1945
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
| 1945. urtea | |
|---|---|
| Kronologia | |
| Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
| Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
| Urteak | 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 |
| Beste egutegi batzuetan | |
| Gregoriotar egutegia |
1945 MCMXLV |
| Ab urbe condita | 2698 |
| Armeniar egutegia |
1394 ԹՎ ՌՅՂԴ |
| Bahá'í egutegia | 101 – 102 |
| Bengaliar egutegia | 1352 |
| Berber egutegia | 2895 |
| Egutegi budista | 2489 |
| Myanmarko egutegia | 1307 |
| Bizantziar egutegia | 7453 – 7454 |
| Koptoen egutegia | 1661 – 1662 |
| Etiopiar egutegia | 1937 – 1938 |
| Hebrear egutegia | 5705 – 5706 |
|
Egutegi hinduak | |
| Bikram Samwat | 2001 – 2002 |
| Shaka Samvat | 1867 – 1868 |
| Kali Yuga | 5046 – 5047 |
|
| |
| Iraniar egutegia | 1323 – 1324 |
| Islamiar egutegia | 1364 – 1365 |
| Japoniar egutegia |
Shōwa 20 (昭和20年) |
| Korear egutegia | 4278 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2488 |
| Holozeniar egutegia | 11945 |
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 17a - Sobietarrek indarrez Varsovia askatu zuten naziengandik.
- Urtarrilaren 27a - Sobietar armada Auschwitz kontzentrazio esparrura iritsi zen.
- Urtarrilaren 30a - Sobietar urpekuntzi batek "Wilhelm Gustloff" itsasontzia urperatu zuen. 9.000 hil baino gehiago izan ziren; gehienak emakumeak, umeak eta zaurituak zirelarik.
- Otsailaren 13a - Dresden bonbardatu zuten Aliatuek. Bigarren Mundu Gerra osoan Aliatuek egindako bonbardaketarik handiena izan zen.
- Martxoaren 12a- Naziek Anne Frank judua hil zuten.
- Maiatzaren 2a - Sobietarrek Berlin hartu zuten eta alemaniarrak Italian errenditu egin ziren.
- Maiatzaren 8a - Alemaniak errendizioa aurkeztu zuen Bigarren Mundu Gerrari amaiera emanez Europan.
- Abuztuaren 6a - Estatu Batuek (AEB) Japoniako Hiroshima hiria lehergailu atomiko batez birrindu zuten, lehen aldiz mota honetako armak pertsonen aurka erabiliz.
- Abuztuaren 9a - AEBek historian bigarrengoz (eta oraingoz azkenezkoz) arma atomikoak guerra garaian erabili zituzten, Japoniako Nagasaki hiria suntsituz.
- Abuztuaren 15a - Bigarren Mundu Gerra bukatu zen Hirohito enperadore japoniarra errendituz.
- Abuztuaren 17a - Indonesiak independentzia aldarrikatu zuen Herbehereetatik.
- Urriaren 24a - Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zuten ofizialki.
- Azaroaren 16a - UNESCO nazioarteko erakundea sortu zuten Londresen.
- Azaroaren 20a - Nurembergeko epaiketak hasi zen izen bereko hirian (Alemania), 24 buruzagi nazien aurka Holokaustoa eta Bigarren Mundu Gerrako hainbat krimen zirela-eta.
- Azaroaren 29a - Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratu zuten.
- Abenduaren 4a - Estatu Batuek NBEn sartzea erabaki zuten.]]
- Apirilaren 30a - Hitlerek bere buruaz beste egin zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 27a - La eterna canción (euskaraz: Betiko abestia), Pablo Sorozabalren musika eta Luis Fernández Sevillaren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Bartzelonako Principal Palacio antzokian.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Jacky Ickx, belgikar auto-pilotu ohia.
- Urtarrilaren 2a - Slobodan Praljak, Bosnia-Herzegovinako kroaziar gerra-kriminala, politikaria, idazlea eta zinema zuzendaria (h. 2017).
- Urtarrilaren 4a - Jesús Santamaría, nafar kimikaria.
