Adolfo Guiard: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bibliografia
Informazio berria
18. lerroa: 18. lerroa:
[[Fitxategi:Adolfo Guiard - The Little Village Girl with Red Carnation - Google Art Project.jpg|thumb|200px|right|''Suburbio'' edo ''La niña del clavel''.]]
[[Fitxategi:Adolfo Guiard - The Little Village Girl with Red Carnation - Google Art Project.jpg|thumb|200px|right|''Suburbio'' edo ''La niña del clavel''.]]
[[Fitxategi:De promesa.jpg|thumb|200px|right|''La promesa''.]]
[[Fitxategi:De promesa.jpg|thumb|200px|right|''La promesa''.]]
Alphonse Guiard frantsesaren eta Juliana Larrauriren semea izan zen Adolfo Guiard. Antonio Lekuona izan zuen lehen maisua La Cruz kalean zegoen estudio batean; ondoren, Bartzelonara joan eta gero hemezortzi urte zituela [[Paris|Pariser]]a  joan
Alphonse Guiard frantsesaren eta Juliana Larrauriren semea izan zen Adolfo Guiard. Antonio Lekuona izan zuen lehen maisua La Cruz kalean zegoen estudio batean; ondoren, Bartzelonara joan eta gero hemezortzi urte zituela [[Paris|Pariser]]a  joan zen bizitzera 1878an. Paris aukeratu zuen  Erroma aukeratu beharren garai horretako artistetan ohikoa zen bezala, alde batetik, Kataluniako artistek bertako artearekin zuten lotura estuagatik eta bestetik bertako hizkuntza eta kultura ezagutzen zituelako. Bertan Colarossi akademiarekin harreman estua izan zuen eta [[:eu:Emile_Zola|Zola]], [[:eu:Alphonse_Daudet|Daudet]] eta [[:eu:Edgar_Degas|Degas]] ezagutu zituen. Bere lehenengo marrazkiak publikatu zituen Edmond Reinoir zuzentzen zuen ''La vie moderne ''aldizkarian. Hiri honetan ezagutuko du ere Guiard
zen bizitzera 1878an. Paris aukeratu zuen  Erroma aukeratu beharren garai horretako artistetan ohikoa zen bezala, alde batetik, Kataluniako artistek bertako artearekin zuten lotura estuagatik eta bestetik bertako hizkuntza eta kultura ezagutzen zituelako. Bertan Colarossi akademiarekin harreman estua izan zuen eta <nowiki>[[Émile Zola|Zola]], [[Alphonse Daudet|Daudet]] y [[Edgar Degas|Degas]]</nowiki> ezagutu zituen. Bere lehenengo marrazkiak publikatu zituen Edmond Reinoir zuzentzen zuen ''La vie moderne ''aldizkarian. Hiri honetan ezagutuko du ere Guiard
bere lana sakonki markatuko duen inpresionismoa eta berarentzat garrantzi handia izan zuen pauso bat eman zuen ere, aire librean margotzea.
bere lana sakonki markatuko duen inpresionismoa eta berarentzat garrantzi handia izan zuen pauso bat eman zuen ere, aire librean margotzea.


28. lerroa: 27. lerroa:
1916ko martxoaren 8an hil egin zen biriketako gaitzak jota.
1916ko martxoaren 8an hil egin zen biriketako gaitzak jota.


<nowiki>== Bere obra ==</nowiki>
== Bere Obra ==


Bilbora heldu eta berehala, ospea hartzen hasi zen eta 1887an, Sociedad Bilbainak hiru koadro eskatu zizkion. Cluba modernizatu nahi izan zuen momentu horretan presidente zen Ayarragarayk, eta horretako hiru margolan egin zituen artistak: ''La ría de Axpe'', ''En la terraza'' eta ''Cazadores en ''la Estación del Norte''. Hauetan, artistak bilboko egunereko gauzak islatzen ''saiatu zen, hala nola, zamaontziak itsasadarrean zehar, pertsonak hondartza ondoko kafetegietan, trenak, garai industrial horren kea… sortzen hari den burgesia bilbotarraren islapena egin zuen (hauek asialdiko ekintzak: ehiza, kirolak…) eta gizarte bilbotarraren errepresentazioa orokorrean.
Bilbora heldu eta berehala, ospea hartzen hasi zen eta 1887an, Sociedad Bilbainak hiru koadro eskatu zizkion. Cluba modernizatu nahi izan zuen momentu horretan presidente zen Ayarragarayk, eta horretako hiru margolan egin zituen artistak: ''La ría de Axpe'', ''En la terraza'' eta ''Cazadores en ''la Estación del Norte''. Hauetan, artistak bilboko egunereko gauzak islatzen ''saiatu zen, hala nola, zamaontziak itsasadarrean zehar, pertsonak hondartza ondoko kafetegietan, trenak, garai industrial horren kea… sortzen hari den burgesia bilbotarraren islapena egin zuen (hauek asialdiko ekintzak: ehiza, kirolak…) eta gizarte bilbotarraren errepresentazioa orokorrean.

18:20, 9 maiatza 2014ko berrikusketa

Adolfo Guiard
Datu pertsonalak
Izen osoa Adolfo Guiard Larrauri
Jaio 1860ko abuztuaren 10a
Bilbo ( Bizkaia)
Hil 1916ko martxoaren 8a (55 urte)
Bilbo ( Bizkaia)

Adolfo Guiard Larrauri (Bilbo, 1860ko abuztuaren 10a - ibidem, 1916ko martxoaren 8a) euskal margolari inpresionista izan zen[1].

