Iker Lauroba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iker Lauroba
Iker Lauroba 2.jpg
Iker Lauroba Basokan, 2017
Bizitza
Jaiotza Donostia1975eko urriaren 12a (43 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Genero artistikoa pop rocka
Musika instrumentua gitarra

Iker Lauroba Donostiako abeslaria da, Lauroba musika taldearen sortzailea. Bakarlari gisa ere bi disko atera ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu ondoren, 2004an Haritz anaiarekin batera Lauroba musika taldea sortu zuen. Taldearekin arrakasta handia izan dute eta disko ugari atera dituzte.[1]

2015 urtean bakarkako disko bat ateratzera animatu zen, Zeru tolesgarria izenekoa. Harkaitz Canoren letrak musikatu zituen eta hogei musikaritik gora izan zituen bidelagun proiektu honetan.[2] 2017an bigarren diskoa kaleratu du, Nire gotorlekutik izenekoa.

2017an Izaro Andresekin batera haren Hankapuntetan I EP-a kaleratu du eta 2018an ateratako Eason diskan ere mallabitarraren musikaria izan da.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauroba taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lauroba (2005) - maketa
  • Lauroba (2007) - maxi diska, 4 kantu.
  • Gauari gauarekin (2008, GOR Diskak)
  • ...egunarekin (2010, GOR Diskak)
  • Iglu bat basamortuan (2012, Oihuka)
  • Bidea (2014, Oihuka)
  • IV (2016, autoekoizpena)[3]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zeru tolesgarria (2015, autoekoizpena)
  • Nire gotorlekutik (2017, autoekoizpena)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Lauroba», FanMusicFest, https://fanmusicfest.com/content/lauroba-0. Noiz kontsultatua: 2017-04-09  .
  2. (Gaztelaniaz)  «Iker Lauroba musikariari elkarrizketa», MondoSonoro, 2015-11-16, http://www.mondosonoro.com/entrevistas/iker-lauroba-zeru-tolesgarria/. Noiz kontsultatua: 2017-04-09  .
  3.   IV, http://www.badok.eus/euskal-musika/lauroba/iv. Noiz kontsultatua: 2017-04-09  .