Dog Day Afternoon: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Film infotaula oinarria | izena = Dog Day Afternoon | izenburu originala = Dog Day Afternoon | izenburua euskaraz = Arratsalde Zakurra | urtea = 1975 | estreinaldia = 197...
 
No edit summary
23. lerroa: 23. lerroa:
'''Dog Day Afternoon''' ([[euskara]]z literalki ''Arratsalde Zakurra'') [[1975]]eko [[Sidney Lumet]] estatubatuar [[zinema zuzendari]]aren [[drama]]-[[komedia]] filma bat da. [[Al Pacino]], [[John Cazale]], [[Charles Durning]], [[James Broderick]], [[Chris Sarandon]] eta [[Lance Henriksen]] aktoreek antzeztu zuten.
'''Dog Day Afternoon''' ([[euskara]]z literalki ''Arratsalde Zakurra'') [[1975]]eko [[Sidney Lumet]] estatubatuar [[zinema zuzendari]]aren [[drama]]-[[komedia]] filma bat da. [[Al Pacino]], [[John Cazale]], [[Charles Durning]], [[James Broderick]], [[Chris Sarandon]] eta [[Lance Henriksen]] aktoreek antzeztu zuten.


[[Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria]] ([[Frank Pierson]]) irabazi zuen, beste hainbat [[Oscar Sariak|Oscar Sari]] eta [[Urrezko globo Sariak|Urrezko Globo Sarietarako]] izendapena ere jaso zituen.
[[Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria]] ([[Frank Pierson]]) irabazi zuen, beste hainbat [[Oscar Sariak|Oscar Sari]] eta [[Urrezko Globo Sariak|Urrezko Globo Sarietarako]] izendapena ere jaso zituen.


== Argumentua ==
== Argumentua ==
53. lerroa: 53. lerroa:
[[Kategoria:Umorezko filmak]]
[[Kategoria:Umorezko filmak]]
[[Kategoria:LGBTeei buruzko filmak]]
[[Kategoria:LGBTeei buruzko filmak]]
[[Kategoria:Lapurreta filmak]]
[[Kategoria:Polizia filmak]]
[[Kategoria:New Yorken girotutako filmak]]
[[Kategoria:New Yorken girotutako filmak]]
[[Kategoria:1975eko filmak]]
[[Kategoria:1975eko filmak]]

06:41, 24 abuztua 2014ko berrikusketa

Dog Day Afternoon (euskaraz literalki Arratsalde Zakurra) 1975eko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren drama-komedia filma bat da. Al Pacino, John Cazale, Charles Durning, James Broderick, Chris Sarandon eta Lance Henriksen aktoreek antzeztu zuten.

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Frank Pierson) irabazi zuen, beste hainbat Oscar Sari eta Urrezko Globo Sarietarako izendapena ere jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1972. urtea. Sonny Wortzik (Al Pacino) Brooklyn auzoko bizilagunak Leon Shermer (Chris Sarandon) bikotearen sexu aldaketa ebakuntza ordaindu ahal izateko dirua lortu asmoz, Salvatore Naturile (John Cazale) adiskidea eta Stevie (Gary Springer) izeneko gizon batekin batera auzo berdineko banku bat lapurtzea erabaki du, baina bankuan eskura nahi adina diru ez izaki eta lapurretan behar baino denbora gehiago iragaten dutenez, bankuaren kanpoaldea poliziaz lepo betekoo da, lapur hirukotea, bankuko langileak eta bezeroak banku barnean atera ezinik geldituz. Poliziaren ondoren, FBIa eta hedabideetako kazetariak bertaratuko dira, baita gertatzen ari denaz jakinmina duten auzoko milaka auzotar ere. Une batez Sonny kalera atera eta jendeari mintzatu ostean, auzotar begiluzeak nahiz bankuko bezero batzuk haren alde jartzen hasiko dira. Sonny eta Eugene Moretti (Charles Durning) poliziaren negoziaketa hasiko da, baina berehala polizia FBIko Sheldon agenteak (James Broderick) ordezkatuko du, ondorioz lapurren eta FBIaren negoziaketa ordu ugariz luzatu eta zenbait bezero bahitu gisa egon beharko dute. Sal kazetariek berataz diotenaz kezkatua dago, lapurra baina homosexuala dela gehiago azpimarratzen baidute. Leonek bere bikote Sonnyk hala eskatuta, banku aurrean agertu eta jendaurrean eta hedabideetako kazetariei bere transexual izatea eta lapurretaren zergatia azalduko die. Horrela bada, egoera gaua arte luzatuko da, azkenean Sonnyk FBIarekin lapurrak eta bahituak aireportuak eramanak izatea negoziatzea lortu duelarik. Azkenean, bertan, egun osoz luzatu den ikuskizunari amaiera emango zaio.

Aktoreak

Kanpo loturak