Basilio II.a Bulgaroktonoa: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.2+) (robota Aldatua: ru:Василий II Болгаробойца |
t r2.7.3) (Bot: Modificando diq:II. Basileios por diq:Basileios II |
||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
[[cy:Basileios II]] |
[[cy:Basileios II]] |
||
[[de:Basileios II.]] |
[[de:Basileios II.]] |
||
[[diq: |
[[diq:Basileios II]] |
||
[[el:Βασίλειος Β´]] |
[[el:Βασίλειος Β´]] |
||
[[en:Basil II]] |
[[en:Basil II]] |
22:16, 8 azaroa 2012ko berrikusketa
Basilio II.a, grezieraz Βασίλειος Β΄, Basileios II (958 inguruan - 1025eko abenduaren 15a) Bizantzioko enperadorea izan zen. Bere garaian Basilio Porfirogenitoa edo Basilio Gaztea izenekin ere ezaguna zen. Gaur egun ezagunagoa da Basilio Bulgaroktonoa izenarekin (grezieraz Βουλγαροκτόνος, Boulgaroktonos, "bulgariarren sarraskitzailea"), Bulgaria menderatzeko egin zuen ahaleginagatik.
Biografia
Konstantino VIII.a anaiarekin batera enperadore, aginpide guztiak hartu zituen honengandik eta handikien aginpidea murriztu ondoren, Errusia alderako joera bultzatu zuen Vladimir Kieveko printzearekin hitz harturik.
Bulgariarren aurka borrokatu zen (989-1018), eta inperio honetako osteak sakailatu zituen: Stumitza Guduaren ondoren (1014) 15.000 gatiburi begiak lehertzeko agindua eman zuen, horietako 150 begibakar utziz, bulgariarren tsar zen Samuelenganako itzulera bidean gidari izan zitezen. Tristurak eta bihozminak jota hil zen Samuel tsarra hil eta bi egun geroago. Basilio II.ak Armenia, Kaukaso eta Georgia bereganatu zituen, eta arabiarren aurka borrokatu zen Asia Txikian.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.