Isabelle Huppert: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.3) (robota Erantsia: ka:იზაბელ იუპერი |
t r2.6.5) (robota Erantsia: simple:Isabelle Huppert |
||
44. lerroa: | 44. lerroa: | ||
[[ru:Юппер, Изабель]] |
[[ru:Юппер, Изабель]] |
||
[[sh:Isabelle Huppert]] |
[[sh:Isabelle Huppert]] |
||
[[simple:Isabelle Huppert]] |
|||
[[sv:Isabelle Huppert]] |
[[sv:Isabelle Huppert]] |
||
[[tr:Isabelle Huppert]] |
[[tr:Isabelle Huppert]] |
05:49, 26 otsaila 2013ko berrikusketa
Isabelle Huppert ([izabɛl yˈpɛʁ] ahoskatua; Paris, 1953ko martxoaren 16a) frantses antzezlea da. Lehenengo filmetan, gazte erakargarriaren papera jokatu zuen, esate baterako, Yves Boisseten Dupont Lajoie (1975) eta Bertrand Tavernierren Le Juge et l'Assassin (1976, Epailea eta hiltzailea) filmetan. Biktima pasiboaren irudia eman zuen hurrengo lanetan, La Dentellière (1977, Claude Goretta) filmean, adibidez. Violette Nozière (1978, Claude Chabrol) lana, berriz, patuaren kontra errebelatzen den emakumezkoaren istorioa da. Une horretatik aurrera, sarritan jokatu ditu pertsonaia gaiztoak, xalotasunaz mozorrotuta: Eaux profondes (1981, Michel Deville) eta Coup de torchon (1981, B. Tavernier ) lanetan, ninfomano hiltzailea izan zen. Hala ere, Claude Chabrolen zuzendaritzapean lortu du Huppertek goren maila: Une affaire de femmes (1988) filmean, abortuak egiten dituen emakumezko baten papera izan zuen. Madame Bovary (1991) ere Chabrolekin egin zuen, eta orobat La Cérémonie (1995). César bat irabazi zuen azken film horretan egin zuen paperagatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isabelle Huppert |