- Urtarrilaren 4a - Richard R. Schrock, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 4a - Felix Zubiaga Atxa, bizkaitar futbolaria (h. 2016).
- Urtarrilaren 7a - José María Benavides, gipuzkoar kirolaria, belaren klase askotan aditua, eta idazlea.
- Urtarrilaren 9a - Loren Arkotxa, bizkaitar politikaria, Ondarroako alkate ohia.
- Urtarrilaren 9a - Ángel Urrutia, bizkaitar arraunlari ohia.
- Urtarrilaren 10a - Francis Marmande, lapurtar musika-kritikari eta jazz musikaria.
- Urtarrilaren 10a - Rod Stewart, ingeles kantautore eta musikaria.
- Urtarrilaren 13a - Joxe Iriarte, Bikila, gipuzkoar politikaria eta euskal idazlea.
- Urtarrilaren 14a - Alice Nkom, Kamerungo lehen abokatu emakume beltza, pertsona homosexualen defentsan lan egiten duena.
- Urtarrilaren 15a - Iñaki Azkune, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 18a - José Luis Perales, espainiar egile-abeslari, musikagile, musika ekoizle eta idazlea.
- Urtarrilaren 19a - Rod Canion, estatubatuar ingeniaria, Compaq Computer enpresaren sortzailea.
- Urtarrilaren 20a - Gianni Amelio, italiar zinemagilea.
- Urtarrilaren 20a - Momčilo Krajišnik, Bosnia-Herzegovina banatzean sorturiko Srpska Errepublikako hiru presidenteetako bat.
- Urtarrilaren 22a - Mikel Garmendia, gipuzkoar aktorea (h. 2005).
- Urtarrilaren 24a - John Garamendi, euskaldun jatorriko estatubatuar politikaria, Kaliforniako gobernadoreorde ohia.
- Urtarrilaren 26a - John Henry Coates, australiar matematikaria.
- Urtarrilaren 26a - Jacqueline du Pré, britainiar biolontxelo-jotzailea (h. 1987).
- Urtarrilaren 26a - Jeremy Rifkin, estatubatuar soziologo, ekonomista, idazle eta aholkularia.
- Urtarrilaren 29a - Ibrahim Boubacar Keïta, Maliko presidentea.
- Urtarrilaren 29a - Tom Selleck, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 31 - Joseph Kosuth, estatubatuar artista, arte kontzeptualaren sortzaile eta teorialarietako bat.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 5a - Luis Javier Arrieta, gipuzkoar margolaria.
- Otsailaren 6a - Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (h. 1981).
- Otsailaren 9a - Mia Farrow, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 11 - Michael Scott, Apple Computerreko bigarren zuzendari exekutiboa.
- Otsailaren 12a - Andrés Mendieta, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 13a - Marian Dawkins, britainiar biologo eta irakaslea.
- Otsailaren 14a - Jon Adam II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatu-burua.
- Otsailaren 15a - Silvia Casale, European Committee for the Prevention of Torture (CPT, Torturaren aurkako Europako komitea) elkarteko presidentea.
- Otsailaren 17a - Brenda Fricker, irlandar antzerki, telebista eta zinemako aktorea.
- Otsailaren 17a - Andres Iñigo, nafar filologoa eta idazlea.
- Otsailaren 20a - Randa Haines, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Otsailaren 20a - George Smoot, estatubatuar astrofisikari eta kosmologoa, 2006ko Fisikako Nobel Saria.
- Otsailaren 22a - Juan Ramón Gebara, arabar politikaria.
- Otsailaren 23a - Jose Luis Gorrotxategi, gipuzkoar bertsolaria.
- Otsailaren 24a - Barry Bostwick, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 28a - Linda Preiss Rothschild, estatubatuar matematikaria.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Fidel Uriarte, euskal herritar futbolaria (h. 2016).
- Martxoaren 3a - George Miller, australiar zinemako ekoizle, zuzendari eta gidoilaria.
- Martxoaren 5a - Selina Hastings, britainiar kazetaria, idazlea eta biografoa.
