Benue
Jump to navigation
Jump to search
Benue | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 1.370 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 7° 47′ 00″ N, 6° 46′ 00″ E / 7.783333°N,6.766667°EKoordenatuak: 7° 47′ 00″ N, 6° 46′ 00″ E / 7.783333°N,6.766667°E |
Herrialdea | Kamerun eta Nigeria |
Lurraldea |
Kogi State ![]() |
Hidrografia | |
Ur-emaileak | |
Arroaren azalera | 441.000 km² |
Arro hidrografikoa |
list of tributaries of the Niger ![]() |
Lakuak |
Lagdo Reservoir ![]() |
Iturburua |
Adamawa Plateau ![]() |
Bokalea | Niger |
Mendizaletasuna |
Benue[1] Mendebaldeko Afrikako ibaia da, eta Niger ibaiaren adar nagusia. Kamerungo iparraldeko Adamawa goi-ordokian du iturburua. Garouatik igaro ostean, mendebalderanzko norabidean Nigerian sartzen da. Ondoren, hego-mendebalderako norabidea harturik, Jimeta, Ibi eta Makurdi zeharkatzen ditu, eta Lokojan Niger ibaira isurtzen da.
Benueren ibaiadar nagusia Mayo Kébbi da, ur goraldietan, Logoneren bitartez, Txad aintzirarekin lotzen duena. Mayo Kébbi ibaiaren elkargunetik behera, Benue urte osoan nabigagarria da 0,75 m baino gutxiagoko sakonera duten ontzientzat, eta ur goraldi sasoian ontzi handiagoentzat. Hori dela eta, garrantzi handia du merkatal produktuen garraioan.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-03-30) 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia.
- ↑ Benue River "Benue River". Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko maiatzak 7