Auguste de Villiers de L'Isle-Adam: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Ezabatua: diq:Auguste de Villiers de L'Isle-Adam
Rezabot (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa: 19. lerroa:
[[en:Auguste Villiers de l'Isle-Adam]]
[[en:Auguste Villiers de l'Isle-Adam]]
[[es:Auguste Villiers de L'Isle-Adam]]
[[es:Auguste Villiers de L'Isle-Adam]]
[[fa:آگوست دو ویلیر دو لیل-‌آدام]]
[[fa:آگوست دو ویلیر دو لیل-آدام]]
[[fr:Auguste de Villiers de L'Isle-Adam]]
[[fr:Auguste de Villiers de L'Isle-Adam]]
[[it:Auguste de Villiers de L'Isle-Adam]]
[[it:Auguste de Villiers de L'Isle-Adam]]

00:40, 1 martxoa 2013ko berrikusketa

Auguste Villiers de L´Isle-Adamen erretratua

Jean-Marie-Mathias-Philippe-Auguste de Villiers de L'Isle-Adam (Saint-Brieuc, 1838 - Paris, 1889). XIX. mendearen bigarren erdiko Frantziako literatura abangoardiako idazle nagusietakoa, sinbolismoaren aitzindaria izan zen.

Izen luzearekin bataiatu zuten baina 1846. urtetik aurrera Villiers de L'Isle-Adam markesa tituluarekin izendatu izan zuten, edo gehienetan, Auguste Villiers de L´Isle-Adam izenarekin eta batzuetan Mathias izena erabiliz.

Villiers de L'Isle-Adam markesak olerkiak, antzerki-lanak eta kontakizun laburrak idatzi zituen. Bere lanetan naturalisten kontrako jarrera, idealismo erromantikoa eta sentsualitate ankerra dira nagusi; nabarmena da Baudelairen, Hegelen eta Poeren eragina. Lan aipagarri batzuk: Premières poésies(1859), Contens cruels (1883), Tribulat Bonhomet (1887) eta azkenik Axël (1890; idazlearen maisu-lana, hura hil ondoren argitaratua).

Euskal literaturan izan duen oihartzuna

Ezaguna da Bernardo Atxagak Obabakoak, liburuan omenalditxoa egiten ziola Villiers de L'Isle-Adam idazleari. "Ondo plajiatzeko metodoaren azalpen laburra eta adibide bat" ipuin edo atalean, plagioaren gorazarrea egin zuen idazle asteasuarrak eta adibidean, hau da hurrengo ipuinean, "Pitzadura bat elur izoztuan" ipuinean, Villiers izena hortik agertuko da ipuinean ondo txertaturik. (Pertsonaia nagusiak Auguste eta Mathias izenak dauzkate, aipatzen den laku baten izena: Villiers).

"Pitzadura bat elur izoztuan" ipuina, Contens cruels (1883) liburuko ipuin baten plagioa da. Frantziar idazlearen liburuan ziegetan gertatzen zen istorio baten plagioa egingo du Atxagak ziegetatik istorioa urrunduz eta bere paraleloa mendialde zabalean kokatuz. Atxagak ez zuen plagioa ezkutatu, alderantziz, plagioa aldarrikatu zuen. "Dena, dagoeneko, idatzita dago"...

Erreferentziak