- Martxoaren 7a - Gerta Keller, estatubatuar paleontologoa.
- Martxoaren 8a - Anselm Kiefer, alemaniar margolaria.
- Martxoaren 10a - Víctor Joy Way, Peruko lehen ministro ohia.
- Martxoaren 23a - Franco Battiato, italiar kantugilea eta abeslaria.
- Martxoaren 23a - Eric De Vlaeminck, flandriar txirrindularia, Munduko Ziklo-Krosseko txapelketa gehien irabazi dituena (h. 2015).
- Martxoaren 24a - Curtis Hanson, estatubatuar film zuzendaria (h. 2016).
- Martxoaren 28a - Pierre Michon, frantziar idazlea.
- Martxoaren 30a - Eric Clapton, ingeles rock eta blues gitarra-jotzaile eta abeslaria.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 2a - Linda Hunt, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Apirilaren 6a - Muriel Casals, kataluniar ekonomialari, unibertsitate irakasle eta politikaria (h. 2016).
- Apirilaren 6a - Lentxu Rubial, bizkaitar politikaria (h. 2013).
- Apirilaren 7a - Joël Robuchon, frantziar sukaldaria, Gault Millau Gidak 1989an "Mendeko sukaldari" izendatua (h. 2018).
- Apirilaren 14a - Ritchie Blackmore, ingeles gitarrajolea, Deep Purple taldeko gitarrajolea.
- Apirilaren 15a - Liam O'Flynn, irlandar musikaria, irlandako gaita (Uilleann pipes) jolea (h. 2018).
- Apirilaren 18a - Iñaki Zubeldia, gipuzkoar idazlea.
- Apirilaren 25a - Björn Ulvaeus, suediar musikaria, ABBAren taldekide ohia.
- Apirilaren 26a - Jorge Serrano Elías, Guatemalako presidente ohia.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 3a - Roberto Verino, espainiar diseinatzailea eta moda-enpresaburua.
- Maiatzaren 6a - Bob Seger, estatubatuar egile abeslari, gitarrista eta pianista.
- Maiatzaren 7a - Christy Moore, irlandar musikari, kantautore eta abeslaria.
- Maiatzaren 9a - Jupp Heynckes, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 12a - Claudia Gravy, kongoar jatorriko espainiar antzezlea.
- Maiatzaren 14a - Yochanan Vollach, israeldar futbolaria.
- Maiatzaren 17a - Jorge Maria Ribero-Meneses, espainiar filologo eta idazlea.
- Maiatzaren 19a - Pete Townshend, ingeles rock musikako gitarra-jotzailea, abeslari eta abesti-idazlea, The Who taldeko kidea.
- Maiatzaren 20a - Alejo Vidal-Quadras, kataluniar politikari eta fisikaria.
- Maiatzaren 31 - Henri Emmanuelli, frantziar politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren partaide historikoa (h. 2017).
- Maiatzaren 31 - Rainer Werner Fassbinder, alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria (h. 1982).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 7a - Wolfgang Schüssel, Austriako kantzelerra.
- Ekainaren 8a - Maria Jesus Agirre, arabar politikaria (h. 2016).
- Ekainaren 9a - Faina Melnyk, sobietar disko-jaurtitzailea (h. 2016).
- Ekainaren 9a - Luis Ocaña, espainiar txirrindularia, historiako txirrindulari onenetako bat (h. 1994).
- Ekainaren 16a - Jose Juan Castillo, bizkaitar sukaldaria.
- Ekainaren 17a - Ken Livingstone, Londresko alkate ohia.
- Ekainaren 17a - Eddy Merckx, belgikar txirrindularia, aditu askorentzat historiako txirrindularirik onena.
- Ekainaren 19a - Radovan Karadžić, lehendabiziko Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea.
- Ekainaren 19a - Aung San Suu Kyi, birmaniar politikaria, kontzientzia presoen eta erresistentzia zibil baketsuaren sinboloa eta 1991ko Bakearen Nobel Saria.
- Ekainaren 20a - Anne Murray, kanadar abeslaria.
