Larizio pinu: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
'''Larizio pinu''', ''[[Pinaceae]]'' familiako ''Pinus nigra'' espeziearen izen arrunta. |
'''Larizio pinu''', ''[[Pinaceae]]'' familiako ''Pinus nigra'' espeziearen izen arrunta. |
||
Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz [[hostoiraunkorra]] da. [[Kareharrizko]] lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria |
Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz [[hostoiraunkorra]] da. [[Kareharrizko]] lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria edo errauts-kolorekoa da, eta zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala. [[Hosto orrazkara]]k ditu, berde ilunak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binakako taldeetan antolatzen dira. Maiatza-ekainean agertzen dira [[pinaburu]] eta [[polen-kono]] txikiak. Zura nahiko malgua du, eta erretxina dezente izaten du. Urte askoan bizi da (1.000 urteraino). Jaengo Sierra Quesadako ale batzuek, adibidez, Espainiako pinu zaharrenetakoak dira. |
||
[[Europa]]ren hegoaldea, [[Espainia]]tik hasi eta [[Krimea]]raino, eta [[Asia Txikia]]n, [[Zipre]]n eta [[Afrika]]ren ipar-ekialdeko [[Atlas]] mendietan bizi da, baina [[Turkia]]n daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea. |
[[Europa]]ren hegoaldea, [[Espainia]]tik hasi eta [[Krimea]]raino, eta [[Asia Txikia]]n, [[Zipre]]n eta [[Afrika]]ren ipar-ekialdeko [[Atlas]] mendietan bizi da, baina [[Turkia]]n daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea. |
09:30, 4 iraila 2012ko berrikusketa
Kontserbazio egoera: arrisku txikiena | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
| ||||||||||||||
Pinus nigra J. F. Arnold | ||||||||||||||
Larizio pinu, Pinaceae familiako Pinus nigra espeziearen izen arrunta.
Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz hostoiraunkorra da. Kareharrizko lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria edo errauts-kolorekoa da, eta zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala. Hosto orrazkarak ditu, berde ilunak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binakako taldeetan antolatzen dira. Maiatza-ekainean agertzen dira pinaburu eta polen-kono txikiak. Zura nahiko malgua du, eta erretxina dezente izaten du. Urte askoan bizi da (1.000 urteraino). Jaengo Sierra Quesadako ale batzuek, adibidez, Espainiako pinu zaharrenetakoak dira.
Europaren hegoaldea, Espainiatik hasi eta Krimearaino, eta Asia Txikian, Zipren eta Afrikaren ipar-ekialdeko Atlas mendietan bizi da, baina Turkian daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea.
Bi azpiespezie ditu, hiruna aldaera dituztenak[1]:
- Pinus nigra subsp. nigra. Austria eta Italiatik hasi Krimea eta Turkiaraino.
- Pinus nigra subsp. nigra var. nigra
- Pinus nigra subsp. nigra var. caramanica
- Pinus nigra subsp. nigra var. pallasiana
- Pinus nigra subsp. salzmannii, Italiatik hasi eta Espainia eta iparraldeko Afrikaraino.
- Pinus nigra subsp. salzmannii var. salzmannii, Euskal Herrian hazten dena.
- Pinus nigra subsp. salzmannii var. corsicana
- Pinus nigra subsp. salzmannii var. mauretanica
Erreferentziak
- ↑ Johnson, Owen eta More. (2006). Collins Tree Guide. Omega ISBN 978-84-282-1400-1..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larizio pinu |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Pinus_nigra |