Guardia

Koordenatuak: 42°33′00″N 2°34′59″W / 42.55°N 2.5830555555556°W / 42.55; -2.5830555555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guardia (argipena)».
Guardia
 Araba, Euskal Herria
Guardia hiribilduaren ikuspegia airetik.

Guardiako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Laguardia
AlkateaRaul Garcia Ezquerro (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01300 / 01308 / 01309 / 01321
INE kodea01031
Herritarraguardiar
Kokapena
Koordenatuak42°33′00″N 2°34′59″W / 42.55°N 2.5830555555556°W / 42.55; -2.5830555555556
Map
Azalera81,08 km2
Garaiera635 metro
Distantzia44 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.472 (2023)
−11 (2022)
alt_left 727 (%49,4) (%52,1) 767 alt_right
Dentsitatea0,02 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,44
Zahartze tasa[1]% 22,22
Ugalkortasun tasa[1]‰ 23,39
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,81 (2011)
Genero desoreka[1]% 18,19 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,85 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,78 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 5.63 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1164
Webguneahttp://www.laguardia-alava.com
Guardiako planoa, Francisco Coello geografoak 1840an egina. Nabaria da hiribilduaren kokagune estrategikoa muino luzearen gainean.
Guardiako aintzirak.

Guardia[4] Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxa eskualdeko herriburua, Gasteiztik 64 bat kilometro hegoaldera kokatua.

Hiribildua udalerriko erdialdean dago, eremu lauan nabarmentzen den muino baten gainean. Haren inguruan, Nafarroako errege Antso Azkarrak harrizko harresi bat eraikiarazi zuen, eta zati handi batek oraindik zutik dirau. Gaurdaino gorde dira harresiko bost sarrera: Mercadal, Carnicerías, Páganos, San Juan eta Santa Engracia ateak. Hiriko kaleek ere eusten diote Erdi Aroko giro bereziari. Ekonomiaren aldetik, ardoa da inguru horretako produktu nagusia, eta mahasti eta ardandegi ugari ditu herriak.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, batez ere XX. mendeko azken laurdenean, udalerriaren euskal izentzat Biasteri erabili izan zen, izen zaharra hori zelakoan. Areago, deitura hori izen ofiziala izatera iritsi zen.[5] Henrike Knörr euskaltzain eta filologoak gai hori ikertu ostean, ordea, Biasteri[5] hori Binasperi herriaren izen zaharra zela argitu zen (egun Lantziegoko auzoa, antzina Guardiaren parte izana).[5] Ondorioz, Euskaltzaindiak udalerriaren euskal izena Guardia dela arautu zuen.[4]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Ebro ibaiaren ezkerraldean.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiribildutik gertu Guardiako Biotopo Babestua dago. Bertan, Guardiako aintzirak izeneko urmaelak daude, lau guztira (Prao de la Paúl, Carralogroño, Musco eta Carravalseca), hezegune-multzo garrantzitsua osatzen dutenak. Agi denez, antzina Ebro ibaiak sortutako laku handi baten lehortzearen ondorioz sortu ziren urmael horiek.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardia inguruan Neolito garaiko aztarna ugari aurkitu dira. K.a. 3000 urte inguruan Bilarko hezurren leizea populatua egon zen eta Brontze Aroa izan arte hainbat ehorzketa trikuharri aurkitu dira inguruetan, ala Guardian, Kripanen nola Bilarren. Guardiakoak Hueseragana, Layaza, Sotillo eta San Martin dira. Guardiaren hegoaldean, herritik bi kilometro ingurura, Neolito garaiko (3035-3365) hobi handi bat aurkitu da, gutxienez 298 hilotz dituena[6].

La Hoya deituriko muinoan, Guardiatik 500 bat metro iparrera, Burdin Aroko aztarnategi bat aurkitu zen 1935ean, horrek Guardia herria antzinakoa dela frogatzen du. Adituek diotenez, 4 hektarea zabala den La Hoya antzinako herrian duela 3.400 urtetik bizi izan zen jendea. Zeltiberiarrak iristearekin batera La Hoya merkartaritza eta lurralde antolakuntza gune garrantzitsua bihurtu zen. K.a. III. mendean ordea bertan behera utzia izan zen, horren arrazoirik ez da ezagutzen. Gaur egun eremu arkeologikoa bisita daiteke, alboan eraiki den museoarekin batera.

