Laburdura: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa: 27. lerroa:


== Iturriak ==
== Iturriak ==
Artikulu honen zati bat ''[http://euskaljakintza.com/kontsultategia/laburdurak/ euskaljakintza]'' webgunetik hartuta dago.
Artikulu honen zati bat ''[http://euskaljakintza.com/kontsultategia/laburdurak/ euskaljakintza]'' webgunetik txertatua izan da.
[[Kategoria:Hitzak]]
[[Kategoria:Hitzak]]
[[Kategoria:Ortografia]]
[[Kategoria:Ortografia]]

09:31, 13 azaroa 2017ko berrikusketa

Laburdurak, gramatikan, hizkuntza bateko hitz arruntak laburtuta emateko modua dira. Laburdura gehienak, hizkuntza batetik bestera aldatu egiten dira. Laburdura guztiek, puntua daramate amaieran eta marrarik gabe deklinatzen dira beti. Esan beharra dago, ez dela komeni laburdurak esaldietan sartzea, tauletan eta eskemetan, aldiz, oso lagungarriak dira.

Arauak eta adibideakː
  • Laburdurak letra arruntez idazten dira. Oso laburdura gutxi erabili behar da idazki arruntetan, helbideetan izan ezik:

jn. (jauna), and. (andrea), k. (kalea, karrika), esk. (eskuina), ezk. (ezkerra), zk.g. (zenbakirik gabea), pl. (plaza), etorb. (etorbidea), pas. (pasealekua), zum. (zumardia), zehb. (zeharbidea), etx. (etxea), bas. (baserria), ind. (industrialdea), pol. (poligonoa)…

  • Baina ez da laburdurarik erabili behar helbideak esaldi barruan txertatzean:

Estafeta kaleko 8tik, Etxebeste plazako 7ra Horrelakoetan, jakina, deklinaturik eman behar dira kale, plaza eta abar.

  • Esanahi jakina eta oso ezaguna duten laburdurak bakarrik erabiliko dira (bai euskarazkoak eta bai erdal jatorrikoak):

adib. (adibidez), or. (orrialdea), fra. (faktura), koop. (kooperatiba), tel. (telefonoa), etab. (eta abar), etc. (etcetera), id. (idem), zk. (zenbakia), k.k. (kontu korrontea)… Ikus Euskaltzaindiaren laburdura zerrenda

  • Testu berezietan, alorrean alorreko laburdurak ere idatz daitezke; baina sarreran agertu beharko da erabilitako laburdura ezohiko edo antzemangaitzen zerrenda eta horietako bakoitzaren esanahia.

Hiztegietan sarri ageri dira iz. (izena), ad. (aditza), Gram. (gramatika) eta beste.

Deklinatzerakoan:

Bihar zuz.arekin dut hitzordua.

Janaria, edaria, motxila, etab.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Iturriak

Artikulu honen zati bat euskaljakintza webgunetik txertatua izan da.