Lankide eztabaida:Xabi22

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Xabi22, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

18:02, 6 iraila 2017 (UTC)

Kaixo Xabi22! Ze poza, geologian interesatutako beste editore bat! Ikusi dut artikulu oso txukunak egiten ari zarela, eta komentatu nahi nizun txantiloi edo bestelakoekin laguntza behar baduzu, lasai komentatzeko niri. Begiratu, adibidez, Hilbert (kraterra) artikuluan nola geratzen den. Ondo segi! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:44, 25 urria 2017 (UTC)

Eguzki-sistema[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabi22! Ari naiz gutxinaka itzultzen Eguzki-sistema artikulua, ikustaldi asko baitituzte astronomiako kontzeptu basikoek. Planetek astinaldi ederra behar dute, itzulpen lan luzea dago hortxe. Baita hainbat satelitek eta Eguzki-sistemako eremuek. Lana elkarrekin egiteko prest bazeunde, azkarrago egin genezake dena. Animatzen? --Theklan · Eztabaida · E-maila 18:30, 21 azaroa 2017 (UTC)

Iepa! Bi gauza komentatu nahi nizkizun. Alde batetik, Wikilari elkartean Hezkuntza Programa bat garatzen ari gara (agian badakizu). Helburua unibertsitateetako ikasleek ikasgaiko lan gisa artikuluak osatzea da, irakasleen zuzenketekin. Ari gara, baina badira batzuk agian zaila izango direnak ikasleekin lantzen, adibidez Astronomiari dagozkionak: Atari:Hezkuntza/1.000_artikulu/Kultura_zientifikoa. Ni hasi naiz horietako batzuk lantzen, artikulu nabarmendu mailara iristeko (adibidez, Eguzki-sistema artikuluarekin egin genuena). Nahi baduzu, lagundu ahal didazu artikulu horiek ahalik eta gehien hedatzen, zure kasa.
Bigarren kontua nabarmendutako artikuluena da. Sistema berritu dugu, eta agian parte hartu nahi duzu artikulu onenen bozketan. Eguzki-sistemarena ere hor dago: Wikipedia:Bozketak/Artikulu_nabarmenduak. Edozein duda, galdetu lasai! -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:51, 7 abendua 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Galaxiaz kanpoko astrofisika[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Xabi. Gaia aztertuta, nire lehen aukera Galaxiaz kanpoko astrofisika da. Arrazoia: Ingeles Wikipediako definizioa ikusita («Extragalactic astronomy is the branch of astronomy concerned with objects outside the Milky Way galaxy»), galaxia bakarraz ari da: gure galaxiaz, alegia. Beraz, ez du zentzurik galaxia hitza pluralean jartzeak (galaxiez kanpoko). Molde berekoak ditugu extramundano → munduz kanpoko, extrahospitalario → ospitalez kanpoko, extraescolar → eskolaz kanpoko...

Bigarren aukera gisa ikusten dut Astrofisika estragalaktikoa. Zergatik eserekin (estragalaktikoa), eta ez ixarekin (extragalaktikoa)? Euskara batuan molde horretakoak (estralurtar, estrapolatu) eserekin ditugulako, eta ez ixarekin.

Hala ere, orokorragoa (gehiagotan erabiltzen den moldea da), argiagoa eta ulerterrazagoa deritzot Galaxiaz kanpoko astrofisika izenari, eta horren alde egingo nuke. --Xabier Armendaritz 2018-05-10, 21:39 (UTC)

Mila esker Xabier, zuk esan bezala, "Galaxiaz kanpoko astrofisika" izena jarriko diot kategoriari. Xabi22 (eztabaida) 12:40, 11 maiatza 2018 (UTC)

Neptunoz haraindiko planetak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Xabi. Neptunoz haraindiko planetak erabiliko nuke, dudarik gabe, Euskaltzaindiaren arau batean agertzen delako Neptunoz haraindiko egitura:

  • «Neptunoz haraindiko objektuak, Neptunoren orbitaz haraindi daudenak». Euskaltzaindiaren 173. araua, Astroen izenak.

