Leyden ontzi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
[[Fitxategi:Leydenjar.png|frame|Leyden ontzia]]
[[Fitxategi:Leydenjar.png|frame|Leyden ontzia]]


'''Leyden ontzia''' beirazko ontzi edo botila batekin egindako gailu elektriko bat da, [[Karga elektriko|karga elektrikoak]] metatu eta gordetzea ahalbidetzen duena. Historiako lehenengo [[Kondentsadore elektriko|kondentsadore elektrikoa]] izan zen.
'''Leyden ontzia''' edo '''leyden botila''' beirazko ontzi edo botila batekin egindako gailu elektriko bat da, [[Karga elektriko|karga elektrikoak]] metatu eta gordetzea ahalbidetzen duena. Historiako lehenengo [[Kondentsadore elektriko|kondentsadore elektrikoa]] izan zen.


== Historia ==
== Historia ==
10. lerroa: 10. lerroa:
Urtebete beranduago, [[William Watson]] britainiarrak, ontzia [[eztainu|eztainuzko]] xafla batekin bilduz gero deskarga handiagoa ematen zuela ikusi zuen. Aurkikuntza berrien harira, [[Jean Antoine Nollet|Jean Antoine Nolleti]] ura eztainuzko xaflengatik ordezkatzea bururatu zitzaion, Layden ontziari behin betiko diseinua emanez.
Urtebete beranduago, [[William Watson]] britainiarrak, ontzia [[eztainu|eztainuzko]] xafla batekin bilduz gero deskarga handiagoa ematen zuela ikusi zuen. Aurkikuntza berrien harira, [[Jean Antoine Nollet|Jean Antoine Nolleti]] ura eztainuzko xaflengatik ordezkatzea bururatu zitzaion, Layden ontziari behin betiko diseinua emanez.


Leyden ontziak erakustaldi publikoetan erabiltzen hasi ziren elektrizitatearen ahalmena agertzeko. Erakustaldi horietan animalia txikiak (xaguak eta txoriak, besteak beste) hiltzeko gai ziren deskargak sortzen zituzten.[[Kategoria:Elektrizitatea]]
Leyden ontziak erakustaldi publikoetan erabiltzen hasi ziren elektrizitatearen ahalmena agertzeko. Erakustaldi horietan animalia txikiak (xaguak eta txoriak, besteak beste) hiltzeko gai ziren deskargak sortzen zituzten.[[Kategoria:Elektrizitatea]][[Kategoria:Gailu elektrikoak]]
[[Kategoria:Gailu elektrikoak]]

14:38, 29 iraila 2014ko berrikusketa


Leyden ontzia

Leyden ontzia edo leyden botila beirazko ontzi edo botila batekin egindako gailu elektriko bat da, karga elektrikoak metatu eta gordetzea ahalbidetzen duena. Historiako lehenengo kondentsadore elektrikoa izan zen.

Historia

1746an, Pieter van Musschenbroek fisikari herbeheretarrak, Leidengo Unibertsitatean lanean zebilerarik, saiakuntza bat burutu zuen urez betetako ontzi batek karga elektrikoak pilatu zitzakeen jakiteko asmoz. Ontzia tapoi edo buxon batez itxita zegoen, zeina metalezko hagaxka batek zeharkatzen baitzuen, uretan murgilduz. Ontzitik kanpo geratzen den hagaxkaren zatira elektrikoki kargatutako eroale bat hurbildu zuen. Saiakeran zehar, Musschenbroeken laguntzaile batek eroalea ontzitik banatu ondoren deskarga elektriko bortitza jaso zuen eskua hagaxkara hurbiltzean.

Urtebete beranduago, William Watson britainiarrak, ontzia eztainuzko xafla batekin bilduz gero deskarga handiagoa ematen zuela ikusi zuen. Aurkikuntza berrien harira, Jean Antoine Nolleti ura eztainuzko xaflengatik ordezkatzea bururatu zitzaion, Layden ontziari behin betiko diseinua emanez.

Leyden ontziak erakustaldi publikoetan erabiltzen hasi ziren elektrizitatearen ahalmena agertzeko. Erakustaldi horietan animalia txikiak (xaguak eta txoriak, besteak beste) hiltzeko gai ziren deskargak sortzen zituzten.