Arkitektura neoklasikoa: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t robota Erantsia: es, is, th, zh Aldatua: he, lt |
||
60. lerroa: | 60. lerroa: | ||
[[en:Neoclassical architecture]] |
[[en:Neoclassical architecture]] |
||
[[eo:Novklasika arkitekturo]] |
[[eo:Novklasika arkitekturo]] |
||
[[es:Arquitectura neoclásica]] |
|||
[[fi:Uusklassinen arkkitehtuuri]] |
[[fi:Uusklassinen arkkitehtuuri]] |
||
[[fr:Architecture néoclassique]] |
[[fr:Architecture néoclassique]] |
||
[[he:אדריכלות נאו- |
[[he:אדריכלות נאו-קלאסית]] |
||
[[is:Nýklassískur stíll]] |
|||
[[it:Architettura neoclassica]] |
[[it:Architettura neoclassica]] |
||
[[ja:新古典主義建築]] |
[[ja:新古典主義建築]] |
||
[[lt: |
[[lt:Klasicizmo architektūra]] |
||
[[pl:Architektura klasycystyczna]] |
[[pl:Architektura klasycystyczna]] |
||
[[pt:Arquitetura do neoclassicismo]] |
[[pt:Arquitetura do neoclassicismo]] |
||
[[th:สถาปัตยกรรมฟื้นฟูคลาสสิค]] |
|||
[[zh:新古典主义建筑]] |
11:30, 13 urtarrila 2010ko berrikusketa
Arkitektura neoklasikoa XVIII. mendearen bigarren erditik XIX. mendearen lehen erdira arte, Neoklasizismo garaian, europar kulturak garatu zuen arkitektura estilo nagusia da. Arkitektura Klasikoan oinarritzen da, gehien bat.
Arkitekturaren ezaugarriak
Printzipio nagusiaren muina, arrazoia sentimenduari gailentzean zetzan. Greko-erromatar aitzin aroaren oroimena izan zuen ardatz, arkitekturaren esentziaren bilaketan. Neoklasizismoko arkitekturan, eraikuntzak elementu sinpleen batuketaz konposatzen dira, izaera trinkotik aldenduz. Izaera tektonikoa du, egitura berak eraikuntza definitzen du. Konposizioa eta eraiketa batera doaz, eta zutabea berragertzen da bere izaera tektonikoaz. Apaingarriak murrizten doaz, soiltasuna indartuz. Simetria, soiltasuna, kolore murriztasuna, garaipen arkuen erabilera, aurrealdea hiru partetan konposatzea, ordena bakarraren erabilpena... oso ezaugarri nabariak dira.
Garapena
XVIII. mendean pentsamendu artistikoaren zutabeak arrazoia eta sentimendu erromantikoa dira. Erromantikotasunak hein batean izpiritu arrazionalaren murriztailea izan zen. Oinarri hauekin bi joera ezberdin jaio ziren: Rigoristak, Grezia Klasikoa zuten erreferentetzat zutenak; eta Piraneseren jarraitzaileak, Erroma Klasikoa erreferentziatzat zutenak. Bi joera hauen artean eztabaida bizia eman zen.
1760 eta 1770 urteen artean Frantzian greziazale eta erromazaleen planteamenduak apurtzen zituen korronte berri bat jaiotzen da. Esentzialismoari muzin egiten diote, garai bakoitzari eredu berezi bat dagokiola onartuz. Arkitektura berri bat proposatzen dute, soilagoa, geometrikoa, abstrakzio maila nabariaz.
Euskal arkitektura neoklasikoa
- Elizak : Iruñeko Andra Maria Errealaren katedrala (NA), [[Erdoiztako baseliza (GI), Mutrikuko Jasokundeko Ama Birjinaren parroki-eliza (GI),
- Jauregiak :
- Baserriak :
- Hiritarra : Donostiako Konstituzio plaza eta Udaletxe zaharra (GI)
Euskal Herriko arkitekto neoklasikoak
Kanpoko arkitekto nagusiak
- Robert Adam
- Étienne-Louis Boullée
- Claude Nicholas Ledoux
- Ange Jaques Gabriel
- David Gilly
- Friederich Gilly
- Nicholas Hawksmoor
- Inigo Jones
- Ventura Rodriguez
- Karl Friedrich Schinkel
- John Soane
- Jacques-Germain Soufflot
- Juan de Villanueva
- Leo Von Klenze
- Christopher Wren
Bibliografia
- Zenikazelaia, Javier. Arkitektura neoklasikoa Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, 1990. ISBN 84-86641-12-8
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkitektura neoklasikoa |