Larizio pinu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Larizio pinu
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Pinophyta
Klasea: Pinopsida
Ordena: Pinales
Familia: Pinaceae
Generoa: Pinus
Espeziea: Pinus nigra
J. F. Arnold
Hedapen mapa

Larizio pinu Pinaceae familiako Pinus nigra espeziearen izen arrunta.

Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz hostoiraunkorra da. Kareharrizko lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria edo errauts-kolorekoa da, eta zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala. Hosto orrazkarak ditu, berde ilunak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binakako taldeetan antolatzen dira. Maiatza-ekainean agertzen dira pinaburu eta polen-kono txikiak. Zura nahiko malgua du, eta erretxina dezente izaten du. Urte askoan bizi da (1.000 urteraino). Jaengo Sierra Quesadako ale batzuek, adibidez, Espainiako pinu zaharrenetakoak dira.

Europaren hegoaldean, Espainiatik hasi eta Krimearaino, eta Asia Txikian, Zipren eta Afrikaren ipar-ekialdeko Atlas mendietan bizi da, baina Turkian daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea.

Pinus nigraren polen-konoa

Bi azpiespezie ditu, hiruna aldaera dituztenak[2]:

  • Pinus nigra subsp. nigra. Austria eta Italiatik hasi Krimea eta Turkiaraino.
    • Pinus nigra subsp. nigra var. nigra
    • Pinus nigra subsp. nigra var. caramanica
    • Pinus nigra subsp. nigra var. pallasiana

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2.   Johnson, Owen eta More (2006), Collins Tree Guide, Omega, ISBN 978-84-282-1400-1 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larizio pinu Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Pinus_nigra