Beatus ille
Beatus ille latinezko esamolde bat da, «zorionekoa hura» esan nahi duena, Horazio erromatar poetak idatzia. Aipagaitzat du herriko bizitza lasaia, hirietako bizimoduarekin alderatuta. Ohikoa zen Pizkundeko literatur topikotzat, Carpe diem («aprobetxa ezazu une bakoitza»), Tempus fugit («denbora azkar joaten da») eta Locus amoenus («leku idealizatua») esamoldeekin batera.