Behin bizitzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Behin bizitzea
Gari eta Maldanbera taldea taldearen Estudioko grabazioa
Argitaratze data2024
DiskoetxeaElkar

Behin bizitzea 2024ko otsailean grabatuta Gari kantariaren estudioko grabazioa da, hamabigarrena bere izenarekin bakarlari moduan. Lan honetan berriro ere Maldanbera taldearen laguntza izan zuen. Elkarren estudio berrian grabatu zuten, Adunan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honek abesti ederrak biltzen ditu, hainbat dinamika eta harmoniarekin jolas egiten dutenak. Kasu gehienetan, hitzak oso egile ezagunek idatzi dituzte. Gariren bertuteetako bat ikusten da lan honetan: tonu batetik bestera aldatzeko trebezia aparta. Trebezia horrek kanten ederra areagotzen du, ezbairik gabe. Baina Behin bizitzea diskoa ez da Garirena bakarrik, bandarena ere bada, talde-lanaren fruitua da. Atzean entsegu-ordu asko, maketak eta laborategiko lan handia dago. Hori guztia agerian geratu da grabazio- eta nahasketa-prozesuan, eta, nola ez, azken emaitzean. [1]

Abeslariak bizi duen une bitalaren erakusgarri, soseguzko barrurako begirada bat da.[2]

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Víctor Sánchez, ingeniaria
  • Unai Mimenza, nahasketak

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 abestik osaten dute diskoa. Doinuak Gari berarenak, hitzak Karmele Jaio, Iñigo Astiz, Jon Benito eta Txuma Murugarrenenak.

  1. 01 - "Elurretan etzan (isiltasun zuri)" (Musika: Gari / Hitzak: Karmele Jaio)
  2. 02 - "Bi hiritan" (Musika: Gari / Hitzak: Iñigo Astiz)
  3. 03 - "Minik ez dago" (Musika: Gari / Hitzak: Iñigo Astiz)
  4. 04 - "Behin bizitzea" (Musika: Gari / Hitzak: Iñigo Astiz)
  5. 05 - "Jurisprudentzia" (Musika: Gari / Hitzak: Iñigo Astiz)
  6. 06 - "Holandar alderraia" (Musika: Gari / Hitza: Txuma Murugarren)
  7. 07 - "Gaua" (Musika: Gari / Hitzak: Jon Benito)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]