Mafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb|300px|[[Basaltoa.]] '''Mafiko''' izena hartzen dute elementu astunez osaturiko arroka eta magmek. Elementu hau...»
(Ez dago alderik)

10:42, 30 urtarrila 2016ko berrikusketa

Basaltoa.

Mafiko izena hartzen dute elementu astunez osaturiko arroka eta magmek. Elementu hauek magnesioa eta burdina dira gehienbat.

Etimologia

Magnesio eta Ferriko hitzen elkarketatik dator.

Ezaugarriak

Mea mafikoak kolore ilunekoak izaten dira eta dentsitate erlatibo altua izaten dute, 3 baino altuagoa. Normalean arroka basikotan agertzen dira, gaur egun izendapen hori erabiltzen ez bada ere.

Arroka mafiko ugarienak basaltoa eta gabroa dira. Mineral ohikoenak olibinoa, piroxenoa, anfibola eta biotita dira.