo Estevo eliza
Herrialdea Galizia
Probintzia Pontevedra
Azalera 7.00 km²
Biztanleria 5409

Beade Galiziako Pontevedra probintziako Vigo udalerriko parrokia bat da. Bembrive, Castrelos, Matama, Sardoma, Valadares eta Zamansgo parrokiekin egiten du muga.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beade, Beati latinezko hitzetik dator eta poza esan nahi du. Beade lehen aldiz aipatu zen dokumentua XII. mendean idatzi zen eta ondorengoa ipintzen zuen: «in terra de Fragoso ecclesie Sancte Andree de Comesania medietas, Sancti Stephani de Biadi tres partes cum cauto suo, Sancti Iacobi de Benevivere integra cum cauto suo; Sancti Iacobi de Vigo integra cum cauto suo, Sancti Saluatoris de Teix integra cum ipsius regalengo». Idatzi hau Tuiko gotzain batek idatzi zuen, bere menpeko lurrak markatzeko.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beade, Vigoko erdialdean kokatzen da. Hiria baino askoz altuagoa den puntu bat denez, bertatik hiri guztia ikus daiteke, Vigoko itsasadarra ahaztu gabe.

Horretaz gain, auzo honetan amaitzen da Eifonso errekaren basabidea. Basabide hau bere baitan hartzen dituen, herrixka zahar, antzinako errota eta bestelako baliozko eraikin zein leku ikusgarriengatik ezaguna da.

Herriko jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beadeko patroia Santa Ana da. Bertako festak uztailaren 26an ospatzen dira.

Autonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beadek, Vigoko Bembrive parrokiarekin batera, autonomia berezi baten aitorpena du.[1] Beadeko parrokiako instituzioen buruari pedaño deitzen zaio.[2]

Beadeko instituzioen konpetentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mendiaren kudeaketa
  • Biztanleriarekiko harremana
  • Urbanismoa
  • Zerbitzuak eta obrak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gazteleraz, Entidad Local Menor (ELM) deitzen zaio.
  2. Josefina Barreiro andrea, ez da alkatea, Beadeko bizilagiunen elkarteko (C.S.C.R) zuzendaria baizik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]