Fine Gael: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
48. lerroa: 48. lerroa:
Alderdiko kide gehienak [[demokrazia kristau]]aren jarraitzaileak dira, baina badaude kide [[sozialdemokrazia|sozialdemokratak]] ere. Bi sektore hauen artean gatzakarik ez sortzeko, alderdiak bere burua ''zentru aurrerakoitzat'' jotzen du.
Alderdiko kide gehienak [[demokrazia kristau]]aren jarraitzaileak dira, baina badaude kide [[sozialdemokrazia|sozialdemokratak]] ere. Bi sektore hauen artean gatzakarik ez sortzeko, alderdiak bere burua ''zentru aurrerakoitzat'' jotzen du.


Nazioartean, [[Europako Batasun]]aren aldekoak dira erabat, eta kide gehienek Irlanda [[NATO]]n sartzea defendatzen dute. Gai sozialei dagokienean, [[aborto]]aren aurkakoak dira, eta familia, osasuna eta elikagi segurtasuna bermatzearen alde daude.
Nazioartean, [[Europako Batasun]]aren aldekoak dira erabat, eta kide gehienek Irlanda [[NATO]]n sartzea defendatzen dute. Gai sozialei dagokienean, [[abortua]]ren aurkakoak dira, eta familia, osasuna eta elikagi segurtasuna bermatzearen alde daude.


==2007ko hauteskundeak==
==2007ko hauteskundeak==

17:23, 27 maiatza 2007ko berrikusketa

Fine Gael
Siglak: FG
Buruzagia: Enda Keny
Sorrera: 1933
Ideologia: Nazionalismo Irlandarra, Demokrazia Kristaua
Kokapen politikoa: Eskuina
Europa: Europako Alderdi Popularra
Eremua: Irlandako Errepublika
Kolorea: Urdina
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.finegael.ie

Fine Gael (euskaraz Gaelikoen familia), Irlandako Errepublikako alderdi politikoa da, gaur egun bigarrena boto kopuruari dagokionean, Fianna Failen atzetik. Alderdiak bere burua honela izendatzen du: Fine Gael-The United Ireland Party (euskaraz, Fine Gael-Irlanda Batuaren Alderdia).

1933ko irailaren 3an sortu zen, Irlandaren independentzia eta Britainia Handiarekin tratatua defenditzen zuten sektoreak batzeko. Michael Collins izan zen bultzatzaile ezagunena hasierako urteetan. Gaur egun bere burua zentroko alderdi erreformatzailetzat du, baina bere politika guztiz bat dator Europa mailako demokrazia kristauak burutzen duenarekin. Europako Batasunaren aldekoak dira erabat, eta guztiz gaitzesten dituzte biolentzia erabiltzen duten mugimendu errepublikar irlandarrak, IRA nagusiki.

Programa politikoa

Fine Gael Irlandako status quoaren defendatzailetzat jo izan da beti. Bereziki geroago alderdia sortuko zutenak 1921eko britaniar-irlandar akordioaren babesle sutsuak izan ziren, eta Irlandako Gerra Zibilean (1922-23) akordioaren aurka zeuden 77 errepublikar atxilotu eta hil zituzten.

Sinn Feinen barnean akordioaren aldekoak zirenek osatu zuten alderdia 1933an. 1922an sortu zen Irlandako estatu askeko erakundeen defendatzailetzat zuten beraien burua, eta Gobernuan egon izan direnean gogor jo izan dute legearen eta Irlandako errepublikaren aurkako erasoen kontra.

Alderdiko kide gehienak demokrazia kristauaren jarraitzaileak dira, baina badaude kide sozialdemokratak ere. Bi sektore hauen artean gatzakarik ez sortzeko, alderdiak bere burua zentru aurrerakoitzat jotzen du.

Nazioartean, Europako Batasunaren aldekoak dira erabat, eta kide gehienek Irlanda NATOn sartzea defendatzen dute. Gai sozialei dagokienean, abortuaren aurkakoak dira, eta familia, osasuna eta elikagi segurtasuna bermatzearen alde daude.

2007ko hauteskundeak

2007ko maiatzaren 24ko hauteskundeetara inoiz baino sendoago aurkeztu zen, bereziki 2004an udal hauteskundeetan eta hauteskunde europarretan izandako garaipenen ondorioz. Fianna Failen zuzeneko arerioa da, eta gobernua lortzeko laboristekin itun bat osatu zuen. Itun horretara, baliteke Berdeak ere gehitzea (Semaforo koalizioa deitutakoa osatuz).

Hauteskundeetan Fianna Failek garaipen argia lortu zuen (nahiz eta 4 eserleku galdu). Fine Gaelek aurrerakada handia egin zuen, 51 eserleku lortuta (aurretik 31 zituen). Hala ere, zenbakiak nahiko estu daude, eta ezin da esan nor izango den hurrengo gobernuburua; orain arteko Bertie Ahern (Fianna Failekoa, beste talde batzuen babesarekin) edo Enda Kenny Fine Gaeleko burua, laborista eta beste batzuen laguntzaz.