Biblia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Biblia
Datuak
Idazlea (K. a. X. mendea - K. o. II. mendea)
GeneroaTestu sakratuak
Jatorrizko izenburuaτὰ βιβλία
Hizkuntzahebreera, aramera eta greziera
Euskaraz
IzenburuaElizen arteko Biblia
ItzultzaileaDionisio Amundarain (koordinatzaile), Elizen Arteko Biblia Elkartea
Argitaratze-data1994, 2006
ISBN84-88774-05-2
Bibliari buruzko bideoa.

Biblia[1] (antzinako grezieraz: τὰ βιβλίαtà biblía, «Liburuak») kristautasunaren, judaismoaren, samaritanismoaren eta rastafarismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu-bilduma da. Erlijio horietako sinestunen ustez, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten da.

Bi atal nagusi ditu, Itun Zaharra eta kristauen Itun Berria. Itun Zaharrari Hebrear Biblia ere deitzen zaio. Itun Zaharreko testuak gehienbat hebreeraz idatzi ziren (zati batzuk, arameraz), eta Jesu Kristo jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Kristauek ez bezala, hebrearrek ez dute Jesus Nazaretekoa (Jesu Kristo) Jainkoaren semetzat aitortzen; horregatik, ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen. Itun Berria hasierako kristau batzuek idatzitako hainbat idazkiren bilduma da, I. mendeko koiné grezieraz idatzia; kristau idazle horietatik gehienak Kristoren jarraitzaile juduak zirela uste eta sinesten da. Kristau-sinesbideen artean ere desadostasunak daude, ea zer sartu behar litzatekeen kanonean, bereziki apokrifoei dagokienez.

Bibliako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian, beste edozein liburu baino aldi gehiagotan eta hizkuntza gehiagotara —2.000 baino gehiagotara— itzuli dute. Inoiz gehien saldutako liburua da, eta Mendebaldeko literaturaren funtsetako bat.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblia[3] eta eskriturak sortu baino lehen, jendeak istorioak belaunaldiz belaunaldi ahoz pasatzen zituen kontu handiz. Xehetasun guztiak emateaz eta ondo zabaltzeaz arduratu ziren, apaindurarik gabe.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliaren arabera, K. a. 1400. urtean, Jainkoak Moises inspiratu zuen lehenengo bost Bibliak idazten hasteko. Hurrengo 1.500 urteetan, beste 40 gizon inspiratu zituela kontatzen du Bibliak, hiru kontinentetan. Liburuak hizkuntza askotan idatzi zituzten. Poesia, profezia, historia, instrukzioa eta Jesusen bizitzaz zekiten lehenengo eskuko testigantzaz idatzi zuten.

Guztira, 66 liburu sortu zituzten[4]. Bibliaren hitzetan, hainbeste idazteko inspirazioa eduki ondoren, lanean segitzeko intentzioa zutenez, liburu guztiak batu eta bat sortzearen erabakia hartu zuten. Horretarako, liburu guztiek Jainkoak inspiratutakoak izan behar zuten eta ez bazen horrela, liburua ez zela kontuan hartuko kontatzen du Bibliak berak.

Jamniaren eliz batzarrean (errabino judutarren batzarra), eskriturak ikertu zituzten[6]. Haien esanetan, testu bakoitzak historikoki ederra izan behar zuen, patriarka handi batek idatzia, eta ezin zuen beste artikuluekin gatazkarik izan. Hiru irizpideok betetzen zituzten liburuak 39 izan ziren.

Itzalpean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteetan, kristautasunak jazarpena[7] jasan zuen. 303an, Erromak liburu kristau guztiak suntsitzeko[8] agindua eman zuen. Ez du ematen Erromaren eskariak nahi adinako arrakasta izan zuenik, handik urte gutxira, 367an, eskritura eta letra franko omen zebilelako batetik bestera. Testu haietan, Jesusen bizitzaren inguruan hitz egin behar zela eta erlijio kristauak bizirik segitu behar zuela adierazten zen.