- Ekainaren 22a - Pere Gimferrer, kataluniar poeta, idazlea, kritiko literarioa eta itzultzailea, Kataluniako literaturaren egile nagusietariko bat.
- Ekainaren 25a - Carly Simon, estatubatuar kantautorea.
- Ekainaren 30a - Sean Scully, irlandar margolaria.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Deborah Harry, estatubatuar abeslari eta artista, Blondie taldearen bokalista.
- Uztailaren 2a - José Luis Corcuera, bizkaitar politikari ohia.
- Uztailaren 3a - Miguel Zestau, Zestau I.a, nafar pilotari ohia.
- Uztailaren 4a - Fernando Argenta, espainiar kazetaria, musikaria, eta irrati eta telebista aurkezlea (h. 2013).
- Uztailaren 4a - Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (h. 2003).
- Uztailaren 5a - François Bourgeon, frantziar komikigilea.
- Uztailaren 7a - Manuel Chaves, espainiar politikaria, Andaluziako Juntako presidente ohia.
- Uztailaren 7a - Moncef Marzouki, Tunisiako presidente ohia.
- Uztailaren 7a - Kontxu Odriozola, gipuzkoar aktorea (h. 2016).
- Uztailaren 11 - Junji Kawano, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 13a - Xabier Mendiguren Bereziartu, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Uztailaren 15a - Teo Uriarte, Andaluzian jaiotako euskal politikaria.
- Uztailaren 20a - Kim Carnes, estatubatuar musikari eta egile abeslaria.
- Uztailaren 24a - Martin Etxeberria Zuloaga, euskal idazle eta pentsalaria (h. 2017).
- Uztailaren 26a - Helen Mirren, ingeles aktorea.
- Uztailaren 29a - Felipe Barandiaran, gipuzkoar aktorea eta bikoiztailea.
- Uztailaren 30a - Patrick Modiano, frantziar idazlea, 2014ko Literaturako Nobel Saria.
- Uztailaren 31 - Germano Almeida, caboverdetar idazlea.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Douglas Osheroff, estatubatuar fisikaria, 1996ko Fisikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 2a - Joanna Cassidy, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 5a - Ariane Lopez-Huici, lapurtar argazkilaria.
- Abuztuaren 10a - Carlos Caballero, arabar politikari eta ingeniaria.
- Abuztuaren 12a - Jean Nouvel, frantziar arkitektoa.
- Abuztuaren 14a - Steve Martin, estatubatuar antzezlea eta gidoigilea.
- Abuztuaren 14a - Wim Wenders, alemaniar zinemagilea eta argazkilaria.
- Abuztuaren 15a - Alain Juppé, Frantziako Lehen Ministro ohia eta Bordeleko alkatea.
- Abuztuaren 18a - Pierre Camou, lapurtar errugbilaria eta bankaria, Frantziako Errugbi Federazioaren presidentea (h. 2018).
- Abuztuaren 21a - Jose Luis Uribezubia, Katarrilla, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 23a - Itcho Ito, Nagasakiko alkatea eta Bakearen Aldeko Hiriak elkartearen presidenteordea (h. 2007).
- Abuztuaren 23a - Rita Pavone, italiar abeslaria eta aktorea.
- Abuztuaren 26a - Javier Tusell, kataluniar historialari eta politikaria (h. 2005).
- Abuztuaren 29a - Wyomia Tyus, estatubatuar atleta ohia, abiadurako probetan aditua.
- Abuztuaren 31 - Sérgio Godinho, portugaldar abeslaria.
- Abuztuaren 31 - Van Morrison, irlandar abeslaria, bere belaunaldiko musikari eraginkorrenetakoa.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 3a - Rosa Soroa, gipuzkoar erraketista.
- Irailaren 7a - Kimmo Koskenniemi, finlandiar irakaslea, fonologia eta morfologia konputazionaletan erabiltzen den Bi Mailako Ereduaren asmatzailea.
- Irailaren 10a - José Feliciano, puertorricar gitarrista eta abeslaria.
