Benito Goia Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benito Goia Etxeberria
Bizitza
JaiotzaLesaka, 1939
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza2008 (68/69 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaKarmeldar Oinutsak

Benito Goia Etxeberria, OCD (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1939Erroma, Italia, 2008ko ekainaren 6a) Karmeldar oinutsa, apaiza eta irakaslea izan zen.

Lesakako Biurgarai etxean jaioa, azkar zuzendu zuen bere bizitza karmeldar karismaruntz. Nafarroako karmeldar probintzian nobiziatua eta botuak egin ondoren Ikasketetarako gaitasun handikoa zela ikusirik, Erromara bidali zuten bere ordeneko nagusiek. Erroman, Filosofia eta Pedagogia ikasi zituen Salesianumean baita Teologia ere karmeldarren Teresianum Teologia fakultatean.

Erromatik bueltan, Nafarroako Karmeldar Oinutsen probintziako aholkularia izan zen (1973-1976), fraidegaien eta ikasleen maisu (1971-1976) eta Iruñeako Goi Mailako Teologia Institutuko idazkari 1973tik 1976ra.

Berriz ere Erromara deitua izan zen, baina oraingoan irakasle moduan. Teresianum Teologia fakultatean aritu zen irakasle urte luzetan eta katedraduna ere izatera iritsi zen. Gobernu lanak ere egokitu zitzaizkion errektoreorde eta errektore karguan arituz. Irakasle bezala oso estimatua izanik, Claretianum eta Salestarren Unibertsitate Pontifizioan ere eman zituen eskolak.

Ekoizpen akademiko zabala izan zuen[1] eta bere ekarpenak oso estimatuak izan ziren psikologia, bizitza izpirituala eta zuzendaritza izpiritualaren esparruetan, honen seinale bere liburuek hainbat hizkuntzetara izandako itzulpenak.

Joan Paulo II. Aita Santuak izendatuta Vatikanoko Santuen Auzitarako Dikasterioko aholkularia izan zen 1994tik 2006ra.

Erromako karmeldar oinutsen komunitatean lurperatu zuten[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]