Berriz ere beste ikastun talde bat batu zen: Kartagoko kontzilioa. Apostoluek eta haien gertuko kideek idatzi zituzten liburuak zein ziren aztertu zuten. Irizpide horri jarraituz[9], Itun Berria sortu zuten, guztira 27 libururekin.

Hurrengo mila urteetan Biblia itzalpean egon zen.[10] Testu haiek bizirik iraunarazi zituzten isolatuta bizi ziren monjeek.[11] Hitz bakoitza eskuz idazten zuten, eta orri bakoitza amaitzean, hitz bakoitza kontatzen zuten, haien zehaztasuna ziurtatzeko.

Bibliako liburuen jatorrizko hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliako liburuak, gehien bat, jatorrizko bertsioetan hebreeraz, arameraz eta grezieraz idatzi ziren.[3]

Vulgata, San Jeronimok egina Damaso I.a aita santuak eskatuta

Erdi Aroan, baina, inork gutxik irakur zezakeen jatorrizko hizkuntzetako bertsiorik, Erdi Aroan Bibliaren itzulpen kanoniko bat izaten zen eskuz kopiatu eta irakurtzen zena: Vulgata. Vulgata Bibliaren latin arrunterako itzulpena da, San Jeronimok egina V. mende hasieran Damaso I.a aita santuak 382an eskatu ondoren. Bertsioak, bere izena, vulgata editio esalditik hartzen du (herriarentzako edizioa) eta latin arrunt batean idatzi zen, Zizeronen latin klasikoaren latin kultuagoa saihestuz, San Jeronimok oso ondo zekiena. Vulgataren xedea, liburuak herritar arruntentzat ulerterrazagoa izatea zen.

Vulgataren aurretik erabili zen latindar Biblia Vetus Latina delakoa, ez zuen pertsona edo instituzio bakar batek itzuli, eta modu uniformean ere ez zen argitaratu. Banakako liburuen kalitatea eta estiloa aldatu egiten zen. bertsio batetik bestera. Itun Zaharraren ia itzulpen guztiak, Biblia greziar batetik, Septuagintatik, zetozen.

Ingeleserako itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1300ean, Pizkundean, interes berritzailea egon zen, arte, zientzia, historia eta teologian. Biblia apaizentzat bakarrik zegoen eskuragarri. Oso kopia gutxi zegoen, eta zeudenak garestiak ziren. Gainera, hebreeraz zegoen, apaizek bakarrik ulertzen zuten hizkuntza batean.[12] Jonh Wiclef-ek[13] pentsatu zuen eskriturek denentzat eskuragarri egon behar zutela. Horregatik, Itun Zaharra latinetik ingelesera itzultzen hasi zen. Urte asko eman zuen lan horretan.

1450ean, Johann Gutenberg  liburuak kopiatzeko modu baten bila ari zen. Hark inprenta [14] deitu zion. Bost urte pasa zituen hitz bakoitza bere tokian jartzen. Baina hori guztia eta gero, inprentako lehen Bibliaren kopia sortu zuen latinez. Ingelesez idatzitako biblia bat izateko eskaria zegoenez, William Tyndalek ekin zion lanari. Sutan erre zuten,[15] eta horregatik Miles Couerdalek amaitu zuen lana[16] 1535ean.

Suitzako ikastun talde batek 1565ean Biblia banatu zuen bertso eta kapituluetan[17]. 1615ean, Jakue I.aren lehenengo bertsioa atera zen. Ikastun talde horrek hebreerazko eta grezierazko idazlanak egungo hizkuntzetara itzultzen segitu zuen, mundu osoko jendearentzat.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarauzko Parrokiako aldarea.

Biblia euskaratu duten itzultzaileak, batzuetan katolikoak eta beste batzuetan protestanteakXVI. mendetik aritu dira Biblia itzultzen. Haien irizpideak aldatuz joan dira, doktrinagatik eta baita euskararen zati literarioa sortzen ari zelako ere[18].

Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginak, 1559an, Kalbinoren erreforma onartu[19] zuenean, ideia berriak bere erresuman zabaltzea erabaki zuen. Albreteko Joanak garbiro ikusi zuen euskararen garrantzia fede berria hedatzeko. Orduan Joannes Leizarragari Testamentu Berria itzultzeko eta beharrezkoak ziren liburuak idazteko agindu zion. Euskarak XVI. mendean lortu zuen hizkuntza modernoa izatea, Leizarragaren eskutik.

Joannes Leizarraga: Jesus Christ gure Iagunaren Testamentu Berria. 1571[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizarraga apaiza zen, Nafarroako erregina protestantismora pasa zenean, 1559an. Hurrengo urtean hark ere katolizismotik protestantismora igarotzea erabaki zuen. Horrez gain, Testamentu Berria euskaratzeko[20] erabakia hartu zuen. Leizarragaren itzulpena 1571n argitaratu zuten Arroxelan. Baina liburuak ez zuen espero zuten zabalkuntza izan, protestantismoak galdu zuelako, Frantzian eta Espainian, eta kalbinismo nafarra desagertu zelako.

Duvoisin kapitainainaren bertsioa XIX. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Piarres Duvoisin

Luis Luziano Bonaparte printzeak Joan Piarres Duvoisini eskatu zion Biblia osoaren itzulpena, 1859an hasi eta 1865ean argitaratu zuten Londresen, (Bonaparteren euskalkien mapak bezala).

EAB: Elizen Arteko Biblia. 1994[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizen Arteko Biblia Biblia sinesbideen arteko bat da, hau da, espezialista katoliko eta protestanteek itzulia eta ikuspuntu doktrinalen arteko adostasunean egina. 1994an argitaratu zuten.

Bibliako bertsio hori euskara batuaz bikain idatzita dago, Dionisio Amundarainek koordinatzen duen Elizen Arteko Biblia taldeak sortu zuen 1996an eta 2006an. Liburu guztiak Wikisourcen eskuragarri daude.[4]

2020an egin zen tresna informatiko bati esker, liburuaren izena eta nahi den bertsetaren erreferentzia besterik ez da jakin behar webgune horretako esaldi batera joateko.[5] Adibidez, Mateo liburuko 10. ataleko 29 bertsetera joateko: Mateo: 10:29. Edo Hasiera liburuko 1. ataleko 3 bertsetera joateko: Hasiera: 1:3

Eduki nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblia liburu erlijioso bat da. Bertan Jainkoa eta haren inguruko gaiak dira nagusi: Jainkoaren izaera, egitandi, irakaspen, agindu eta abar adierazten ditu. Jainkoak gizateriari argibidea eskaintzen diola azpimarratzen du. Barkamena, bizi berri baten eskaintza eta giza itxaropenak betetzeko bidea dela dio. Biblia gizateriaz ere mintzo da: giza ezaugarriak, ustezko akats eta gaiztakeriak eta abar agertzen ditu.

Bi atal nagusi ditu, Itun Zaharra eta Itun Berria. Itun Zaharreko testuak gehienbat hebreeraz idatzi ziren, eta Jesu Kristo jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Hebrearrek ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen, Jesus Nazaretekoa Jainkoaren semetzat aitortzen ez dutelako.

Itun Berria hasierako kristau batzuek idatzitako hainbat testuren bilduma da. Kristau idazle horietatik gehienak Kristoren judu dizipuluak zirela uste eta sinesten da. Kristau-sinesbideen artean ere desadostasunak daude, ea zer sartu behar zen kanonean, bereziki apokrifoei dagokienez.