- Irailaren 11 - Franz Beckenbauer, Kaiserra, alemaniar futbolaren historiako jokalaririk onentzat hartua.
- Irailaren 12a - Richard Thaler, estatubatuar ekonomialaria, 2017ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Irailaren 15a - Carmen Maura, espainiar antzezlea.
- Irailaren 15a - Jessye Norman, estatubatuar sopranoa.
- Irailaren 17a - Luis Aranberri, Amatiño, gipuzkoar kazetari, politikari eta idazlea.
- Irailaren 18a - Vicente Ripa, nafar politikari eta irakaslea.
- Irailaren 22a - Jesús María Zubiarraín Argiñano, gipuzkoar futbol atezaina (h. 1993).
- Irailaren 24a - Juan Pablo Fusi, gipuzkoar historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua.
- Irailaren 28a - Marielle Goitschel, frantziar eskiatzaile ohia.
- Irailaren 30a - José Manuel Fuente, espainiar txirrindularia (h. 1996).
- Irailaren 30a - Juan Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Irailaren 30a - Ehud Olmert, Israelgo lehen ministro ohia.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Jose Ignazio Orbegozo, Arria II.a, gipuzkoar aizkolaria, gizon probalaria, txingalaria, arpanlaria eta segalaria.
- Urriaren 2a - Don McLean, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria.
- Urriaren 3a - Viktor Saneyev, georgiar atleta ohia, jauzi hirukoitzean aditua.
- Urriaren 6a - Jesus Mari Zabarte, Garratz, gipuzkoar ETAkidea.
- Urriaren 17a - Graça Machel, mozambiketar politikaria, emakumeen eta umeen eskubideen nazioarteko defendatzailea.
- Urriaren 18a - Huell Howser, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2013).
- Urriaren 19a - Angus Deaton, eskoziar ekonomialaria, 2015eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Urriaren 21a - Nikita Mikhalkov, errusiar zinemagilea.
- Urriaren 27a - Lula da Silva, Brasilgo presidentea.
- Urriaren 30a - Xabier Larena, bizkaitar politikari ohi eta irakaslea.
- Urriaren 31 - José Miguel Espinosa, bizkaitar igerilari ohia.
- Urriaren 31 - Pedro Tabar, UPNko nafar politikaria.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 3a - Gerd Müller, alemaniar futbolari ohia, historiako goleatzaile onenetakoa.
- Azaroaren 5a - Rufino Iraola, gipuzkoar idazle eta bertsozalea.
- Azaroaren 10a - Terence Davies, ingeles aktore, zinema zuzendari, gidoilari eta eleberrigilea.
- Azaroaren 11 - Daniel Ortega, Nikaraguako presidentea.
- Azaroaren 12a - Neil Young, kanadar musikaria, bere belaunaldiko garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa.
- Azaroaren 15a - Anni-Frid Lyngstad, suediar pop eta jazz abeslaria, ABBAko taldekidea.
- Azaroaren 17a - Roland Joffé, britainiar zinema-zuzendaria.
- Azaroaren 17a - Joan Martí i Castell, kataluniar soziolinguista eta hizkuntzalaria.
- Azaroaren 17a - Victor Urrutia, nafar soziologoa (h. 2017).
- Azaroaren 18a - Wilma Mankiller, amerindiar ekintzailea (h. 2010).
- Azaroaren 18a - Mahinda Rajapaksa, Sri Lankako presidente ohia.
- Azaroaren 20a - Rachid Mimouni, aljeriar eleberrigilea (h. 1995).
- Azaroaren 21a - Goldie Hawn, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 23a - Adela Ibabe, ikastolako andereñoa, ezkongabe haurdun zela legez kanpoko abortu ebakuntza baten ondorioz hil zena (h. 1973).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 5a - Moshe Katsav, Israelgo presidente ohia.
- Abenduaren 8a - John Banville, Benjamin Black, irlandar idazlea, drama egokitzailea eta gidoilaria.
- Abenduaren 8a - Juan Miguel Gutiérrez, gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua.
- Abenduaren 17a - Joan Castejón, espainiar marrazkilari, margolari, eskultore eta grabatzailea.
