Edukira joan

Lankide eztabaida:Pete~euwiki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Pete~euwiki, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

hello. i`ve got one request for you. I need sentence "sugar in 280 languages" in Basque language so can you translate me it? it`s important for me. thanks very much. Szoltys

" EAJ-rekin (Euzko Alderdi Jeltzalea) loturarik ez zuen taldea zen." Entziklopedia batean, honako esaldiak ez dira ondo ikusiak... PPrekin ere, ez zen ondo eramango eta ez da jartzen... neutraltasun puntu bat jarraitu behar da... Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen) 17:01, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Artikulua osatzen txantiloia

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, ikusi dut {{Artikulua osatzen}} sortu berri duzula, baina badaukagu jada funtzio hori betetzen duen bat, {{Lanean}}, horregatik utzi dut ezabatzeko. {{lanean}} erabiliko dugu :) Ongi izan, --TXiKi 10:16, 17 Maiatza 2006 (UTC)

Schrodingerren katua

[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Ikusi dut nik ere gidoiarekin idatzi duzula. Agian azkarregi aldatu nuen eta bozkaketa bat egin beharko litzateke, biana nik uste gidoiek entziklopedia zailagotu baino ez dutela egiten (hau da, noiz jarri eta noiz ez oso subjetiboa da askotan). Aldatzeko aski da batean dagoena kopiatu eta bestean itxastearekin eta berdina alderantziz.—Theklan 08:53, 24 Maiatza 2006 (UTC)

Kaixo. Ikusi dut Sartreren irudi bat igo duzula. Ez duzu zertan egin beharrik, ziur aski Commons-en baitago. Egin behar duzun gauza bakarra Commons-era joan (Azaleko behe-behean dago lotura) eta han bilatu. Adibidez, Sartre ipintzen baduzu Commons-eko bilaketan, argazki asko agertzen dira. Gero izena bakarrik hartu eta zuzenean artikuluan idatzi. Ez duzu zertan Artxiboa igo edo horrelakorik egin behar. Commons-en dagoen dena Wikipedia guztietan erabili baitaiteke. Ondo izan --josugoni (hemen idatzi) 17:22, 25 Maiatza 2006 (UTC)

Irudi:Jean-Paul Sartre.jpg

[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Pete. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Jean-Paul Sartre.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 17:44, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Jon Mirande.jpg

[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Pete. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Jon Mirande.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 17:58, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Mugimendu browndarra.jpg

[aldatu iturburu kodea]

Gauon Pete. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Mugimendu browndarra.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:20, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Pello Mari Otaño.jpg

[aldatu iturburu kodea]

Gauon Pete. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Pello Mari Otaño.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 20:37, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:A195044-c.jpg

[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Pete. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Txillardegi.gif irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:57, 3 Urria 2006 (UTC)

Artikulu bati izena aldatzea

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Pete. «Zelulanitz» → «Zelulaniztun» aldaketa dagoeneko egin du Joxemaik, baina, beste baterako, hona hemen prozedura:

  1. Artikuluaren goiko aldean, eskuinean, «Gehiago» hitzaren ondoan, sakatu beheranzko gezia.
  2. Klikatu «Mugitu».
  3. Bete eremuak.
  4. Sakatu «Aldatu orriaren izenburua» botoia.

Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-10-20, 13:15 (UTC)

Your account will be renamed

[aldatu iturburu kodea]

01:14, 18 martxoa 2015 (UTC)

06:53, 19 apirila 2015 (UTC)

Kategoria baten izen aldaketa

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Pete. Bi aukera daude: edo banan bana aldatzea, edo bot batek —programa informatiko batek— egin dezala eskatzea. Orri gutxiren kategoria aldatu behar denean, bigarren aukerak denbora gehixeago eskatzen du, bot bat darabilen wikilari batek lan horri ekin arte ez baita aldaketa gauzatuko; orri asko direnean, berriz, botaren esku uztea da zentzuzkoena. Orri hau duzu botei eskaerak egiteko tokia. --Xabier Armendaritz 2015-11-02, 12:32 (UTC)

Filmeen izenburuak

[aldatu iturburu kodea]

Aipatzen didazuna ederki iruditzen zait, euskaratutako filmeen izenburu zerrenda hori praktikoa eta oso erabilgarria da: baina kontuan hartu euskaraz bikoiztuak dauden filmeen artikuluak jada euskarazko izenburuz sortzen ditugula.

Aldiz, euskaraz bikoiztuak ez dauden filmeak jatorrizko ingelesezko izenburuz sortzen ditugu. Nik eginiriko izenburu horien itzulpenak ofizialak ez direnez soilik infotaulako "izenburua euskaraz" atalean eta artikuluen hasieran parentesien artean daude, nik uste ingelesa edota filma dagoen dena delako hizkuntza ez dakienak izenburuak euskaraz zer esan nahi duen jakiteko argigarri direla (euskaratu gabeko filmeei buruz idazten den euskarazko argumentua bezala), artikulua ingelesezko izenburu ofizialaz sortua dago. Tristea litzateke ingelesik jakin ez eta filmaren izenburuak euskaraz zer esan nahi ez jakitea, entziklopedia baten helburua jakintza hedatzea denez, nire iritziz izenburuen esanahia ere jakintza baita.

Alegia, liburuekin egiten dugun gisa. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:44, 18 abendua 2015 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

[aldatu iturburu kodea]
eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)