Danubio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Danubio
Donau, Dunaj, Duna, Dunav, Dunărea, Дунав
Budapest Parlament-2.jpg
Hungariako parlamentuan, Budapest
Kokapena Europa erdi eta ekialdea
Luzera 2.860 km
Arroa 817.000 km²
Emaria 6,500 m³/s
Iturburua Oihan Beltza
Ibai ahoa Itsaso Beltza
Danubemap.jpg

Danubio[1] Europa erdialdeko eta ekialdeko ibaia da, Europako bigarren ibai luzeena, Volgaren atzetik. 2.850 km luze da.

Alemaniako Oihan Beltzan du sorburua. Brigach eta Breg erreka txikiek Donaueschingen hirian bat egiten dute, eta hortik aurrera ibaiak Danubio izena hartzen du. Itsaso Beltzera isurtzen du ura, Errumanian, Danubioren delta zabala osatuz.

Arroak 817.000 km2-ko azalera hartzen du eta batez besteko emaria 6.500 m3/s-koa da.

Ibilgua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubioaren altzairuzko atea, Serbia eta Errumaniaren arteko mugan.

Danubio mendeetan zehar bide garrantzitsua izan da. Erromatar Inperioko muga egonkorrenetakoa, gaur egun 10 herrialdetan barna igarotzen da: Alemania, Austria, Eslovakia, Hungaria, Kroazia, Serbia, Bulgaria, Errumania, Moldavia eta Ukraina.

Hurrengo hirietan zehar ere igarotzen da:

Goi arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilguaren goi arroan (sorburutik Bratislavaraino), hiri hauek zeharkatzen ditu sartaldetik sortaldera: Tuttlingen, Sigmarimgen, Ulm, Ingolstadt, Ratisbona edo Regensburg eta Passau (Alemania); Linz, Mauthausen eta Viena (Austria); Bratislava (Eslovakia). Lech, Isar, Inn eta Alpeetan sorturiko Enns ibaien ura hartzen du eskuinaldetik; Altmühl eta Morava ibaiak ezkerraldetik.

Erdialdeko arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubioa Budapesten.

Erdialdeko arroan (Bratislavatik aurrera), hiru ubidetan banatzen da Danubio ibaia bi uharte osatuz, Txekoslovakian bata eta Hungarian bestea. Raab ibaia jasotzen du Hungariako Györ hirian. Esztergorm hiri hungariarra igaro eta gero, hegoalderantz jotzen du bihurgune itxi bat eginez eta, Hungariako Bakony eta Matra mendialdeak zeharkatu ondoren Budapest hiritik igarotzen da. Sio ibaia eskuinaldetik hartu ondoren, Kroazian Drave ibaia jaso eta Save ibaiarekin bat egiten du Belgraden. Errumania aldera abiatzen da hiri honetatik. Behe arroan, mendebaletik ekialderako norabidean hasten da, Errumania eta Bulgariaren arteko muga osatzen du eta Karpatoetan jaiotako Jiu, Olt, Siret eta Prut ibaiak hartzen ditu ezkerraldetik eta Balkan mendietan sorturiko Isker ibaia eskuinaldetik. Giurgiu (Errumania) eta Silistra (Bulgaria) hirietan barrena igaro ondoren, iparralderantz jotzen du Dobrudja lurraldean barrena eta, sartalderantz hartu ondoren, Bulgaria eta Ukrainaren arteko muga egiten du.

Behe arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, hiru adarreko delta zabala (3.750 km2) osatzen du bokalean, ura Itsaso Beltzean isuri baino lehen. Arrantza ugaria da Danubio ibaiaren behe arroan. 2.583 kilometro dira ontziz ibiltzeko egokiak: Ulm-etik aurrera 250 tona bitarteko ontziak; Ratisbonatik aurrera, 1.500 tona bitartekoak eta Belgradetik aurrera 3.500 tona bitartekoak. Horrez gainera, indar etxe asko dago bere ibilguan zehar. Rhin-Main-Danubio ubideak lotzen du Rhin ibaiarekin eta Danubio-Oder ubideak Oder ibaiarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubioa Vienan.

Danubio ibaiak (erromatarren Danubius eta, behe arroan, Ister) Erromatar Inperioaren ekialdeko muga markatu zuen mendeetan zehar. Ondoren, herri germaniarren eta eslaviarren arteko harremanetarako bide nagusia izan zen.

Danubio ibaian ontziz ibiltzeko eskubidea 1856. urtean aldarrikatu zen Parisen lehen aldiz.

1921ean, nazioarteko batzorde bat osatu zen erabaki hura betetzen zen ikertzeko. 1940. urtean deuseztatu zen batzorde hura (Vienako batzarra).

Bigarren Mundu Gerraren ondoren (Belgrad, 1948), Danubio aldeko estatuen arteko batzordea antolatu zen berriz ere, baina Alemania eta Austria gabe (Austria 1960. urtean onartu zuten batzordean). Estatu Batuek, Frantziak eta Britainia Handiak ez zuten sekula batzorde hori ontzat hartu.

Danubio ibaia beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubiora ura isurtzen duten ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasuneko ibairik luzeena izaki hainbat ibai garrantzitsuren urak jasotzen ditu. Jaiotzetik itsasoratzerarte, honakoak dira garrantzitsuenak:

Iller - Lech - Regen - Isar - Inn - Enns - Morava - Leitha - Váh - Hron - Ipel - Sió - Drava - Vuka - Tisza - Sava - Timis - Velika Morava - Caras - Jiu - Iskar - Olt - Vedea - Arges - Ialomita - Siret - Prut


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Danubio

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]