Fine Gael: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
|||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
|- |
|- |
||
! align="left" | Ideologia: |
! align="left" | Ideologia: |
||
| [[Nazionalismo Irlandarra]], [[ |
| [[Nazionalismo Irlandarra]], [[Kristau demokrazia]] |
||
|- |
|- |
||
! align="left" | Kokapen politikoa: |
! align="left" | Kokapen politikoa: |
21:05, 5 urria 2007ko berrikusketa
Siglak: | FG |
---|---|
Buruzagia: | Enda Keny |
Sorrera: | 1933 |
Ideologia: | Nazionalismo Irlandarra, Kristau demokrazia |
Kokapen politikoa: | Eskuina |
Europa: | Europako Alderdi Popularra |
Eremua: | Irlandako Errepublika |
Kolorea: | Urdina |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | www.finegael.ie |
Fine Gael (euskaraz Gaelikoen familia), Irlandako Errepublikako alderdi politikoa da, gaur egun bigarrena boto kopuruari dagokionean, Fianna Failen atzetik. Alderdiak bere burua honela izendatzen du: Fine Gael-The United Ireland Party (euskaraz, Fine Gael-Irlanda Batuaren Alderdia).
1933ko irailaren 3an sortu zen, Irlandaren independentzia eta Britainia Handiarekin tratatua defenditzen zuten sektoreak batzeko. Michael Collinsen ideiak jarraituta sortu zen. Gaur egun bere burua zentroko alderdi erreformatzailetzat du, baina bere politika guztiz bat dator Europa mailako demokrazia kristauak burutzen duenarekin. Europako Batasunaren aldekoak dira erabat, eta guztiz gaitzesten dituzte biolentzia erabiltzen duten mugimendu errepublikar irlandarrak, IRA nagusiki.
Programa politikoa
Fine Gael Irlandako status quoaren defendatzailetzat jo izan da beti. Bereziki geroago alderdia sortuko zutenak 1921eko Itun anglo-irlandarraren babesle sutsuak izan ziren eta Irlandako Gerra Zibilean (1922-23) itunaren aurka zeuden 77 errepublikar atxilotu eta hil zituzten.
Sinn Feinen barnean itunaren aldekoek osatu zuten alderdia 1933an. 1922an sortu zen Irlandako estatu askeko erakundeen defendatzailetzat zuten beraien burua, eta Gobernuan egon izan direnean gogor jo izan dute legearen eta Irlandako errepublikaren aurkako erasoen kontra.
Alderdiko kide gehienak kristau demokraziaren jarraitzaileak dira, baina badaude kide sozialdemokratak ere. Bi sektore hauen artean gatazkarik ez sortzeko, alderdiak bere burua zentru aurrerakoitzat jotzen du.
Nazioartean, Europako Batasunaren aldekoak dira erabat, eta kide gehienek Irlanda NATOn sartzea defendatzen dute. Gai sozialei dagokienean, abortuaren aurkakoak dira, eta familia, osasuna eta elikagi segurtasuna bermatzearen alde daude.
2007ko hauteskundeak
2007ko maiatzaren 24ko hauteskundeetara inoiz baino sendoago aurkeztu zen, bereziki 2004an udal hauteskundeetan eta hauteskunde europarretan izandako garaipenen ondorioz. Fianna Failen zuzeneko arerioa da, eta gobernua lortzeko laboristekin itun bat osatu zuen. Itun horretara, baliteke Berdeak ere gehitzea (Semaforo koalizioa deitutakoa osatuz).
Hauteskundeetan Fianna Failek garaipen argia lortu zuen (nahiz eta 4 eserleku galdu). Fine Gaelek aurrerakada handia egin zuen, 51 eserleku lortuta (aurretik 31 zituen). Fine Gaelen aurrerakada handia izan arren, Fianna Failen porrota ez zen Bertie Aherni gobernua kentzeko lain izan.
Irlandako Errepublikako alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Fianna Fáil ·
Fine Gael ·
Alderdi Laborista ·
Demokrata Progresistak |