Basalto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basalto
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Basalto
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Piroxenoak
Plagioklasa
Kuartzo
Dentsitatea 3,011 [1] g/cm3


Basaltoa arroka igneo bolkaniko ilun bat da. Arroka bolkaniko ugariena da, bai eta igneo ugariena ere, Lurreko gainazalaren %70a osatzen baitu. Lurrazal ozeanikoa basaltoz osaturik dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristal tamaina finekoa da hozketa azkarraren ondorioz eta konposaketa mafikokoa du, hau da, magnesio eta burdin eduki asko duena. Batez ere piroxeno eta plagioklasaz osatua dago, eta maila txikiago batean olibinoa. Basaltoak usu bakuolak izan ohi ditu kuartzo, kaltzita eta zeolitaz beterik egon ohi direnak.

Formazio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laba basaltikoak ur-azpian solidotzen direnean kuxin-laba izenez ezagutzen den formazioa ematen da. Euskal Herrian hauek Elgoibar inguruan eta Sopelako hondartzaren Ekialdeko aldean aurkitu ahal dira. Pillow-laba hauek bakuola kontzentrikoak izan ohi dituzte eta forma borobilduak.

Laba basaltikoak fluxu bat eratzen duenean azpiko aldea solidotu eta espazio gutxiago behar duenez zutabe erako egiturak osatzen ditu. Zutabe hauen forma hexagonala izan ohi da. Munduan badira hainbat adibide famatu, adibidez Irlandako Erraldoien Galtzada (Giant's Causaway). Euskal Herrian Fruizen aurkitu daitezke.

Basalto motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaltoa lau mota orokorretan sailkatzen da:

Basaltoaren meteorizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurreko beste arroka gehienen aldean basaltoak meteorizazio nahiko handia jasatzen du. Aireak eta urak burdinetan aberatsak diren mineralak oxidatzen ditu baina era berean kaltzio, sodio eta magnesio katioiak askatzen ditu eta azidotasunaren aurrean buffer ahalmen handia erakusten du.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaltoa eraikuntzan erabili izan da tradizionalki, hala Mexikoko edo Egiptoko kultura zaharretan.

Gaur egun basaltozko zuntzak egiten dira eta hormigoia sendotzeko erabiltzen da, bai eta suari aurre egiteko auto eta espaziountzietako teknologian ere.

Ilargian eta Marten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurretik begiratuta Ilargian ikusten diren ilargi-itsaso ilunak laba basaltikoaren eremu zabalak dira. Lurreko basaltoak baino burdin proportzio handiagoak ditu, FeO-ren portzentaia 17 eta 20 artekoa baita. Titanioa ere aurkitzen da %1-13 artean. Itxura exotikoa azaltzen du, ez baitago ioxidaturik ez eta hidrataturik ere.

Ilargiko basaltorik zaharrenak 4.200 milioi urte ditu baina ikus daitekeen gehiengoa 3.000 - 3.5000 milioi urte artean sortu zen. Azken erupzioak duela 1.200 milioi urtekoak direla pentsatzen da.

Marten ere ohikoa da gainazalean basaltoa aurkitzea.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basalto Aldatu lotura Wikidatan