2008an Guardiako alde zaharrean K. a. III. eta II. mende bitarteko aztarnak aurkitu zituzten, adituek zeltiberiarrekin erlazionatu zituztenak[7].

Erromatarren garaiko arkeologi eremu bat ere aurkitu da, Las Pilas del Camino de Logroño izena eman zaiona. 450 m²-ko azalera hartzen du indusketa eremuak eta eltzegintza lantegi baten aztarnak dira. Labe handi bat aurkitu da, bi metro luze eta metro bateko altuera duena. Teilak, pezuak eta zeramikazko harlauzak ere aurkitu dira inguruan. Eltze lantegiaren inguruan beste egitura batzuk ere topatu dituzte[6].

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardia oso hiri zaharra da. X. mendearen hasieran (908. urtean dirudienez) Guardiako muinoan gaztelua eraiki zuen Nafarroako Antso Abarkak, Nafarroako Erresuma Gaztelaren erasoetatik babesteko. Hiri garrantzitsua izan zen X-XII. mendeetan.

Nafarroako Errege-erreginak bizi izan ziren bertan tarteka eta Zuria Nafarroakoa Guardian jaio eta bertan ezkondu zen Gaztelako Antso III.arekin. Zuriaren anaia zen Nafarroako Antso VI.ak forua eman zion hiribilduari 1164. urtean. Antso VII.ak herria gotortu egin zuen harresi sendo bat eraikiz inguruan. Dorre garaiak eraiki ziren eta almenaz ornitu ziren harresiak. Lau ate eraiki ziren, Paganoseko atea (mendebaldean), Mercadal (hegoaldean), San Juan atea (hego-ekialdean) eta Santa Engrazia atea (ipar-ekialdean). XV. mendean bosgarren bat egin zen ekialdean, Carnicerias atea izenaz ezagutzen dena. Harresiaren barruan hiru kale luze ezarri ziren ipar-hegoalde norabidean, eta erdialdean plaza errektangularra[8].

Foruen jabe egindakoan, Guardia hazi eta hedatzen hasi zen, eta hori kontuan hartuta, Fernando IV.ak hainbat eskubide erabiltzeko baimena eman zion merkataritza eta garapen ekonomikoa erraztearren. 1351. urtean, Nafarroako erresumaren eta Gaztelakoaren arteko gerrak ugariak zirenean alegia, Guardiak nafarra izateko borondatea berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, urte batzuk geroago, Nafarroako Karlos II.a erregeak Gaztelako Henrike II.aren esku utzi zuen Guardia (1367). 1386an Gaztelako Joan I.ak berriro itzuli zion Guardia Nafarroako Karlos III.ari beaumontarren eta agaramontarren arteko guduen garaian Guardia Gaztelaren mende geratu zen, nahiz eta 1469an Nafarroaren esku egon.

Azkenik, Fernando katolikoaren agintaldian (1486), Guardia Gaztelaren mende geratu, eta Arabako hiri bihurtu zen, nahiz denbora jakin baterako soilik onartu bertako biztanleek.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren Guardiak mugan egoteari utzi zion. Hiriak militar izaera galdu zuen orduan eta garapen ekonomikoa izan zuen, ardogintza oinarri hartuta. Hiriaren azpialdea zulatu egin zen eta galeria horiek upategi familiar gisa erabiltzen hasi ziren[6]. XVI eta XVIII mendeen artean jauregi ugari eraiki ziren, beren armarri eta teilatu ornatuekin[8].

XVI. eta XVII mendeetan hainbat izurrialdi jasan zituen eta hiriaren populazioa hamarrenera jeitsi zen[6].

Iberiar Penintsulako gerran borroka latzak izan ziren Guardiaren inguruan: alde batetik frantsesak, eta bestetik Zurbanoren, Lezetaren (Dos Pelos) eta Minaren agindupean zeuden gerrillariak. Lehen Karlistaldian (1836), Arabako III. Batailoi karlistak hiria setiatu bazuen ere, ez zuen hartzeko aukerarik izan. Bigarren Karlistaldian, berriz, karlistek bitan hartu zuten hiria beren mende, eta liberalek bietan berreskuratu zuten. Hiria oso kaltetua gelditu zen.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran herriak hainbat azpiegitura sortu zituen eta horrekin errekuperatzen hasi zen. 1920. urtean Raimundo Deunaren Ospitalea inauguratu zen eta 1927an eskola[6].

Mendearen amaieran ardogintzan oinarrituriko turismogunea bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ysios upategia.

Nekazari herria da, batez ere. Dagoen industria nekazaritzaren, eta bereziki mahastien inguruan sorturikoa da. Guardiako ekonomia, beraz, ardogintzan eta haren inguruko turismoan oinarritzen da. Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da udalerria. Herriko upategietan ikus daiteke ardoaren ekoizpena pausoz pauso.

Upategi ezagunenak honako hauek dira:[9]

  • Ysios: Calatravak diseinatu zuen eraikina.
  • El Fabulista: Guardiako kaskoan kokaturik dago 7 metrotako sakoneran.
  • Palacio: 1894. urtean sortu zen.
  • Casa Primicia: Guardiako eraikin zaharrenean kokaturik dago.
  • García de Olano
  • Carlos San Pedro Pérez de Viñaspre: XIV mendeko leizea du, duela 300 urtetik upategi gisa erabili izan dena.
  • Eguren Ugarte: 1870. urtean sortu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Páganos.

Guardiako udalerria lau herriz osatua dago:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardiako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Guardiako Udalbatza 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan erabaki zen. Hauteskundeen ondoren, EAJ/PNV-k hiru zinegotzi eskuratu zituen, aurreko urtean baino bat behiago. Eusko Alderdi Popularrak hiru zinegotzi lortu zituen (aurrekoetan baino bat gutxiago) eta Bildu koalizioak bi lortu zituen. PSOE alderdiak, berriz, zinegotzi bat eskuratu zuen. EAJ/PNV alderdiko Lucio Castañeda Martinez de Treviño hautatu zuten alkate.

2023an Alderdi Popularrak irabazi bazuen ere EAJk EH Biluren botoei esker alkatetza mantentzea lortu zuen[10].

Guardiako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

2023ko maiatzaren 28a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Alderdi Popularra (PP)
3 / 9
294 (% 31,01)
4 / 9
345 (% 38,29)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
270 (% 28,48)
3 / 9
332 (% 36,85)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
2 / 9
225 (% 23,73)
2 / 9
168 (% 18,65)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 9
85 (% 8,97)
0 / 9
29 (% 3,22)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Guardiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[11]
Javier Sampedro Sampedro[11][12][13] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Javier Sampedro Sampedro[11][13][14] 1983 1987 Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala
Javier Sampedro Sampedro[11][14] 1987 1991 Agrupacion de Electores Independientes de Laguardia[14]
Jose A. Briones Mateo[11] / Javier Sampedro Sampedro[14] 1991 1995 Alderdi Popularra
Javier Sampedro Sampedro[11][14] 1995 1999 Alderdi Popularra
Javier Sampedro Sampedro[11][14] 1999 2000 a Alderdi Popularra
Cesar Garcia de Olano Ruiz de Ocenda[11] 2000 2003 Alderdi Popularra
Javier Sampedro Randez[11][15] 2003 2007 Alderdi Popularra
Maria Jesus Amelibia Argote[11][16] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Manuel Amezaga Cuende[11][17][18] 2011 2015 Alderdi Popularra
Pedro Leon Garcia de Olano[11] 2015 2019 Alderdi Popularra
Lucio Castañeda Martinez de Treviño[11][16][19] 2019 2022 b[20][21][22][23] Euzko Alderdi Jeltzalea[24]
Raul Garcia Ezquerro[11][25][26] 2022 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Raul Garcia Ezquerro[27][28] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2022ko apirilean Lucio Castañeda Martinez de Treviño alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko      eta  lineek zerbitzua ematen diote herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia
9 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)BastidaDonebikendi ZuntzerraAbaloseSamaniegoLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales) Logroño
(geltokia)
9 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)
10 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaPaganosNabaridasLezaLeza (ospitalea)SamaniegoAbaloseDonebikendi ZuntzerraBastida Haro
11 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaCampillarGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaLapuebla de Labarca (markesina)Lapuebla de Labarca (Kale Nagusia)EltziegoMañueta Eskuernaga
17 Bilbo ZanbranaBriñasHaroBastidaDonebikendi ZuntzerraAbaloseSamaniegoLeza (ospitalea)GuardiaAsa Logroño
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu ziur noiz utzi zitzaion euskaraz hitz egiteari Guardian, baina nonbait IX eta XVI. mendeen bitartean koka daiteke haren galera.

Gaztelaniaz hitz egiten da nagusiki. Euskaldunak %21,78 dira gaur egun (2010).

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Félix María Samaniego izan zen Guardiak eman duen idazle nagusia. Alegiak idazteagatik da ezaguna. Guardiako jaiotetxea XVII mendekoa oraindik mantentzen da eta Arabako Aldundiak bulegoak ditu bertan. Kantabria mendizerrara begira dagoen iparraldeko lorategian Samaniegoren monumentua aurkitzen da, XIX mendean eraikitako burnizko kioskoa, Samaniegoren buruaren eskultura barnean duena.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikarekiko zaletasuna izan dute guardiarrek historian zehar. 1881ean sortua da Udal Banda eta dultzaina jole ezagunak dira "Guardiako Gaiteroak", hainbat belaunaldi kateatu dituztenak.

Jaiak[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaiteroen eguna. Maiatzean izaten da eta sona handiko festa eguna da. Jesús Martínez Jimeleo-ri omenaldia egiteko sortu zen eta urtero ospatzen da.
  • San Isidro eguna maiatza erdialdera izaten da eta nekazal makinaria eta produktuen azoka egiten da.
  • San Juan eta San Pedro jaiak dira Guardiako festa nagusiak[8]. Ekainaren 23 eta 29 artean ospatzen dira. Jaiak hasteko dantzariek eta katximorroak agintariei dantza egiten diete eta jaiak amaitzeko "upelaren ehorzketa" egiten da.
  • Joan Lepamoztu Deunaren eguna abuztuaren 29an ospatzen da, udaren bukaera adierazten duena.
  • Berberanako erromeria irailean izaten da.
  • Paganosen hainbat jai ospatzen dira:
    • Urtarrilean Arabako Errioxako jairik goiztiarrenak egiten dituzte. Ardo beroa edatea dute ohitura, hotz ikaragarria egin ohi du eta.
    • San Blas eguna otsailaren 3an izaten da. Txulalai dantza tradizionala egiten da eta erlikiari musu ematen zaio. Dantza kaotikoa da, edonork hartzen du parte eta aldakadak eta ipurdikadak ematen dira.

Erlijioarekin loturiko ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabonetan jaiotza ikusgarria jartzen da Erregeen Andre Mariaren elizan. 73 pertsonaiek osatzen dute. Jaiotzako irudiak mugikorrak dira eta Gabon eguneko meza nagusiaren ondoren Jesus haurtxoaren jaiotza antzezten dute. Errege egunean umearen gurtza da antzezten dutena. jaiotzaren aurreneko aipamena 1749. urtekoa da eta 1767. urtean Domingo Busterok berriztu eta handitu egin zuen[6].

Aste santuan prozesioak egiten dira ostegun eta ostiral santuetan[8]. Ostiralean "iltze ateratzea" egiten da; Jesukristo gurutzetik askatu eta hilobian sartzen da.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardiako hirigune historikoaren egungo oinplanoa.

Guardiak Erdi Aroko herrien ezaugarri guztiak ditu: harresia, dorretxeak, oinetxeak, eliza erromaniko-gotikoa, gaztelu-dorrea, etab.

Erdi Aroko herrien artetik, hauxe da trazaketa eta hirigintza zaharra hobekien gordetzen duena.
Espazioaren banaketa iparraldeko eta hegoaldeko ertzetan dauden gotorleku-elizen inguruan dago egina. Erdiko kalea da Kale Nagusia, eta horren inguruan mendixkaren topografiari eusten dioten beste kale perimetralak daude, aldeetan kurbatzen direnak (Paganos, Santa Engracia eta jadanik desagertua dagoen horren luzapena, San Juan). Erdi Aroko tipologia gordetzen duten zeharkako kantoiak mozten dituzte horiek (batez ere Esquide eta Castillo kalea).
Guardia herriaren Erdi Aroko hirigintzak garbi mugatzen zituen hiriaren hainbat eremu funtzio berezitarako. Iparraldearen funtzio garrantzitsuena herria babestea zen, horretarako zeuden gaztelua eta gotorleku-eliza. Hego-ekialdean juduen auzoa zegoen, inguruan harresiaren hego eta ekialdeko zatiak, Kale Nagusia (mendebaldean) eta plaza eta San Joan eliza (iparraldean). Beste hiri-eremuan biltzen zen jenderik gehiena, gizarte mailaren arabera hiru kaletan banatuta, honelaxe: Kale Nagusian jauntxoak, elizatik eta udal erakundeetatik hurbil. Paganosen merkatariak eta burgesak eta Esquide kalean eta beste kantoietan herri xehea.
  • La Hoya herrixka edo aztarnategia eta Guardiaren inguruan hainbat trikuharri ere badaude; El Sotillo, San Martin, Lazaya, Los Llanos, Alto de la Huesera...
  • Ysios upategia, Santiago Calatrava arkitektoarena.
  • Guardiako muinoan dauden lur azpiko upategiak.
  • Guardiako aintzirak, hirigunetik hurbil kokaturiko aintzirak, babestutako biotopo izendaturik daudenak.

Ikus, gainera: Zerrenda:Guardiako kultura ondasunak

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samaniegoren omenezko eskultura Guardian.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardia ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindiaren onomastika datutegia. Onomastika Batzordeak emandako irizpen eta gomendioa (Noiz kontsultatua: 2010-08-07).
  5. a b c Biasteri edo Guardia, nola erabili?. Sustatu.com, 2002ko urriaren 31 (Noiz kontsultatua: 2010-08-07).
  6. a b c d e f g «Hasiera» www.laguardia-alava.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Hallan restos de cabañas celtibéricas en pleno centro de Laguardia» El Correo 2011-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
  8. a b c d (Gaztelaniaz) «Conjunto monumental de Laguardia» Alava Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  9. (Gaztelaniaz) «Las 8 mejores bodegas en Laguardia para catar vino» www.viajandoporelmundomundial.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  10. (Gaztelaniaz) Echeazarra, Saioa. (2023-05-28). «El PP sube y repite victoria en Laguardia aunque PNV y Bildu suman más concejales» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  11. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  12. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  13. a b «Laguardia» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  14. a b c d e f «Sampedro Sampedro, Javier» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  15. «Sampedro Rández, Javier» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  16. a b (Gaztelaniaz) «El PNV recupera el poder y promete «otra manera de hacer las cosas»» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  17. (Gaztelaniaz) «Fallece atropellado el exalcalde de Laguardia José Manuel Amézaga» Diario de Noticias de Álava 2023-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  18. (Gaztelaniaz) «Fallece en Egipto el alcalde de la pequeña localidad alavesa de Lantarón Javier Uriarte» El Diario 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
  19. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  20. «Guardiako alkateak dimisioa eman du, gobernu barruko desadostasunak direla eta» Alea 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  21. (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde de Laguardia» Gasteiz Hoy 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  22. (Gaztelaniaz) «Lucio Castañeda oficializa las discrepancias en Laguardia con su dimisión como alcalde» Diario de Noticias de Álava 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  23. (Gaztelaniaz) «Dimite el alcalde de Laguardia, Lucio Castañeda (PNV)» EITB 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  24. (Gaztelaniaz) «EH Bildu y PNV cierran un acuerdo para Bastida y Guardia» Naiz 2019-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  25. «Raul Garcia Ezkerro Guardiako alkate berria da, EAJ eta EH Bilduren akordioari esker» Alea 2022-04-27 (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  26. «Aldaba jo dute Oionen» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  27. (Gaztelaniaz) «PNV gobierna Laguardia, EH Bildu Oion y el PP en Labastida» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  28. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  29. Guardiako hirigune historikoaren izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
  30. «Blanca de Navarra» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  31. «Cardiel, Josef» Auñamendi Eusko- Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  32. «Sánchez de Samaniego Zabala, Félix María» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  33. «de Viana, Felipe» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  34. «de Lezama y González del Campillo, Antonio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa