Bearnes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bearnera» orritik birbideratua)

Bearnesa[1] (bearnesez: bearnés edo biarnés), okzitaniera hizkuntzaren barruan, gaskoi dialektoaren azpidialekto bat da, Bearnon (Pirinio Atlantikoak, Frantzia) mintzatua. Zuberoako mugan ere hitz egin izan da, eta etxalde batzuetan oraindik ere badira bearnesaren hiztun gutxi batzuk.[2] Bearnesak izan du okzitanieraren aldaera guztietatik atzerakada gutxien, eta nortasun handikoa da, historikoki Pirinioen testuinguruan Bearnok izandako garrantzi politikoarengatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bearnoko bandera.

Bearnesak, hizkuntza idatzi gisa, Bearnoko bizkonderria izan zen bitartean loraldia bizi izan zuen, XIV. mendetik 1620ra. Bearnesa, horrela, lege- eta administrazio-agirietan erabiltzen zen, beste okzitaniar aldaerak jada eremu horietatik at zeudenean. 1620tik aurrera, bearnesaren gainbehera hasi zen pixkanaka. Frantziar Iraultzaren ondoren, 1789tik aurrera, frantsesak ia osoki ordezkatu zuen agiri eta ekitaldi ofizialetan.

1982ko ikerketa baten arabera, Bearnoko biztanleen % 51 bearnesa hitz egiteko gai zen; % 70, ulertzeko gai; eta % 85, hizkuntza babestearen alde zeuden. Gaur egun, bearnesa gaskoiaren aldaerarik indartsuena da, nahiz eta egoera gutxitu argian egon eta hizkuntza-transmisioa gero eta urriagoa izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «bearnes - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-10.
  2. "Euskara bidaide", Nora aldizkaria, 22. alea, 2009ko azaroa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]