Antonio Lekuonarekin hasi ondoren, hasieran Bartzelonara eta 1878an Parisera joan zen[2]. 1886an jaioterrira itzuli eta bertan lan egin zuen. Inpresionismoaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian, nahiz eta bere lanetan kolorea baino marrazkia, irudia eta gauzen ingurua nabarmentzen ziren.

Biografia

Suburbio edo La niña del clavel.
La promesa.

Alphonse Guiard frantsesaren eta Juliana Larrauriren semea izan zen Adolfo Guiard. Antonio Lekuona izan zuen lehen maisua La Cruz kalean zegoen estudio batean; ondoren, Bartzelonara joan eta gero hemezortzi urte zituela Parisera  joan zen bizitzera 1878an. Paris aukeratu zuen  Erroma aukeratu beharren garai horretako artistetan ohikoa zen bezala, alde batetik, Kataluniako artistek bertako artearekin zuten lotura estuagatik eta bestetik bertako hizkuntza eta kultura ezagutzen zituelako. Bertan Colarossi akademiarekin harreman estua izan zuen eta Zola, Daudet eta Degas ezagutu zituen. Bere lehenengo marrazkiak publikatu zituen Edmond Reinoir zuzentzen zuen La vie moderne aldizkarian. Hiri honetan ezagutuko du ere Guiard bere lana sakonki markatuko duen inpresionismoa eta berarentzat garrantzi handia izan zuen pauso bat eman zuen ere, aire librean margotzea.

Gero,  Londresera  jo zuen eta han ere bolada luzeak egin zituen. 1886-1887 tartean Bilbora joan zen bizitzera. Bertan, Correo Kalean, bere estudioa ezarri zuen eta inpresionismoa ekarri zuen Bilbora, Espainian mugimendu honetako obrak erakusten lehenengo hiria bihurtuz.

Oso gizon alaia eta karisma handikoa izan omen zen, Bilboko parte zaharrean oso ezaguna izaten lagundu ziona eta era guztietako adiskideak egiteko aukera eman ziona. Aldi berean, jakituria handiko gizona zen eta garaiko artista esanguratsuenen artean ezaguna, hala nola, Unamunok hau idatzi zuen Guiardi buruz: "Huraxe izan zen Goncourtarrak, Huysmans eta Baudelaire ezagutarazi zizkidana; haren liburuetan irakurri nituen." edo  "Adolfo Guiard eta Larrauri, atxuriarra, hau da, bilbotar-bilbotarra, baina frantses kumea, Bilbon erori zen, bere jaioterrian, Paristik bueltan. Erori, horixe da hitza. Eta erori zen berekin eroraraziz frantses inpresionismoaren margolaritza-teknika eta literatura-teknika osoa.(…) Baina beretua dena, eta originaltasun tonu nabarmenez…"

1916ko martxoaren 8an hil egin zen biriketako gaitzak jota.

Bere Obra

Bilbora heldu eta berehala, ospea hartzen hasi zen eta 1887an, Sociedad Bilbainak hiru koadro eskatu zizkion. Cluba modernizatu nahi izan zuen momentu horretan presidente zen Ayarragarayk, eta horretako hiru margolan egin zituen artistak: La ría de AxpeEn la terraza eta Cazadores en la Estación del Norte. Hauetan, artistak bilboko egunereko gauzak islatzen saiatu zen, hala nola, zamaontziak itsasadarrean zehar, pertsonak hondartza ondoko kafetegietan, trenak, garai industrial horren kea… sortzen hari den burgesia bilbotarraren islapena egin zuen (hauek asialdiko ekintzak: ehiza, kirolak…) eta gizarte bilbotarraren errepresentazioa orokorrean.

Guiarden lan bikainena eta ezagunena, La niña del clavel edo Suburbio izenekoa da. Manet eta Degasen eragin nabarmena duen obra da eta koloreen erabilera guztiz delikatuan zuen maisutasunaren erakusgarri dena. Izan ere, koloreen fintasuna eta aberastasuna nabarmentzen da beti Guiarden pinturan.  Gama monokromatiko urdina da nagusi koadroan, neskak ahoan duen krabelin gorriak hausten duena.

Horrez gain, aire librean margotzeko joera erakutsi zuen, naturatik gertu. Horregatik, Bakiora joango da bizitzera, landa eremuko bizimodua duen herria. Bertan, pintura berri bat egingo du, non paisaia bigarren plano batean mantenduko du orain arte bezala eta arreta berezia eskeiniko dio bertako pertsonei eta bere bizimodu eta landa eremuan egiten duten lanari. Hemen, berdea izango da kolore esanguratsuena, eta apurka-apurka urdinak eta grisak ere protagonismoa eskuratzen joango dira.

Beste obra nagusi batzuk, La siega (1887),  La promesa (1877) eta  El grumete izan ziren eta beste koadro asko ez zituen bukatu. Nolanahi ere, Guiardek, bere paristar lankideek bezala, artea izan zuen beti gogoan, ez akademia edo sariak eta oro har, ez zituen koadro handiak egiten.

Bestalde, dekorazioko pintura ere landu zuen eta Euskal Herriko eraikuntza batzuetako beirategiak landu zituen (Bilboko Arte Ederretako Museoa, Gernikako Juntetxea, Oiartzungo Rafael Pikabearen jauregia).

Lan nabarmenduak

Galeria

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Adolfo Guiard y Larrauri. .
  2. de la Sota Aburto, Alejandro. (1952). Algo sobre Adolfo Guiard. Viñetas bilbaínas. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolfo Guiard Aldatu lotura Wikidatan

González de Durana, Javier. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra / Javier González de Durana Isusi. Bilbao: Museo de Bellas Artes de Bilbao : Caja de Ahorros Vizcaina , 1984.

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.