Merkatu-kuota: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
t added Category:Merkatu-egitura eta prezioak using HotCat |
||
6. lerroa: | 6. lerroa: | ||
[[Kategoria:Enpresaren ekonomia]] |
[[Kategoria:Enpresaren ekonomia]] |
||
[[Kategoria:Merkatu-egitura eta prezioak]] |
09:54, 22 abendua 2014ko berrikusketa
Enpresaren ekonomian, merkatu-kuota enpresa baten produktu edo zerbitzuen salmentek dagokien sektoreko salmenta guztietan duten proportzioa da, aldi edo une jakin batean zehar.
Adibidez, herri bateko okindegi guztietako salmentak urte batean 100.000€ izanik, okindegi bateko salmentak 15.000€ izan badira, okindegi horretako merkatu kuota 15.000/100.000=%15 da urte horretan. Salmentak dirutan neurtu ordez, unitatetan ere neur daitezke (saldutako euroak jaso ordez, saldutako unitateak alderatuz). Orobat, merkatu-kuotak salmentei buruzkoak izateaz gainera, sektoreko bezero kopuruari buruzkoak ere izan daitezke (A telefono-konpainiak abonatu guztien %40ko merkatu-kuota lortu du, adibidez).
Ohikoa da enpresek bere helburuak merkatu-kuota jakin bat lortzeari begira ezartzea (bi urteren buruan, merkatuaren %25 lortu behar dela, adibidez). Aldi berean, merkatu-kuotak enpresa bakoitzak sektore batean duen nagusitasuna adierazteko erabiltzen dira. Merkatu-kuoten banaketa nolakoa den, merkatu-mota ezberdinak bereizten dira. Horrela, monopolioa enpresa bakar batek merkatuaren kuota nagusiena duelarik gertatzen da. Duopolioan merkatua bi enpresen artean banatzen da, merkatu-kuotak ezberdinak izan daitezkeen arren. Merkatua enpresa gutxiren artean banatzen denean, merkatu-kuota nabarmenak lortuz, oligopolioa dagoela esaten da. Azkenik, merkatua enpresa askok osatzen dutenean, bakoitzak merkatu-kuota txikia dagoela, merkatua zatikatuta dagoela esaten da eta konkurrentzia perfektoko egoeraren ezaugarriak izango ditu.