Eutanasia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Eutanasia (antzinako grezierazko εὖ, eu (on) eta θάνατος, thanatos (heriotza) hitzetatik) minarekin eta sufrimenduarekin amaitzeko eragindako heriotza da, bereziki beste gaixotasun edo elbarritasun baten ondorioz. Gai eztabaidatsua da, etikaren nahiz hainbat erlijioren aldetik. Eutanasia eta heriotza duin kontzeptuak bereizi beharra dago, azken honetan bizia mantentzeko aparteko baliabideen erabilera ukatzearekin lotzen baita. Eutanasia modu hauek bereizten dira: borondatezko eutanasia, hil nahi duen pertsonaren berare nahia delako eragindakoa; ez-borondatezko eutanasia, heriotza eragin behar zaion pertsonaren borondatea kontuan hartu gabe egiten dena eta herrialde guztietan legez kanpokoa dena eta borondatearen aurkako eutanasia, gaixo edo elbarriaren iritziaren aurkakoa eta hilketatzat jotzen dena.

Norberaren borondatezko eutanasia aldezten dutenek min eta sufrimenduz bizi duen pertsona baten bizitza modu duin batean amaitzea pertsona horren eskubidea dela argudiatzen dute, minik gabeko bizitza aldarrikatuz. Zilegitasun orokorraz gainera, praktikan jartzeak hainbat arazo sorrarazten ditu gaixo edo elbarriaren nahiarekin eta egoera medikoarekin eta gaixoaren ingurukoen iritziarekin loturik. Giza duintasun kontzeptua maiz aipatzen da eutanasia aldeztu edo ukatzeko. Eutanasia aldezten dutenek gaixoaren giza duintasuna, minik eta sufrimendurik gabeko bizitza izateko eskubidea alegia, eta bere heriotzari buruz askatasun guztiz erabaki ahal izatea argudiatzen dituzte. Eutanasia errefusatzen dutenentzat, aldiz, bizia kentzea kasu guztietan bidegabekeria eta giza duintasunaren aurkakoa dela kontsideratzen dute. Medikuek ere, bizitzari buruzko erabakiak eta ekintzak burutzen dituzten aldetik, zer esan handia izaten dute eutanasiaren inguruan. Ordenamendu juridikoaren aldetik ere eutanasia giza eskubidea den eztabaidatzen da, gaixoa bere bizitza jarraitu nahi duen erabakitzeko autonomoa den besteak beste. Erlijio zenbaitetan, berriz, eutanasia guztiz gaitzetsi eta hilketatzat jotzen da, bizia eman eta kentzea Jainkoari soilik dagozkiola argudiatuz.

Funtsean bi modu daude eutanasia burutzeko: medikuak berak edo gaixoaren gertuko pertsona batek gaixoa edo elbarria laguntzea heriotza eragiten edota eutanasia burutu nahi duen gaixo edo elbarriari heriotza ekarriko dizkioten baliabideen berri eman eta eskura jartzea.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eutanasia Aldatu lotura Wikidatan