Gaskoi (hizkuntza)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaskoia
Gascon
Lurralde eremua:  Frantzia
 Espainia
 Euskal Herria 
Eskualdea: Gaskoinia, Baiona (Euskal Herria), Arango harana (Katalunia)
Hiztunak: 250.000 inguru 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Italikoa
  Erromanikoa
   Okzitaniar-katalana
    Okzitaniera
     Gaskoia 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Aranera
( Katalunian)
Erakunde araugilea:
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: gehitzeko
ISO 639-3:

 

Gaskoia[1] okzitanieraren dialektoa da hizkuntzalari gehienentzat, nahiz eta beste batzuek hizkuntza autonomotzat hartzen duten. Gaskoiniako lurraldean hedatzen da, Frantziako hego-mendebaldeko bederatzi departamendutan, eta ez du inolako onarpen ofizialik. Azkenaldi honetan guztiz murriztu da haren erabilera, eta egun 250.000 hiztun inguru ditu.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aranera»

Gaskoiaren barruan lau aldaera bereizten dira:

Gaskoia, arrosaz, okzitanieraren dialektoak erakusten dituen mapan.

Gaskoia Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe Erdi Aroan, XII. mendearen erdialdean eta merkatarien artean bereziki, gaskoia Aturriren hegoaldeko alde euskaldunetara hedatu zen. Angelu, Miarritze, eta Baiona neurri handi batean gaskoitu ziren. Gipukoako lurraldeko kostaldean ere izan zuen bere hedapena, Hondarribi, Errenteria, Pasaia eta Donostia aldera arte. Gaskoiak izen ugari laga ditu Donostian, horietako asko gaur egun arte iritsiak: Urgull (gaskoiz, Orgull edo Urgullus, Urgull izenaz euskaratua), Gros, Polloe (gaskoizko Poll eta Pollet hitzetik dator, Polloe izenaz euskaratua), Morlans, Monpas (Mont-pas), Aiete (gaskoiz, Ayet, Aiete izenaz euskaratutua), Ulia (gaskoiz Oli, euskaraz Ulia edo Uliamendi), Enbeltran kalea (En Beltran, hots, "Jaun Beltran") eta Miramon (gaskoiz, Miramont).[2]
Euskal substratuaren eraginez edo, gaskoiak beste okzitaniar hizkuntzek ez bezalako ezaugarriak ditu.

Gaskoiaren isoglosak

Fonetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri fonetiko nagusiak ondoko hauek dira:

  • Hitz-hasierako f- kontsonantea h- hasperendun bilakatzea (filium > hilh, 'semea') (2. isoglosa).
  • Hitz-amaierako -ll albokaria -t' leherkari horzkari sabaikaria —euskarazo tt, Antton hitzean dagoena— bilakatzea (bellum > bell > bèth, 'ederra') (1. isoglosa).
  • Bokal aurreko -ll- albokaria -r- dardarkari lehuna bihurtzea (bella > bèra) (9. isoglosa).
  • Bokal arteko -n- galtzea (luna > lua, 'ilargia') (4. isoglosa).
  • v igurzkari ezpain-horzkaria b leherkari ezpainbikari gisan ahoskatzea (vita > bita, 'bizitza') eta ezpainkari-aurreko o bokala a bihurtzea (novum > nau, 'berria').
  • Hitzen hasierako r- dardarkariari bokal baten protesia ezartzea (riu > arriu, 'ibaia') (3. isoglosa)

Gaskoiak euskararen eragina du, fonetikan batez ere. Halaber, Pirinioetako gaskoiak lotura zenbait ditu goi aragoierarekin (adibidez: eth / era artikuluak, maskulino singularra lehena, femenino singularra bigarrena).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izen horrekin ageri da Zehazki, Elhuyar gaztelania-euskara, Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskalterm hiztegietan, beste aukerarik eman gabe. 3000 hiztegian gaskoi ageri da herritarraren izentzat, eta hizkuntzaren izenik ez da aipatzen. Hiztegi Batuan gaskoi ageri da, ea herritarraz ala hizkuntzaz ari den zehaztu gabe. Horrenbestez, badirudi zenbait tokitan ageri den gaskoiera edo gaskoinera izenak ez duela oinarririk.
  2. http://www.ingeba.org/lurralde/lurranet/lur33/33orella/33orella.pdf

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaskoi (hizkuntza) Aldatu lotura Wikidatan