- Abenduaren 18a - Ignacio Salas, bizkaitar kazetaria (h. 2016).
- Abenduaren 20a - Pedro Burillo López, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore ohia.
- Abenduaren 24a - Lemmy Kilmister, ingeles rock musikaria, Motörhead taldeko abeslaria eta burua (h. 2015).
- Abenduaren 25a - Juan Manuel Egiagarai, bizkaitar politikari eta ekonomialaria.
- Abenduaren 28a - Birendra Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 2001).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Agustin Errotabehere, baxenafar idazlea.
- Angel Bados, nafar eskultore eta arte irakaslea.
- Antton Zubikarai, bizkaitar musikaria, musika kritikaria eta itzultzailea, eta Athleticen ereserkiaren letraren egilea (h. 2015).
- Anton Mendizabal, gipuzkoar eskultorea eta artisaua.
- Aurelio Arteta Aísa, EHUko Filosofia Moraleko katedraduna.
- Baleren Bakaikoa, gipuzkoar ekonomialaria eta irakaslea, EHUn katedraduna eta Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendari ohia.
- Francisco Javier Fernández Casas, bizkaitar botanikaria.
- Gabriel Inbuluzketa, nafar kazetaria.
- Gloria Agirre, Txikita de Aizarna, gipuzkoar erraketista.
- Iñaki Izagirre, gipuzkoar sukaldaria.
- Isabel Orbe, euskal politikari eta psikiatra (h. 1995).
- Jesús Felipe Armendaritz, bizkaitar politikari eta sindikalista (h. 2012).
- Karmen Maura Amuniategi, Gipuzkoan errotutako madrildar margolaria.
- Mari Carmen Gallastegi, gipuzkoar ekonomialaria, ekonomian doktorea AEBetako eta Brown Unibertsitatean Ekonomia Analisian katedraduna EHUn.
- Marisa González, bizkaitar artista, argazkilaritza, bioarte eta bideo-artea landu dituena.
- Merche Goñi, nafar margolari eta eskultorea.
- Mertxe Oliden, gipuzkoar abeslaria.
- Paula Martel, gipuzkoar aktore ohia.
- Xabier Madina, euskal abeslari eta musikaria (h. 2016).
- Emilio Martínez-Lázaro, espainiar zinema zuzendaria.
- Xavier Rodríguez Baixeras, galiziar olerkaria.
- Zdeňka Vávrová, txekiar astronomoa.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila-otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 6a - Edith Frank, judu alemaniar errefuxiatua, Otto Franken emaztea eta Margot Frank eta Anne Franken ama (j. 1900).
- Urtarrilaren 19a - Juan Ezenarro Mendia, euskal olerkaria (j. 1890).
- Urtarrilaren 28a - Joseph Putz, frantziar militarra, Bilboko guduan Eusko Gudarosteko 1. dibisioa zuzendu zuena (j. 1895).
- Urtarrilaren 28a - Felipe Sansiñena, nafar presoa, Neuengamme kontzentrazio esparruan naziek eraildako hiru euskaldunetako bat (j. 1904).
- Otsailaren 1a - Johan Huizinga, herbeheretar filosofo eta historialaria (j. 1872).
- Otsailaren 2a - Bogdan Filov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1883).
- Otsailaren 9a - Filipe Etxebarria, bizkaitar idazlea eta itzultzailea eta apaiz karmeldarra (j. 1898).
- Otsailaren 12a - Telesforo Arantzadi, gipuzkoar antropologoa (j. 1860).
- Otsailaren 21a - Eric Liddell, eskoziar korrikalari, errugbi jokalari eta misiolaria (j. 1902).
- Otsailaren 23a - Aleksei Nikolaievitx Tolstoi, errusiar idazlea (j. 1883).
- Otsailaren 25a - Mario de Andrade, brasildar idazlea eta musikologoa (j. 1893).
Martxoa-apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 2a - Emily Carr, kanadar artista eta idazlea (j. 1871).
- Martxoaren 6a - Rudolf Karel, txekiar musikagilea (j. 1880).
