Edukira joan

Beleak zozoari ipurbeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zozoak beleari ipurbeltz
Zozoak beleari ipurbeltz

Beleak zozoari ipurbeltz euskarazko esaera eta atsotitz herrikoi ospetsu bat da. Esaldi hau norberaren akatsak beste norbaiti egoztean aipatzen da[1], hots, norberarenak besteratzea, normalki akatsak izan ohi dira.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zozoak beleari ipurbeltz, zuria onduko den baino lehen txangurruak aurreraka ibiliko dira eta igelei bizarra jaioko zaie.

ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.

  • Zozoak beleari..., dakiguna

LIZARDI, X. (1896-1933) Biotz-begietan, 1932.

  • Zozoak beleari iñoiz deitu izan dio ipurbeltz!

ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965) Egunsentiko txoria.

  • Zozuak esan zion beleari: "ipurdia daudak beltza"

ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965) Bertso bilduma.

  • Zozoak beleari: ipur-beltz

HERRI MINTZOA Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.

  • Xoxoak beleri: epur beltz

HERRI MINTZOA Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.