David Oistrakh: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: sl:David Ojstrah
t r2.7.1) (robota Erantsia: fa:دیوید اویستراخ
32. lerroa: 32. lerroa:
[[en:David Oistrakh]]
[[en:David Oistrakh]]
[[es:David Óistraj]]
[[es:David Óistraj]]
[[fa:دیوید اویستراخ]]
[[fi:David Oistrah]]
[[fi:David Oistrah]]
[[fr:David Oïstrakh]]
[[fr:David Oïstrakh]]

03:58, 10 otsaila 2013ko berrikusketa

David Oistrakh (ezkerrean), Franz Konwitschny orkestra-zuzendariarekin (erdian) eta Igor Oistrakhekin (eskuinean).

David Oistrakh (Odesa, 1908 - Amsterdam, Holanda, 1974) ukrainar biolin-jotzailea izan zen.

Biografia

Moskuko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak; 1926an ikasketak bukatu eta kontzertuak ematen hasi zen; 1934tik aurrera berrogei urtez biolin-irakaslea izan zen Moskuko Kontserbatorioan eta gorengo mailako biolinistak izan zituen ikasle, besteak beste, Igor Oistrakh semea.

Biolin-jotzaile bikaina zen, sari asko irabazi zituen, eta ospe handia izan zuen nazioartean. Musikaren alderdi guztiak landu zituen, ganbera-musika bereziki.

Mundu osoan zehar eman zituen kontzertuetan errusiar konpositore modernoak ezagutarazi zituen (Kabalievski, Miaskovski, Prokofiev, Xostakovitx).

Errusiar musikagile batzuek Oistrakhentzat idatzi zituzten lanetako batzuk: Prokofiev (2. sonata), Xostakovitx (1. eta 2. kontzertuak, sonata), Khatchaturian (kontzertua), Kabalievski (kontzertua).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Oistrakh


Erreferentziak