Vigo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vigo
Espainiako udalerria
Centro e porto de Vigo cropped.jpg
Vigo bandera 2.png EscudoVigo.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaPontevedrako probintzia
Alkatea Abel Caballero
Izen ofiziala Vigo
Posta kodea 36201–36216
INEk ezarritako kodea 36057
Herriburua Q23990454 Itzuli
Geografia
Koordenatuak 42° 14′ 09″ N, 8° 43′ 36″ W / 42.2358°N,8.7267°W / 42.2358; -8.7267Koordenatuak: 42° 14′ 09″ N, 8° 43′ 36″ W / 42.2358°N,8.7267°W / 42.2358; -8.7267
Situacion Vigo.PNG
Azalera 109.06 km²
Altuera 28 m
Mugakideak Nigrán, Gondomar, O Porriño, Mos eta Redondela
Demografia
Biztanleria 295.364 (2019)
Green Arrow Up.svg1.722 (2018)
alt_left 155.665 (%52.7)139.699 (%47.3) alt_right
Dentsitatea 2.708,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Caracas, Buenos Aires, Narsaq (en) Itzuli, Durango, Lorient, Porto, Las Palmas Kanaria Handikoa, Celaya eta Qingdao
Matrikula PO
vigo.org

Vigo Espainiako Galizia autonomia erkideoko Pontevedrako probintziako hego-mendebaldean dagoen kostaldeko udalerria da, izen bereko itsasadarrean kokatutakoa (Rias Baixasen baitan) eta izen bereko eskualdearen hiriburua. Galiziako udalerririk populatuena da, eta baita espainiar estatuan probintzia bateko hiriburu ez den hiririk populatuena ere.

2006an 293.255 biztanle zituen eta 109.1 km²-ko azalera du. 22 parrokiatan banatuta dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Vigok oraindik ez zuela bete hondakin urak arazteko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[1]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Vigo (Vigoko aireportua))   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.6 12.9 15.1 16.1 18.2 22.0 24.3 24.2 22.4 18.5 14.7 12.3 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 8.3 9.3 10.9 11.9 14.0 17.3 19.4 19.4 18.0 14.6 11.3 9.2 13.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.0 5.8 6.6 7.7 9.9 12.6 14.6 14.6 13.6 10.8 7.9 6.2 9.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 255 219 145 148 141 73 43 40 113 215 228 298 1909
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15 13 11 13 13 7 5 5 8 13 13 15 130
Eguzki orduak 113 116 176 184 217 269 296 281 205 154 109 90 2212
Iturria: AEMET[2]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Atlantiar Ozeanoa, ipar-ekialdean Redondelako udalerria, ekialdean Mos, hegoaldean O Porriño eta Gondomar, eta hego-ekialdean Nigran.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan, Vicus izena hartu zuen Erromatar Inperioaren garaian.

Aro modernoan, bestela, aipatzekoa da 1589an hiriak jasandako erasoaldia, Francis Drakek egindakoa. Denboran aurerrago, 1702ko urriaren 23an Randeko gudua izenekoa hiriaren uretan gertatu zen, alde batetik Ingalaterra eta Herbehereak eta bestetik Espainia eta Frantzia norgehiagoka militarrean zeudela, beti ere Espainiako Ondorengotzaren Gerraren barruan.

Mende bat ondoren, Napoleonen armada Vigotik egotzi zuten 1809ko martxoaren 28an, Pablo Morillo eta Bernardo González "Cachamuíña" militarrek gidaturik, horrelakorik lortzen lehenengo galiziar hiri bihurtuz.

XX. mendearen lehen herenean, hiriko kaia Ameriketara joan ziren milaka galiziarren abiapuntua izan zen. Bestela, hiriak suspertzea eduki zuen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan izandako industrializazioari esker. 1975etik 1985era, aldiz, krisialdi ekonomikoak Vigo jo zuen, Euskal Herriko udalerri batzuetan gertatu legez. Hala ere, azken urteotan nolabaiteko errekuperazioa eduki izan dute.

Vigo hiria 1877an.

Parrokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcabre (Santa Baia) | Beade (Santo Estevo) | Bembrive (Santiago) | Bouzas (San Miguel) | Cabral (Santa Mariña) | Candeán (San Cristovo) | Castrelos (Santa María) | Coia (San Martiño) | Comesaña (Santo André) | Coruxo (San Salvador) | Freixeiro (San Tomé) | Lavadores (Santa Cristina) | Matamá (San Pedro) | Navia (San Paio) | Oia (San Miguel) | Saiáns (San Xurxo) | San Paio (San Paio de Fóra) | San Xoán do Monte (San Xoán) | Sárdoma (San Pedro) | Teis (San Salvador) | Valadares (Santo André) | Vigo Centro | Zamáns (San Mamede).

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Policarpo Diaz enparantza.

Galiziera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hiritarren laurdena gutxi gora-behera galizieraduna da soilik (2001eko inkestaren arabera, %22.48a). Hala ere, XX. mendearen bigarren erdialdean hiri honetan hizkuntza horretan egindako ekoizpena sustatzen duten argitaletxe garrantzitsuak sortu dituzte, "Editorial Galaxia" eta "Edicións Xerais" besteak beste.

"A movida"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Movida viguesa»

Hirian 1980ko hamarkadan "A movida viguesa" izeneko kultura mugimendua burutu zuten, musika arloan punk eta new wave estiloa landuz batik bat. Orduko talde ezagunenen artean "Siniestro Total", "Golpes Bajos", "Os Resentidos", "Aerolineas Federales" eta "Semen Up" ditugu.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera (1900-2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
23.259 41.213 53.100 65.012 85.272 137.873 144.914 197.144 258.724 278.050 287.282 297.332

Vigo Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Vigo Handia" metropoli-guneak 14 udalerri barne hartzen ditu, Vigoko eskualdean dauden Bayona, Fornelos de Montes, Gondomar, Mos, Nigrán, Pazos de Borbén, O Porriño, Redondela, Salceda de Caselas, Soutomaior eta Vigo bera, eta bestetik Cangas, Moaña eta Salvaterra de Miño.

2005eko datuen arabrea (INE), 465.436 biztanle ditu eskualde osoak, %63a inguruan Vigon bizi zirelarik.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Club Celta de Vigo hiriko futbol talde nagusia da, 1923an sortutakoa eta tradizionalki Lehen Maila eta Bigarren Maila artean ibili izan dena. Inoizko posturik hoberena Lehen Mailan laugarrena izan zen 2002-03ko denboraldian, UEFAko Txapeldunen Ligan jokatzeko ahalbidetu zuena. Halaber, erregearen kopa hiru aldiz irabazi dute.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vianako Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Alderdi Popularra 66.574 13
Espainiako Alderdi Sozialista 44.563 9
Bloque Nacionalista Galego 28.116 5

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Faro de Vigo" da hiriko egunkaririk irakurriena eta Galizia osoko kazetarik zaharrena.

Vigoar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]