Edoskitze: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|right|Amagandiko edoskitzea. '''Edoskitze''' amaren esnez umea elikatzea da. OMEk eta UNICEF... |
(Ez dago alderik)
|
11:08, 22 apirila 2012ko berrikusketa
Edoskitze amaren esnez umea elikatzea da. OMEk eta UNICEFek jaioberriaren lehenengo sei hilabetetan ezinbestekoa eta elikagai bakarra dela diote; baita handik aurrera, eta gutxienez bi urtera arte, osagarria[1]. Estatu Batuetako Pediatria Elkarteak (American Academy of Pediatrics), berriz, urte batez beharrezkoa dela dio[2].
OMEk eta UNICEFek ez dute bukaera-data finkoa ezarri eta ikerketa antropologikoek bi urte eta erdi eta zazpi urte arteko epea proposatzen dute[3][4].
Edoskitzea onuragarria da bai amarentzat eta baita umearentzat ere. Bion afektibitate-lotura estutzeaz gain, umearen immunitate-sistema sendotzen du
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Osasunerako Mundu Erakundea. (2002). Estrategia mundial para la alimentación del lactante y el niño pequeño. Geneva.
- ↑ (Ingelesez) American Academy of Pediatrics Section on Breastfeeding. (2005). «Breastfeeding and the use of human milk» Pediatrics 2 (115): 496-506..
- ↑ Dettwyler, KA. (1995). A time to wean: the hominid blueprint for the natural age of weaning in modern human populations. in: Breastfeeding: biocultural perspectives. New York: Aldine de Gruyter, 39-73 or..
- ↑ (Ingelesez) Dettwyler, KA. (2001-9-22). «Duration of breast feeding and adult arterial distensibility. Humans are primates, designed to breast feed for years not months» BMJ 7314 (323): 689-90..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edoskitze |