Olibino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Olibino
Peridot2.jpg
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Nesosilikatoa
Formula (Mg, Fe)2SiO4
Sistema kristalino Ortorronbiko
Identifikazioa
Kolorea Horitik berdera
Esfoliazioa Urria
Fraktura Konkoidala
Gogortasuna
Mohs eskalan
6,5-7
Distira Bitreoa
Errefrakzio indizea 1.64-1.7
Marra Zuria
Dentsitate erlatiboa 3,2-4,3

Olibino minerala (baita ere krisolita deitua eta gema denean peridota) magnesio eta burdin ugari duen nesosilikato bat da (Mg,Fe)2SiO4 formularekin. Lurreko mineralik ohikoena da eta ilargian eta martitzen ere aurkitu da, hala nola Wild 2 kometan.

Magnesio eta burdinaren arteko erratioa aldakorra da eta forsterita (magnesioa bakarrik) eta fayalita (burdina bakarrik) soluzio solidoaren artean ibiltzen da. Euren arteko erlazioa normalean Fo eta Fa arteko portzentajeetan ematen da, adibidez: Fo70Fa30. Forsteritaren urtzen puntura oso altua da, 1900°C, baina fayalitarena baxuagoa da, 1200 °C.

Olibinoak bere mineral taldeari izena ere ematen dio, antzeko estruktura baituta. Mineralak tefroita (Mn2SiO4), monticellita (CaMgSiO4), eta kirschsteinita (CaFeSiO4) dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olibino Aldatu lotura Wikidatan