«Birrefringentzia»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
t
→‎top: clean up using AWB
t (→‎top: clean up using AWB)
[[Fitxategi:Calcite and polarizing filter.gif|thumb|290px|Kaltzitaren birrefringentzia, kristal polarizatu batekin ikusia]]
[[Fitxategi:Rays passing through birefringent material.svg|thumb|290px|Izpien desplazamenduaren eskema]]
'''Birrefringentzia''' edo '''errefrakzio bikoitza''' gorputz batzuek duten ezaguarria da, batez ere [[Islandiako espato]]a, bertan sartzen diren [[argi-izpi]]ak bikoiztu eta linealki polarizatutako bi izpi egiteko, bata bestearekiko elkartzuta. Materialak bi errefrakzio indize ezberdin izango balitu bezala portatzen dela ematen du.
 
Bi norabideetan lehenengoak errefrakzioaren lege normalak jarraitzen ditu eta '''izpi arrunta''' izena hartzen du. Besteak beste abiadura bat du eta errefrakzio indize aldakorra du, eta '''ez-ohiko izpi''' izena hartzen du. Bi uhinak polarizatuak daude, elkarrekiko elkartzut. Hau bakarrik gerta daiteke materialaren egitura [[anisotropo]]a bada. Materialak anisotropia ardatz bakarra badu (hau da, [[uniaxial]]a bada), birrefringentzia bi errefrakzio indize ematen deskriba daiteke, materialearen polarizazio ezberdinak oinarri hartuta.
 
Birrefringentzia honako harremanarekin kuantifikatzen da:
 
:<math>\Delta n=n_e-n_o \,</math>
 
non ''n''<sub>o</sub> eta ''n''<sub>e</sub> errefrakzio indizeak dira polarizazio perpendikularretarako (izpi arrunta) eta errefrakzio paraleloarekiko (ez-ohiko izpia), hurrenez hurren.
 
Birrefringentzia ere [[material magnetiko]]etan ager daiteke, baina [[permeabilitate magnetiko]]an aldaketa handiak egotea arraroa da frekuentzia optikoetan.
 
[[Kategoria:Kristalografia]]

Nabigazio menua