Zhao Ziyang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zhao Ziyang
Zhao Ziyang (1985).jpg
General Secretary of the Communist Party of China Itzuli

1987ko azaroaren 1a - 1989ko ekainaren 23a
Hu Yaobang - Jiang Zemin
General Secretary of the Communist Party of China Itzuli

1987ko urtarrilaren 16a - 1989ko ekainaren 24a
Hu Yaobang - Jiang Zemin
Vice Chairman of the Communist Party of China Itzuli

1981eko ekainaren 29a - 1982ko irailaren 12a
Secretary of the CPC Guangdong Committee Itzuli

1974 - 1975
Ding Sheng Itzuli - Wei Guoqing Itzuli
Secretary of the CPC Guangdong Committee Itzuli

1965 - 1967
Tao Zhu Itzuli - Huang Yongsheng Itzuli
Premier of the People's Republic of China Itzuli


Hua Guofeng - Li Peng
member of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference Itzuli

Bizitza
Izen osoa 趙修業
Jaiotza Hua County Itzuli1919ko urriaren 17a
Herrialdea  Txinako Herri Errepublika
Bizilekua Pekin
Heriotza Pekin2005eko urtarrilaren 17a (85 urte)
Hobiratze lekua Babaoshan Revolutionary Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k) Liang Boqi Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Communist Youth League of China Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Zhao Ziyang (Henan, 1919ko urriaren 17a - Pekin, 2005eko urtarrilaren 17a) txinatar politikaria izan zen. Txinako hegoaldean, 1950. urte inguruan, hasi zuen bere jarduera politikoa. Bertan, hainbat kargu bete zituen Alderdi Komunistaren barruan; Zhao Ziyangen ekintza nagusia Guangdongen egin zuen lurren banaketaren legea izan zen. Probintzia hartako arduradun nagusi izan zen 1967. urtera arte. Urte hartan, Kultura Iraultzaren ondorioz, bazterturik gelditu zen alderdian. Baina 1971n, berriz ere indarrean agertu zen Mongoliako buru politiko gisa. Handik urtebetera, atzera, Guangdongen zen, berriz ere, Iraultza Biltzarraren buru; Sichuanen ekonomiaren erreforma arrakastatsu bat bideratu zuen, Deng Xiaoping lagun zuela, 1980. urtera arte. Alderdiaren Batzar Nagusiko kide izan zen 1973tik aurrera, eta Politburoko kide 1979tik aurrera. 1980an, lehen ministrorde aukeratu zuten, eta urte hartan bertan, gobernuburu izendatu zuten Hua Guofengen ordez. 80. hamarraldian, Zhao marxismoaren errebisionistatzat hartua izan zen. Gobernuaren gardentasuna eta elkarrizketa nazionalaren alde egin zuen, jende xehea barne hartuko zuena. 1989an Tiananmen plazako protestak etorri ziren. Buruzagi komunistak protestak itoaraztearen aldekoak ziren. Zhao ez zegoen ados. Manifestariak ez ziren sakabanatu, eta masakrea gertatu zen. Horren guztiaren ondoren, Zhaori kargu guztiak kendu zizkioten eta etxean egotera behartu zuten. 2005ean hil zen, gaixotasunez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhao Ziyang Aldatu lotura Wikidatan