Niger (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Niger
Niger River (en)
Niger River View, Djenne (6861797).jpg
Datu orokorrak
Luzera 4.180 km
Geografia
Niger river map.svg
Koordenatuak 13° 51′ 37″ N, 3° 20′ 00″ W / 13.86014°N,3.33328°W / 13.86014; -3.33328Koordenatuak: 13° 51′ 37″ N, 3° 20′ 00″ W / 13.86014°N,3.33328°W / 13.86014; -3.33328
Herrialdea Benin, Ginea, Mali, Niger eta Nigeria
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 2.117.700 km²
Arro hidrografikoa Niger basin Itzuli
Lakuak Kainji Lake Itzuli
Iturburua Ginea
Bokalea Gineako golkoa
Mendizaletasuna

Niger[1] (ingelesez Niger River) Mendebaldeko Afrikako ibai nagusia da. 4.180 kilometroko luzerarekin Afrikako hirugarren ibairik luzeena da, Nilo eta Kongo ibaien ostean, eta munduko hamairugarrena. Ginean jaio, eta Mali, Niger, Benin eta Nigeriatik igaro ondoren, Gineako golkoan itsasoratzen da, Nigerren delta handia eratuz. 2.117.700 km²-ko arroa du. Ibaiadar nagusia Bani da.

Bamakoraino nabigagarria da eta eskualdeko komunikazio, garraio eta merkataritza ibilbide nagusia da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nigerren bazterretan bizi direnek izen desberdin ugari dute ibaiari deitzeko. Adibidez mandingaz Jeliba edo Joliba (euskaraz "ibai handia") esaten zaio; songhaieraz Isa Ber ("ibai handia") eta joruberaz Oya, ibaiko jainkosa baten izena. Niger izenaren jatorria ezezaguna da. Baliteke gher n gheren (euskaraz "ibaien ibaia") amazigerazko esalditik etortzea, ngher murriztua. Izen hori erabiltzen da ibaiaren erdialdeko zatian, Timbukturen inguruan. Nigeria eta Niger estatuek ibaitik hartu dute beren izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nigerren iturburua Loma mendigunean dago, Sierra Leona eta Ginearen arteko mugan. Ipar-ekialderako norabidean Ginea eta Maliko hegoaldea zeharkatzen ditu, Bamako, Timbuktu eta Gao bainatuz.

Maliko erdialdean, Timbuktu eta Djenné artean, Bani ibaiarekin elkartu eta barne delta zabala eratzen du. Uholde garaian 40 000 km²-ko azalera duen hezegune honetan ibaiaren emaria asko murrizten da: uraren %25 eta %50 artean galtzen da, gehiena lurrundurik. Barne deltako hiri nagusiak Mopti, Sévaré eta Djenné dira.

Gero, hego-ekialderako norabidea harturik, Niger zeharkatzen du eta Niger eta Beninen arteko muga egiten du. Aurrerago Nigerian sartu eta hegoalderako norabidea hartzen du. Gineako golkoan itsasoratu baino lehen ibaiadar nagusia, Kamerunetik datorren Benue ibaia, elkartzen zaio. Port Harcourtetik hurbil Atlantikora isurtzen da. Ahoan Nigerren delta handia eratzen du.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niger ibaia Ségoun (Mali).
  • Bani ibaia.
  • Sokoto ibaia.
  • Benue ibaia.
  • Béli ibaia.
  • Gorouol ibaia.
  • Sirba ibaia.
  • Tapoa ibaia.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niger ibaiaren ertzean dauden hiri nagusiak hauek dira:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niger (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan