Šarengradeko uhartea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t robota Erantsia: nn:Šarengradska ada
t Sarengradeko uhartea izenburua Šarengradeko uhartea(r)en truke aldatu da birzuzenketaren gainetik: izena korekta
(Ez dago alderik)

12:51, 4 azaroa 2009ko berrikusketa

Šarengradeko uhartea (kroazieraz Šarengradska ada) Danubio ibaian dagoen uharte kroaziar bat da. Serbiako iparraldeko Vojvodina probintziarekin bat egiten duen tokian dago kokatua. Bere izenak adierazten duen moduan, Šarengrad hiritik gertu dago (Šaren: koloretsua, grad: hiri). Yugoslaviako errepublika federatuaren garaian uharte hau Koraziako zati bat izan zen. 1992an Kroaziak bere independentzia lortu zuen, baina Jugoslaviak uharte okupatuta mantendu zuen orduan, eta ordutik hona okupaturik dirau.

Badinterreko arbitraje batzordeko ordezkariek oinarrizko hitzarmen bat jarri zuten abian, zeinaren arabera, Sarengradeko uhartea Serbiak okupatutako uharte kroaziarra dela onartzen den ofizialki.

Hitzarmen baketsu horren ondorioz, 1998an Serbiak Kroaziari Baranja eta Ekialdeko Eslavonia itzuli zizkion, ez Sarengrad ordea. Danubioko ezker ertzeko beste uharte batzuek ere okupazio serbiarraren menpean darraite.

Uharteko serbiar gudarosteko kideek, Nikola Safer Vukovar-Srijemgo gobernadore kroaziarra tirokatu zuten Serbiako bere kidearekin biltzera zihoanean. Bere segizioa ere tirokatua izan zen, tartean lau haur.

2004ean Serbiak bere gudarostea uhartetik erretiratu zuen, baina polizia serbiarra han dago oraindik. Kroaziarrak ezin dira gerturatu uharte hartako euren jabetzetara.