Berberana (Araba)
Itxura
Berberana | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Guardia |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°35′25″N 2°37′39″W / 42.59015°N 2.62756°W |
Berberana gaur egun Arabako Guardia udalean dagoen herri hustua da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dira datu asko ezagutzen. 1366an dokumentatuta dago. Betidanik Guardia herriaren menpe egon zen herrixka. 1571an oraindik hamar auzokide eta parrokia zituen. Noiztik hustu zen ez dakigu. XIX. mendean oraindik erorkinak ikusten ziren. Haren lurrak zirenak egun Berberena izenarekin ezagutzen dira.[2]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren lurretan Santa Maria baseliza (Berberana) gordetzen da. XIX. mendean erortzear zegoen baina XX. mendean berreskuratu zen. Elementu erromaniko asko ditu, tartean atelada.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. Onomasticon Vasconiae 5. Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 554 or. ISBN 8485479483.
- ↑ a b http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/berberana/ar-13145/