Zhao Ziyang: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t r2.7.2) (robota Erantsia: bg:Джао Дзъян, en:Zhao Ziyang
11. lerroa: 11. lerroa:
[[Kategoria:2005eko heriotzak]]
[[Kategoria:2005eko heriotzak]]


[[bg:Джао Дзъян]]
[[cdo:Diêu Ciē-iòng]]
[[cdo:Diêu Ciē-iòng]]
[[cs:Čao C'-jang]]
[[cs:Čao C'-jang]]
[[de:Zhao Ziyang]]
[[de:Zhao Ziyang]]
[[en:Zhao Ziyang]]
[[es:Zhao Ziyang]]
[[es:Zhao Ziyang]]
[[fa:ژائو زیانگ]]
[[fa:ژائو زیانگ]]

00:38, 12 apirila 2012ko berrikusketa

Zhao Ziyang

Zhao Ziyang (Henan, 1919 - Pekin, 2005) txinatar politikaria izan zen. Txinako hegoaldean, 1950. urte inguruan, hasi zuen bere jarduera politikoa. Bertan, hainbat kargu bete zituen Alderdi Komunistaren barruan; Zhao Ziyangen ekintza nagusia Guangdongen egin zuen lurren banaketaren legea izan zen. Probintzia hartako arduradun nagusi izan zen 1967. urtera arte. Urte hartan, Kultura Iraultzaren ondorioz, bazterturik gelditu zen alderdian. Baina 1971n, berriz ere indarrean agertu zen Mongoliako buru politiko gisa. Handik urtebetera, atzera, Guangdongen zen, berriz ere, Iraultza Biltzarraren buru; Sichuanen ekonomiaren erreforma arrakastatsu bat bideratu zuen, Deng Xiaoping lagun zuela, 1980. urtera arte. Alderdiaren Batzar Nagusiko kide izan zen 1973tik aurrera, eta Politburoko kide 1979tik aurrera. 1980an, lehen ministrorde aukeratu zuten, eta urte hartan bertan, gobernuburu izendatu zuten Hua Guofengen ordez. 80. hamarraldian, Zhao marxismoaren errebisionistatzat hartua izan zen. Gobernuaren gardentasuna eta elkarrizketa nazionalaren alde egin zuen, jende xehea barne hartuko zuena. 1989an Tiananmen plazako protestak etorri ziren. Buruzagi komunistak protestak itoaraztearen aldekoak ziren. Zhao ez zegoen ados. Manifestariak ez ziren sakabanatu, eta masakrea gertatu zen. Horren guztiaren ondoren, Zhaori kargu guztiak kendu zizkioten eta etxean egotera behartu zuten. 2005ean hil zen, gaixotasunez.

Erreferentziak