Zientzia arloa asko lantzen duen Elhuyar Fundazioak erabiltzen du egitura hori:

  • «2002ko abendurako, Neptunoz haraindiko seiehun objektu (edo plutino) baino gehiago aurkitu zituzten.» (Ia denaren historia labur bat)
  • «Pluton ez dute kategoriaz gehiegi jaitsi nahi izan —planeta nano bat ez al da bada planeta bat?—, eta Neptunoz haraindiko objektuen ordezkaria dela esan dute.» («Plutonek planeta izateari utzi dio», Elhuyar Zientzia)

Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2018-05-12, 16:17 (UTC)

Mila esker Xabier, izen hori jarriko diot. Xabi22 (eztabaida) 18:59, 12 maiatza 2018 (UTC)

Artikulu onaren bozketa[aldatu iturburu kodea]

Egun on Xabi! Aizu, ez ote da hobe botoa ematea? Jakina da zure jarrera, baina besteak bozkatzera animatzeko, besterik ez bada. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 10:24, 31 uztaila 2018 (UTC)

Eginda. Mila esker abisatzeagatik Iñaki! Xabi22 (eztabaida) 13:18, 31 uztaila 2018 (UTC)

Astronomia lehiaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabi22! Ari naiz itzultzen zerrenda zehatz hori, 277 artikulu dituena. Eskertuko nizuke bukatu arte ez egitea aldaketarik, gero agian eztabaidatu daiteke zer falta den zenbaki biribil batera iristeko (demagun, 300era). Baina helburua artikulu zehatzak hobetzea denez, zerrenda hori jada oso baliagarria da.

Egindako aldaketak ezeztatuko ditut momentuz, arazorik baduzu ezeztatu nire aldaketa, ados? -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:37, 3 abuztua 2018 (UTC)

Ados Theklan, barkatu lana oztopatu badizut, hala ere, zerrenda txukuna da eta horrela geldi liteke. Mila esker abisuarengatik! Xabi22 (eztabaida) 20:49, 3 abuztua 2018

Artikulu baten izena aldatzeko[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabi22. Ikusi dut eskatu diezula administratzaileei artikulu baten izena aldatzeko. Horretarako ez da administratzaile baimenik behar. Zuk zeuk egin dezakezu. Editore-menuan, goian, Gehiago > Mugitu sakatu behar duzu eta aurrera.

Ondo segi eta mila esker egindako ekarpenengatik. GorkaAzk (eztabaida) 07:22, 27 abuztua 2018 (UTC)

Batzuetan sortutako artikuluari izena aldatu behar zaio. Ez da Administratzaile baimenik behar.
Mila esker Gorkaazk, hurrengo baterako badakit! Xabi22 (eztabaida) 12:16, 27 abuztua 2018 (UTC)

Astronomia lehiaketa[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Uste nuen aktibo egongo zinela astronomia lehiaketan! Animatu zaitez, geroz eta gehiago esan, dibertigarriagoa da eta! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:57, 13 urria 2018 (UTC)

Kaixo Theklan! Bai, nik ere aktibo egoteko asmoa nuen, baina zenbait lan pilatu zaizkit eta denbora gutxi dut artikuluak hobetzen ibiltzeko. Hala ere, hilaren bukaeran tarteren bat bilatuko dudala uste dut! Mila esker abisuarengatik! Xabi22 (eztabaida) 12:57, 13 urria 2018 (UTC)
Animatzen al zara nirekin batera Lurra artikulua osatzen? Funtsezko artikulua da eta asko dauka oraindik egiteko. Pertsona batek baino gehiagok parte hartu dezakegu batera itzulpenean, atalak ondo banatuz gero. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:46, 19 urria 2018 (UTC)
Ondo ba, saiatuko naiz ahalik eta gehien laguntzen! @Theklan: Xabi22 (eztabaida) 13:47, 19 urria 2018 (UTC)
"Ezaugarri fisikoak" atalean geratzen dena itzultzen animatzen zara? Ni hasiko nintzateke horrela hurrengo atalekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:35, 19 urria 2018 (UTC)
Ados @Theklan: Xabi22 (eztabaida) 16:24, 19 urria 2018 (UTC)

