Greziera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Greziera edo grekoa
Ελληνικά Ellinika'
Lurralde eremua:  Grezia
 Zipre 
Eskualdea: Balkanak
Hiztunak: 15 milioi 
Rankina: 52
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Helenarra
  Greziera edo grekoa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak:  Grezia
 Zipre
 Europar Batasuna
Gutxiengo hizkuntza gisa onartua:
 Albania
 Armenia
 Italia
 Errumania
 Ukraina
Erakunde araugilea: arautu gabea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: el
ISO 639-2: gre (B) / ell (T)
ISO 639-3: ell

 

Greziera edo grekoa[1][2] Grezian hitz egiten den hizkuntza da. Herrialde horretaz gain, Zipren ere nagusi da eta beste hainbat herritan gutxiengo aipagarriak daude: Italiako grikozko nahiz grekokalabrerazko hiztunak, Albaniakoak, eta abar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziera Balkanetan mintzatua da K. a. bigarren milurtekotik. Aztarnarik antzinakoena Kretako "Gurdiaren Taulen Gela"n aurkitu zuten. K. a. XV. mendekoa izanda, greziera lekukotasunik zaharrenetakoak dituen munduko hizkuntzetako bat dugu. Antzinatasun hori, indoeuropar hizkuntzen artean Vedasen sanskritoak bakarrik berdin dezake.

Alfabeto grekoa, berriz, ez da hain zaharra eta feniziar alfabetotik eratorria da. Hizkuntzalarien aburuz, greziera bost arotan bana daiteke:

Erdi Aroko grezieratik aurrera bi hizkeratan banatua izan da hizkuntza: dhimotikí (δημοτική), herri hizkera, eta katharévusa (καθαρεύουσα), klasikoen erara itxuratutako hizkera jasoa, testu literario, juridiko, administratibo eta zientifikoetan erabilia XIX. eta XX. mendeetan. Diglosia arazo hori 1976ko 306 Legeak irtenbideratu zuen, dhimotikía ofizial bihurtu zuenean. Bitartean, bi hizkerek greziera batua (κοινή νεοελληνική edo Aro berriko greziera amankomuna) sortu dute.

Batzuek Aro berriko grezierazko hiztun jasoak antzinako testuak uler ditzakeela diote; hala ere, arrazoia ziur asko kultura da eta ez hizkuntzen arteko antzekotasuna. Hala ere, koinēa erraza da oso egungo hiztunentzat.

Euskarak, Europako beste hizkuntzak bezala, hitz asko hartu dizkio, normalean zeharka, hau da, frantsesaren edo gaztelaniaren bitartez bada ere: astronomia, demokrazia, filosofia, foka, eta abar. Gainera, greziar hitz eta morfemak oraindik erabiltzen dira hitz berriak sortzeko: antropologia, fotografia, hipermerkatua, hidromasajea, aromaterapia, biomekanika... eta latinezko hitzekin batera, egungo hiztegi zientifiko eta teknikoaren erroak dira.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziera indoeuropar hizkuntza familiaren adarretako bat da. Hurbilago zituen antzinako hizkuntzak antzinako mazedoniera (agian grezierazko dialektoa bera) eta frigiera ziren, baina hori ez dago dokumentatuta. Egun, hurbilen dituen hizkuntzak armeniera eta indo-iraniar hizkuntzak dira.[3]

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greek alphabet alpha-omega.svg
Alfabeto greko
Αα Alpha Νν Nu
Ββ Beta Ξξ Xi
Γγ Gamma Οο Omicron
Δδ Delta Ππ Pi
Εε Epsilon Ρρ Rho
Ζζ Zeta Σσς Sigma
Ηη Eta Ττ Tau
Θθ Theta Υυ Upsilon
Ιι Iota Φφ Phi
Κκ Kappa Χχ Chi
Λλ Lambda Ψψ Psi
Μμ Mu Ωω Omega
Letra numerikoak
Stigma uc lc.svg Stigma Sampi uc lc.svg Sampi
Qoppa new uc lc.svg Qoppa
Letra zaharkituak
Digamma uc lc.svg Digamma San uc lc.svg San
Heta uc lc.svg Heta Sho uc lc.svg Sho

Greziera
Sakontzeko, irakurri: «Alfabeto greko»

Greziera alfabeto grekoaz idatzia da k. a. IX. mendetik. Greziera klasikoan, latin klasikoan bezala, letra larriak baino ez zeuden. Letra xeheak Erdi Aroko eskribek sortu zituzten, arinago idazteko. Egun erabiltzen den alfabetoa joniera berankorrarena bera da, K.a. 403an sortua atiko klasikoa idazteko.

Aro berriko alfabeto grekoak 24 letra ditu, bakoitza letra larriko eta letra xeheko formetan. Sigmak beste xehezko forma (ς) du, bukaeran erabiltzeko.

Letra larriak
Α Β Γ Δ Ε Ζ Η Θ Ι Κ Λ Μ Ν Ξ Ο Π Ρ Σ Τ Υ Φ Χ Ψ Ω
Letra xeheak
α β γ δ ε ζ η θ ι κ λ μ ν ξ ο π ρ σ, ς τ υ φ χ ψ ω

Gainera, alfabeto grekoak zenbait ikur diakritiko ditu: hiru ahoskera, arnasa hartzeko markak eta dieresia. Ikur horiek guztiek aro helenistan zehar sortu ziren, baina egun alde batera utzi dira. 1982tik aurrera, sistema monotonikoa izenekoa erabiltzen da, hau da, dieresia baino erabiltzen ez duena: antzinako sistema edo politonikoa greziera klasikoa idazteko erabilia da.

Aro berriko grezieraren adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greziera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.