Talmud: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 68 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q43290 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Babylonian Talmud lotu du, Wikidataren arabera.
7. lerroa: 7. lerroa:
Talmud liburuak garrantzi handia du gaur egun ere, judu kontserbadoreen artean, bereziki. [[Israel]]en eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] daude gaur egungo Talmudaren eskola nagusiak.
Talmud liburuak garrantzi handia du gaur egun ere, judu kontserbadoreen artean, bereziki. [[Israel]]en eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] daude gaur egungo Talmudaren eskola nagusiak.
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}



23:24, 6 iraila 2013ko berrikusketa

Talmud, (hebreeraz תַּלְמוּד talmūd, "ikasketa, ikaskuntza") judaismoan, Mishna edo ahoz jasotako legeen kode nagusiari eginiko oharrak, iruzkinak eta azalpenak biltzen dituen obra zabala da.

Juduen erlijio eta bizitza zibileko arauak zehaztea du helburu Talmudak. Bi Talmud daude, juduen munduan garatu ziren bi tradizio nagusien arabera:

  • Palestinako Talmuda, Jerusalemgo Talmuda ere deitua, IV. mendean osatua eta Jochanan ben Nappacha Tiberiadesko rabbien eskola sortu zuen doktore juduak (180-Tiberiades, 279) mendebaleko arameraz idatzi zituen lanetan oinarritua.
  • Babiloniako Talmuda, askoz ere zabalduagoa, Rab Ashi (352-427) maisuak eta Surako akademiako rabbiek prestatua eta Rabbina II.ak (499an hila) osatua. Ekialdeko arameraz idatzi zuten Babiloniako Talmud hori, eta judu-erlijioaren bigarren liburu nagusi bihurtu zen, Bibliaren ondoren, hurrengo mendeetatik aurrera.

Talmud liburuak garrantzi handia du gaur egun ere, judu kontserbadoreen artean, bereziki. Israelen eta Estatu Batuetan daude gaur egungo Talmudaren eskola nagusiak.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talmud Aldatu lotura Wikidatan