RR Lyrae izar aldakor: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''RR Lyrae izar aldakorrak''', hala euren eredua RR Lyrae delako deituak, A eta F arteko espektru motako izarrak dira, euren erradioan aldaketak dituztenak (pultsazi...»
(Ez dago alderik)

22:09, 12 ekaina 2017ko berrikusketa

RR Lyrae izar aldakorrak, hala euren eredua RR Lyrae delako deituak, A eta F arteko espektru motako izarrak dira, euren erradioan aldaketak dituztenak (pultsazio erradialak) 0,2 eta 1,2 egun bitarteko periodoekin eta 0,2 eta 2 magnitude arteko zabalerarekin (dizdira aldaketak).

Berez, nahiko izar dizdiratsuak dira. Euren magnitude absolutua 0,50etik gertukoa da (gure eguzkiarena 4,81ekoa den bitartean).

Ohi, RR Lyrae izarrei "periodo laburreko zefeida" edo "kumuluko aldakorrak" ere deitzen zaie, edozein kumulu globularretan kopuru handian agertzeagatik.

Izar hauetako gehienak galaxiako osagai esferikokoak dira, kumulu globular batzuetan ere badauden arren (batzuetan ehun baino gehiago): alabaina, beste batzuetan M13 kumuluan kasu, apenas daude hamar bat, horren arrazoia zein den ezagutzen ez delarik.

RR Lyrae izar aldakorrak distantzia adierazle bezala erabiltzen dira. Kumulu globular baten dauden mota honetako izar guztiak Hertzsprung-Russell diagramako adar horizontalean daudenez guztiek magnitude absolutu bera dutela uste da, nondik bere itxurazko magnitudea ezagututa handik gure eguzkiraino dagoen distantzia ebaz daitekeen.

Ikus, gainera