Basabitxilore
Basabitxilore | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Astereae |
Generoa | Bellis |
Espeziea | Bellis perennis Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | flower crown (en) |
Basabitxilorea edo txiribita[1] (Bellis perennis, latinetik: Bellus = polita eta perennis = iraunkorra) Asteraceae familiako landare belarkara da. Lore apaingarria da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5-25 cm-ko landare iraunkorra da. Koilara itxurako hostoak ditu, zertxobait horztunak eta erroseta zapal batean ezarrita daude. Kapitulu bakartiak ditu, kanpoaldeko kolorez zuriak dira eta liguladunak, erdialdekoak horiak. Martxotik uztailera loratzen da.
Fruituak akenio txikiak dira 1-1'5mm-tako oboideak eta pixkat iletsuak.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belardiak, bidezidorrak, larreak eta leku belartsuak ditu gustuko. Jatorriz Europakoa eta Afrika iparraldekoa da, baina gaur egun mundu osoan aurkitzen da[2].
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.
Dituen bertute medizinalak Pizkunde garaitik ezagutzen dira. Honako erabilera hauek ditu:
- Eztularen aurkakoa eta espektoratzailea[3]
- Diuretikoa[3] eta izerdiarazlea
- Orbaitzailea
- Antiespasmodikoa
- Digestiboa eta libratzailea
- Oftalmikoa
- Presio arterialaren kontrolatzailea
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kolore batzuk
-
Hostoak
-
Lore hermafroditak (kapitulu erdian)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]
- ↑ «Bellis perennis information from NPGS/GRIN» web.archive.org 2011-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ a b Siatka, T.; Kasparová, M.. (2003-01). «[Seasonal changes in the hemolytic effects of the head of Bellis perennis L»] Ceska a Slovenska Farmacie: Casopis Ceske Farmaceuticke Spolecnosti a Slovenske Farmaceuticke Spolecnosti 52 (1): 39–41. ISSN 1210-7816. PMID 12685333. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jesus Izco (koor), E.Barrero, M.Brugués, M.Costa, J.A. Devesa, F.Fernández, T.Gallardo, X.Llimona, C.Prada, S.Talavera, B.Valdés. Botánica. Madrid: Editorial McGraw-Hill, 2004. ISBN 84-486-0609-4 (Gaztelaniaz)
- Bernardo Ticli. El herbario de la salud. Barcelona: Editorial De Vecchi, 2003. ISBN 84-315-1824-3 (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Natura digital (UB)(Katalanez)
- Homeopatía general (Gaztelaniaz)
- Planta for a future (Ingelesez)
- GRIN (Ingelesez)
- Naturaleza cantábrica (Gaztelaniaz)
- Infojardín (Gaztelaniaz)
- Botànica para aventureros (Gaztelaniaz)
- Red Naturaleza[Betiko hautsitako esteka] (Gaztelaniaz)
- Bellis perennis landare apaingarri eta jangarria (Gaztelaniaz)