Mar adentro: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
49. lerroa: 49. lerroa:
[[Kategoria:Alejandro Amenábarrek zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Alejandro Amenábarrek zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar sariaren irabazleak]]
[[Kategoria:Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar sariaren irabazleak]]
[[Kategoria:Javier Agirresaroberen filmak]]
[[Kategoria:Espainiako filmak]]
[[Kategoria:Espainiako filmak]]
[[Kategoria:Frantziako filmak]]
[[Kategoria:Frantziako filmak]]

10:22, 2 maiatza 2014ko berrikusketa

Mar adentro (euskaraz Itsasoan barna) 2004ko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Filma honek Ramón Sampedro (Javier Bardem) galiziar itsasontzi-mekanikariaren bizitza kontatzen du, istripu larri baten ondorioz erabat helbarritua gelditu eta 28 urtez eutanasia eta norberak bere bizitzarekin zer egin erabakitzeko eskubidearen alde borrokatu zelarik.

Filma unkigarri, sentibera eta sakon honek 2004ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua

Galizian Ramón Sampedro (Javier Bardem) izeneko gizona azken hogeitamar urtetan bere etxeko ohean mugituezinik eta bere familiak zaindua bizi da. Munduarekin duen harreman bakarra bere gelako lehioa da, handik hainbestetan bidaiatu izan zuen itsasoa eta bere gaztaroan jasan zuen istripuaren kokalekua ikus dezakelarik. Baina ordutik, bere azken borondatea bere bizitza duintasunez hiltzea amaitzea da. Baina bere mundu txiki hau bi emakumek aldatuko dute: Ramónen borroka bultzatu nahi duen Julia (Belén Rueda) abokatua (CADASIL gaixotasuna duena) eta Rosa (Lola Dueñas), bizitzea pena merezi duela konbentzitu nahi duen herriko emakumea. Ramónen izaera distiratsuak bi emakumeak xarmandu ditu, biek ere heuren bizitzen oinarriei buruz zalantza izateraino. Ramónek badaki bera benetan maite duen pertsona izango dela bere azken bidaia ekiten lagunduko diona.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak