Iragazkortasun magnetiko
Iragazkortasun magnetikoa substantzia batek eremu magnetikoak erakartzeko eta bere barnetik pasaarazteko daukan gaitasuna da. Eremu magnetikoaren intetsitatea eta indukzio magnetikoaren arteko zatidura moduan ezagutzen da.
Iragazkortasun absolutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iragazkortasun absolutua μ ikurraz idatzi ohi da eta eremu magnetiko batean material baten magnetizazioa adierazten du.
- : indukzio magnetikoa edo fluxu magnetikoaren dentsitatea materialean
- : eremu magnetikoaren intentsitatea
Iragazkortasun magnetikoa hutsean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hutsak daukan iragazkortasun magnetikoa da (askotan airearena adierazteko ere erabiltzen da antzekoak baitira). μ0 ikurraz adierazten da eta batzuetan konstante magnetikoa ere esaten zaio. Bere balioa hurrengoa da:
- : Newton, indarraren ikurra
- : Anpere, intentsitate elektrikoaren ikurra
Honako propietate hau betetzen du:
- : permitibitate elektrikoa
- :argiaren abiadura hutsean
Iragazkortasun erlatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iragazkortasun absolutua kalkulatzeko (), modu zuzenetaz gain; hutsaren iragazkortasunari () iragazkortasun erlatiboa () biderkatu iezaioke.
Materialen propietate magnetikoak deskribatzeko iragazkortasun magnetiko erlatiboaren baloreen arabera sailkatzen dira, materiala beraren propietatea baita. Hiru talde garrantzitsu daude sailkapen honetan:
- Diamagnetikoak: iragazkortasun magnetikoa erlatiboa 1 baino askoz ere txikiagoa denean
- Paramagnetikoak: iragazkortasun erlatiboak 1 inguruko balorea daukanean
- Ferromagnetikoak: iragazkortasun magnetiko erlatiboa 1 baino askoz ere handiagoa denean