Txinako Alderdi Komunista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinako Alderdi Komunista
Flag of the Chinese Communist Party.svg
Danghui.svg
Internazionala
Datuak
Motaalderdi komunista
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika eta Txinako Errepublika (1912–1949)
Ideologiatxinatar ezaugarriz hornitutako sozialismoa, Txina berriz batzea, abertzaletasun sozialista, maoismoa, txinatar nazionalismoa, Xi Jinping Thought on Socialism with Chinese Characteristics for a New Era (en) Itzuli, Scientific Outlook on Development (en) Itzuli, Three Represents (en) Itzuli, Deng Xiaoping Theory (en) Itzuli eta marxismo-leninismoa
Jarduera
Kide kopurua95.148.000 (2021eko ekainaren 5a)
Eskumendekoak

National People's Congress of the People's Republic of China
2,094 / 2,987
Agintea
LehendakariaXi Jinping
Idazkari orokorraXi Jinping
Egoitza nagusi
GazteriaTxinako Gazte Liga Komunista
Jabeabaliorik ez
Zeren jabe
Studio on Fuxing Road (en) Itzuli, China Daily (en) Itzuli, People's Daily (en) Itzuli, Qiushi (en) Itzuli eta Red Flag (en) Itzuli
Historia
Sorrera1921eko uztailaren 23a
Sortzailea
SorlekuaSite of the First Congress of the Communist Party of China (en) Itzuli
Ordezkatzen duQ56271553 Itzuli
Koloreak    
Webgune ofiziala

Txinako Alderdi Komunista (txinera tradizionalez: 中國共産黨; txinera sinplifikatuz: 中国共产党; pinyinez: Zhōngguó Gòngchǎndǎng) 1921ean sortu zen sobietarren laguntzaz. Munduko erakunde politikorik handienetarikoa da, 63.000.000 kiderekin. Alderdiak Txinako bizitza publikoko eta politikako alderdi gehienak kontrolatzen ditu, lantokiak eta ikastetxeak barne. Hala ere azkeneko hiru hamarkadetan egondako irekitze politikoak alderdiaren oinarri ideologikoa aldatu du, Mao Zedongen pentsaera politikoa alde batera utzi eta kapitalismoaren alor batzuk onartu ditu. Alderdiaren gaur egungo pentsaera nazionalista da, puntu autoritario batekin. Alderdia kasu askotan estatuaren aparatu burokratikoan bilakatu da.

Mao Zedongen garaian alderdiak maoismo izenez ezagutu den ideologia zuen. Maoismoaren eta leninismoaren arteko alderik nabarmenena nekazariek egin beharreko paperan zetzan. Lehenengoak uste zuen nekazariak zirela altxatu eta iraultza egin behar zutenak eta bigarrenak hirietako proletargoan baino ez zuen jartzen esperantza. Txinako Alderdi Komunistaren ideologia herrialde askotan hedatu da, batez ere Asia eta Hego Amerikan, non nekazarien papera oso garrantzitsua izan den ezkerreko alderdientzat.

Alderdi Komunistaren buruan Komite Zentrala dago, 300 kidek osatua eta Txinako Alderdi Komunistaren Nazio Kongresuak hautatuak. Kongresu hau 5 urtero burutzen da. Komite Zentraleko 22 kidek politburoa osatzen dute eta hauetatik 9 kidek Politburoko Batzorde Iraunkorra. 9 kide hauek dira Txinako pertsonarik boteretsuenak, honetaz gain estatuko hainbat funtzio ere betetzen dituztelako. Batzorde Iraunkorraren buru Idazkari Orokorra da. Gaur egun ez dago Alderdiaren Presidenterik, Mao Zedongek betetako kargua, 1982an kendu baitzuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]