Migel Zalba: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
{{DEFAULTSORT:Zalba, Migel}} |
{{DEFAULTSORT:Zalba, Migel}} |
||
[[Kategoria:Iruñeko apezpikuak]] |
[[Kategoria:Iruñeko apezpikuak]] |
||
[[Kategoria:Kardinalak]] |
[[Kategoria:Kardinalak]] |
20:38, 14 martxoa 2012ko berrikusketa
Migel Zalba (Iruñea, 1374 - Monako, 1406ko abuztuaren 24a) nafar elizgizona izan zen[1].
Martin Zalbaren iloba zen. Boloniako Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, Avignoneko Unibertsitatean irakasle izan zen, Benedikto XIII.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen arte. Harreman estuak izan zituen Karlos III.arekin, eta Iratxen, Tuteran eta Orreagan apezpiku-barruti berriak sortu nahi izan bazituen ere, ez zuen bere helburua bete, inguruko erresumek eta apezpikuek beldurra agertu baitzuten Nafarroak batasuna lortuz gero har zezakeen indarraren eta eraginaren aurrean. Izurri bubonikoak hil zuen Benedikto XIII.arekin batera Italiara zihoala.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Fernández Pérez, Gregorio. (1820). Historia de la iglesia y obispos de Pamplona. I.
Aurrekoa Martin Zalba |
Iruñeko apezpikua 1404 - 1406 |
Ondorengoa Martin Eusa |