- Martxoaren 7a - Albrecht Penck, alemaniar geografoa (j. 1858).
- Martxoaren 9a - Margot Frank, Anne Franken ahizpa nagusia, Bergen-Belsen kontzentrazio-esparruan (j. 1926).
- Martxoaren 15a - Pierre Drieu La Rochelle, frantziar idazlea (j. 1893).
- Martxoaren 16a - Maurice Halbwachs, durkheimdar eskolako frantziar soziologoa (j. 1877).
- Martxoaren 17a - Nicolas Viar Eguzkitza, bizkaitar idazle eta politikari abertzalea (j. 1865).
- Martxoaren 18a - Louis Iriart Etxepare, familia euskalduneko Bearnotar politikaria (j. 1859).
- Martxoaren 26a - David Lloyd George, britainiar politikaria, Erresuma Batuko Lehen Ministroa (j. 1863).
- Apirilaren 9a - Dietrich Bonhoeffer, alemaniar teologo protestantea (j. 1906).
- Apirilaren 9a - Wilhelm Canaris, alemaniar almirantea (j. 1887).
- Apirilaren 11 - Alfons Sala, kataluniar industrialari, abokatu eta politikaria, Kataluniako Mankomunitatearen presidentea (j. 1863).
- Apirilaren 12a - Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (j. 1882).
- Apirilaren 13a - Ernst Cassirer, alemaniar filosofoa (j. 1874).
- Apirilaren 22a - Käthe Kollwitz, alemaniar margolaria (j. 1867).
- Apirilaren 27a - Gerhard Bähr, alemaniar jatorriko gipuzkoar euskalaria eta euskaltzain urgazlea (j. 1900).
- Apirilaren 28a -
- Benito Mussolini, Italiako Erresumako lehen ministroa eta Italiako Errepublika Sozialaren ducea, fusilatua (j. 1883).
- Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea, berarekin batera fusilatua (j. 1912).
- Apirilaren 30a -
- Adolf Hitler, Der Führer, alemaniar politiko eta diktadorea, Hirugarren Reicheko kantzelerra (j. 1889).
- Eva Braun, Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emaztea (j. 1912).
- Apirilaren 30a - David Randall-MacIver, ingeles jatorriko estatubatuar arkeologo eta antropologoa (j. 1873).
Maiatza-ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Goebbels, alemaniar politiko nazia, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen kristal hautsien gauaren gidaritzat joa (h. 1897).
- Maiatzaren 2an desagertuak:
- Martin Bormann, alemaniar politikari nazia eta Hitlerren idazkaria (j. 1900).
- Constanze Manziarly, Adolf Hitlerentzat sukaldari, nutrizionista eta dietista lanak egin zituen emakumezkoa (j. 1920).
- Maiatzaren 23a - Heinrich Himmler, alemaniar buruzagi nazia, Schutzstaffeletako (SS) komandantea (j. 1900).
- Ekainaren 1a - Walter Frederick Gale, australiar bankari astronomiazalea (j. 1865).
- Ekainaren 8a - Robert Desnos, frantziar olerkaria (j. 1900).
- Ekainaren 21a - Josef Hora, txekiar olerkaria (j. 1891).
- Ekainaren 24a - José Gutiérrez Solana, espainiar margolaria eta idazlea (j. 1886).
- Ekainaren 25a - Jan Piarre Larralde, lapurtar bertsolaria (j. 1886).
- Ekainaren 27a - Emil Hácha, Txekoslovakiako 3. Presidentea (j. 1872).
Uztaila-abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 9a - Maria Pawlikowska-Jasnorzewska, poloniar poeta eta antzerkigilea (j. 1891).
- Uztailaren 12a- Wolfram von Richthofen, alemaniar mariskala, Gernikako bonbardaketaren arduradun nagusia (j. 1895).
- Uztailaren 19a - Heinrich Wölfflin, suitzar arte-historialaria (j. 1864).
- Uztailaren 20a - Paul Valéry, frantziar olerkaria (j. 1871).