Bibliako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliak hainbat liburu ditu. Erromatar Eliza Katolikoaren kanonean, guztira 73 dira, honela banatuta:

Itun Zaharra edo Hebrear Biblia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentateukoa edo Tora
Bibliako liburuak.
Liburu historikoak
Profeten idazkiak
Olerki eta Jakituriazko liburuak

Itun Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berri Ona

Ebanjelio sinoptikoak:

Apostoluen Eginak

Gutunak

Pauloren gutunak:

Gutun katolikoak:

Apokalipsia

Euskal bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko lehen testu zahar inportanteenetako bat Itun Berriaren Joannes Leizarragaren itzulpena izan zen, XVI. mendean. Geroztik, zenbait itzulpen zatika egin izan dira, eta XIX. mendean izan zen lehen bertsio osoa, Duvoisinena, lapurteraz. Gipuzkerazko eta bizkaierazko bertsio oso bana izan ziren XX. mendean, harik eta 1994an Elizen Arteko Biblia apailatu zen arte, euskara batuaz.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira euskal bibliagintzako urrats nagusiak:

Bertsio osoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorago aipaturikoen artean, euskarazko itzulpen osoak, beraz, honako hauek izan dira:

  • Joan Piarres Duvoisinen Bible saindua edo testament zahar eta berria, lapurteraz[6], Londresen argitaratua, 1859-1865 bitartean.
  • 1958ko Raimundo Olabideren Itun zaŕ eta beŕia, gipuzkeraz argitaratua.
  • 1976an Jaime Kerexetak bizkaieraz argitaratutako Euskal Biblia.
  • Euskara batuaz idatzitako Elizen Arteko Biblia (1994an argitaratua, 2006an aldaketa batzuekin berrargitaratua)[8]. Liburu guztiak Wikisourcen eskura daude.[9] 2020an egin zen tresna informatiko bati esker, liburuaren izena eta nahi den bertsetaren erreferentzia besterik ez da jakin behar, webgune horretako esaldi batera joateko.[5]

Literatura-molde nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prosa eta poesia Biblia osoan zehar ageri dira, bai Itun Zaharrean, bai Itun Berrian.

Itun Zaharrean hitz lauan idatzitako pasarteetan esaerak, sermoiak eta otoitzak daude. Jende ospetsu askoren testu, agur edo testamentuak jasotzen ditu, esaterako, Josue, Samuel, David edo Matiasenak. Igarleen liburuetako bakarrizketak eta elkarrizketak orobat prosazkoak dira. Profeten liburuetan sermoiak ugariago dira; sermoi alorrean garrantzi handikoa izan zen Deuteronomioa. Otoitzetarako batez ere forma erritmikoak erabili ziren arren, aipagarri dira, adibidez, Salmoak, Ester, Judit edo Erregeen liburuetako otoitzak.

Urri dira gertaera edo leku jakinei buruz deskribapenak, baina salbuespen dira, adibidez, Salomon tenpluko eta haren inguruko eraikinen berri ematen duten pasarteak. Balio handiko eta ugariago dira errege aginduak eta babiloniarren eta persiarren aldarrikapenak, hebreeraz edo arameraz hitzez hitz jasoak. Makabearrak liburuko lehen atalean ituntze eta hitzarmenak agertzen dira, eta azalpen aberatsak jainkoaren eta Israelgo hamabi leinuen arteko hitzarmenari buruzko testuetan; haiei esker leinu ohikune, betebehar eta batez ere mehatxu eta aginduen berri eduki da.

Gutun generoa oso landuta dago: zaharrena Urias hiltzeko agindua ematen duena da. David erregeak agindu hori eman zuen, Urias bere gudalburuaren emazte Betsabez gozatu osteko haurdunaldia zuritzeko. Era berean, adierazpen asko agertzen da senitarte, lurralde, muga, eskaintza eta abarri buruz, nahiz zail izan adierazpenak benetako ala ariketa literario huts ote diren zehaztea.

