El Correo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
(Ez dago alderik)

12:38, 13 urria 2006ko berrikusketa

El Correo Euskal Herriko egunkari bat da, gaztelera erabiltzen duena. Lehen alea 1937ko uztailaren 6an argitaratu zen. Urte bat beranduago, agintaritza frankistak El Pueblo Vasco egunkariarekin batu zuen, "El Correo Español-El Pueblo Vasco" egunkaria sortuz. 1945ean El Noticiero Bilbaino egunkaria erosi zuen, Echevarria eta Bergareche familia burgesen jabetzakoa.

Hasieran mugimendu falangistaren egunkaria zena, ideologia moderatuagoetara bideratzen joan zen. 1990ko hamarkadan izena aldatu eta El Correo izena hartu zuen. Gaur egun Vocento komunikabide taldearen barneko egunkaririk nagusiena da. Bi edizio dauzka, bata Bilbon egiten da, eta bestea Gasteizen.

Kanpo loturak