- Uztailaren 25a - Kurt Gerstein, alemaniar militarra (j. 1905).
- Abuztuaren 2a - Pietro Mascagni, italiar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1863).
- Abuztuaren 6a - Naoemon Shimizu, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 8a - Jakov Protazanov, errusiar zinema zuzendaria eta gidoilaria (j. 1881).
- Abuztuaren 10a - Robert Goddard, estatubatuar ingeniaria, kohetegintzako aintzindarietako bat (j. 1882).
- Abuztuaren 18a - Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (j. 1897).
- Abuztuaren 26a - Franz Werfel, alemanezko austro-txekiar idazlea (j. 1890).
- Abuztuaren 31 - Stefan Banach, poloniar matematikaria (j. 1892).
Iraila-urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 15a - André Tardieu, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1876).
- Irailaren 15a - Anton Webern, austriar musikagilea (j. 1883).
- Irailaren 17a - Charles Spearman, britainiar psikologoa (j. 1863).
- Irailaren 18a - Volin, errusiar anarkista (j. 1882).
- Irailaren 24a - Hans Geiger, alemaniar fisikaria (j. 1882).
- Irailaren 26a - Bela Bartok, hungariar musikagilea (j. 1881).
- Urriaren 15a - Pierre Laval, Frantziako lehen ministroa (j. 1883).
- Urriaren 15a - Eoin MacNeill, irlanderaren aldeko ekintzailea, irlandar nazionalizta, historialaria eta Sinn Féin alderdiko politikaria (j. 1867).
- Urriaren 24a - Vidkun Quisling, norvegiar politikari ultraeskuindarra (j. 1887).
- Urriaren 31 - Ignacio Zuloaga, gipuzkoar margolaria (j. 1870).
- Urriaren 31 - Prudencio Melo, espainiar artzapezpikua, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1860).
Azaroa-abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 11 - Jerome Kern, estatubatuar musikagilea (j. 1885).
- Azaroaren 17a - Manuel Hugué, espainiar idazle eta margolaria (j. 1872).
- Azaroaren 21a - Ellen Glasgow, estatubatuar idazlea (j. 1873).
- Azaroaren 21a - Alexander Patch, estatubatuar jenerala (j. 1889).
- Azaroaren 23a - Pete Agerreberri, zuberoar meatzaria, Heriotza ibarrean urrea aurkitu zuen aitzindarietakoa (j. 1874).
- Azaroaren 27a - Josep Maria Sert, kataluniar margolaria (j. 1874).
- Abenduaren 4a - Thomas Hunt Morgan, estatubatuar biologoa (j. 1866).
- Abenduaren 9a - Yun Chi-ho, Koreako ekintzaile independentista, kazetari eta politikaria (j. 1864).
- Abenduaren 16a - Adrian Aldekoa, euskal marrazkilari, zaharberritzaile eta margolaria, kartelgintzan aditua (j. 1887).
- Abenduaren 16a - Fumimaro Konoe, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1891).
- Abenduaren 21a - George S. Patton, estatubatuar jenerala (j. 1885).
- Abenduaren 22a - Jose Frantzisko Erauskin, Patxi Errota, Erauskin Errotari, gipuzkoar bertsolaria (j. 1874).
- Abenduaren 22a - Otto Neurath, austriar filosofoa (j. 1882).
- Abenduaren 28a - Theodore Dreiser, estatubatuar eleberrigilea (j. 1871).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoa - Anne Frank, alemaniar judua, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi ezkutuan zela (j. 1929).
- Antonio Lozes, gipuzkoar futbolaria (j. 1905).
- Gabriel Jauregi, arabar idazlea (j. 1895).
- Dzhanmul-Dzhabaiev, Kazakhstango poeta (j. 1846).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Wolfgang Pauli
- Kimika: Artturi Ilmari Virtanen
- Literatura: Gabriela Mistral
- Medikuntza: Sir Alexander Fleming, Ernst Boris Chain, Sir Howard Walter Florey
- Bakea: Cordell Hull
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Denbora unitateak | ||
|---|---|---|
|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
| ||
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1945 |