Kontakizunei dagokienez, bi ildo garbi-garbi bereizten dira: batetik, irudimen handiko eta poesiaz beteriko idatziena; bestetik, eguneroko bizitzari atxikiagoa. Lehen ildoaz, mitologia, fantasia, elezahar eta abarri buruz idatzi franko jasotzen da, Bibliako jainko-bakartasunak onesten ez dituen ezaugarriez gabetuak. Herritar eta ipuin herrikoi eta fantastikoetan azpimarratzeko dira Sansonen egitandiak, animalia kontakizunak (Balaamen astoa, Eliasen belea, etab.). Bestetik, pertsonaia jakinen historiak eta tribuen jatorria azaltzeko asmoz idatziak asko dira. Hebrear historiari buruz, datu erlijioso eta objektibo asko azaltzen da.

Poesian, literatura balioagatik bereziki azpimarratzekoak dira Salmoak, Abestietan Abesti, eta Job.

Itun Berrian, hiru literatura molde dira nagusi: kontakizun historikoak, gutunak eta idatzi apokaliptikoak.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliako kontakizun bati buruzko koadroa.
Bibliari buruzko grafikoa.

Bibliak hainbat eremutan izan du eragina[22] mundu osoan zehar; gainera, hainbeste hizkuntzatara itzuli denez, errazago zabaldu da eta eragin du. Eguneroko bizitzan ditugun eremu asko dira Bibliaren eragina dutenak:[23]

Literatura:[24] Bibliako kontakizunen eragina idazle eta idazlan ugaritan dago, baita erlijioekin oso kritiko direnengan ere (adibidez, Bernardo Atxagak adierazi zuen Gabriel Arestiren iturri funtsezkoa Biblia dela).

Literatura biblikoak eragin itzela izan du Mendebaldeko kulturan eta historian. Biblian Israel herriko erlijio, filosofia eta literatura tradizioa bilduta dago, eta ondorengo hiru ezaugarri nagusi hauengatik bereziki garrantzitsua da:

  1. bertako testuak sakratutzat hartu direlako;
  2. dokumentu historiko eta artelan handia delako, historian zehar idazle nahiz artisten inspirazio;
  3. herrialde askotara hedatu dutelako.

Hainbat liburu eragin horren adibide dira, Erdi Aroan, Andre Mariari mirariak, Maitasun Onaren liburua eta Teresa Ávilakoaren liburuak. Orain, aldiz, Finis Mundi eta El Hereje adibidez.

Zinema: Zineman, erlijioa asko landu den gaia da. Film asko daude erlijioari buruz, hizkuntza askotan, baina Bibliari buruz espresuki ez daude hainbeste. Hala ere, Noah's Ark, King of Kings, eta Quo Vadis bezalako filmak daude.[25]

Eskultura: Gertakari bibliko ugari topa daitezke eskultura askotan, artista askok hainbat garaitan eginak. Adibidez, Michelangelok Moises egin zuen; Berruguetek, El Sacrificio de Isaac; Donatellok, David.

Musika: Errenazimentuko eta Barrokoko konpositoreez gain, oraingo konpositore batzuek ere egin dituzte obrak gai biblikoekin. Adibidez, Erosten Liburua, Stravinsky artistarena; Abestirik Ederrena, Pendereckirena; Salmos, Leonard Bernsteinena, Ester opera, José María Ponce de Leónena, Rafael Pombo poetaren letrarekin.

Pintura. Michelangelok, Picassok, Leonardo Da Vincik, Dalík... margolari askok egin dituzte eszena biblikoak adierazten dituzten horma-irudiak eta oihalak. Adibidez, Kapera Sixtinoko sabaian Michelangelok historia biblikoetako bat irudikatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. (Ingelesez) «Zer da Biblia?» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  3. (Gaztelaniaz) Bíblico. (2019-07-31). «▷ ¿En qué idiomas se escribió la Biblia?» Bíblico.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  4. «Biblia — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  5. a b «Bibliako bertset bakoitza automatikoki markatu - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  6. a b Orain Interneten topa daiteke | The Bible App. (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
  7. Elizen Arteko Biblia (EAB) | The Bible App. (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
  8. Orain Interneten topa daiteke Elizen Arteko Biblia (EAB) | The Bible App. (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
  9. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]