Euskal/eusko auzia[aldatu iturburu kodea]

Gabon Xabi22! Txokoan hasi dudan eztabaidan parte hartzera gonbidatu nahi zaitut, bozketa formalean amaituko den prozesuan. Lankide guztioi eragiten digun gaia da, Euskal Herriko eta hari lotutako edozein kontutan ugari erabiltzen dugulako idaztean zein hitz egitean. Orain arteko Politika Formaletan dagoenak eztabaida piztu izan du inoiz baino gehiago, eta garaia heldu dela dirudi hau berriz aztertzeko. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 22:14, 20 abendua 2018 (UTC)

Kalitatezko artikuluak: Zalantzazkoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabi22, Zalantzazko artikuluak begiratu ditut, irizpidetzat hartuz 10.000 byte baino gehiago ON izateko (25.000 NA izateko), erreferentziak edukitzea (edo Bibliografia oparo bat, erreferentziarik ez edukiz gero = ON), bospasei lerroko sarrera bat gutxienez, artikuluak kohesio minimo bat edukitzea. Behean duzu, zu antolatzen ari zarenez, espero dut behekoa adreilutzat ez jotzea! Hona (Na, On edo X):

Basilisko ON | Behigorri x|Gatza Harana on|Argala x|Bilboko metroa on |David Bowie on |Donbasseko gerra berrikuspena behar |Donostiako |Setioa sarrera behar |Euskal Herriko ardoak On |Euskara islandiera On |Foraminifero On |Gasteiz sarrera luzeagoa |Gasteizko_martxoaren_3ko_sarraskia x ondu gabeko artikulua |Antonio Gaudi zuz behar ON izateko |Guadalcanalgo Kanpaina ON Bibliografia oparoa duelako |Tarja Halonen On |Hegazkin NA |Hegi_Babesgarria_operazioa_(2014) Sarrera behar du ON izateko, zerrenda kronologiko itxura du |Iberdrola dorrea Sarrear behar du On izateko |Itsaso Hileko Eskuizkribuak Sarrera behar On izateko |Jack Tripa-ateratzailea x Atal bat egin gabe |Kanguru On |Landare inbaditzaile On |Saint-Pierre eta Mikelune Sarrera zabalduz gero Na |San Mames Kaotiko samarra, pixka bat diseinua txukunduz gero Na |Xynthia ekaitza On |Andres Urdaneta On

Iñaki LL (eztabaida) 17:36, 30 abendua 2018 (UTC)

Mila esker Iñaki LL. Bozketa atzeratu beharko dugu, zalantzazkoetan zure berrikusketa egin eta balorazioak bidaltzea asko eskertzen dizut. Inork ez badu ezer esateko, zuk sailkatu dituzun moduan jarriko ditut bozketan. Xabi22 (eztabaida) 13:49, 31 abendua 2018 (UTC)
Ederki! Baten batek nik aipatutako puntuak jorratuko balitu (sarrerak osatzea, etab.), hainbat hobeto. Iñaki LL (eztabaida) 00:39, 1 urtarrila 2019 (UTC)

Artikuluen kalitatea hobeto neurtzeko inkesta[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabi22 eta @Iñaki LL:. Konturatuko zineten ORES sistema ez doala guztiz ondo "erdian" dauden artikuluetan, eta horregatik beste hainbat artikuluri nota jartzeko bidea ireki dugu WMFren ORES taldearekin batera. Eskaintzen dituen artikuluak hemen daude, eta helburua da ditugun irizpideekin nota jartzea. Horrekin sistemak ikasiko du eta asko hobetuko da dugun balorazio automatikoa. Lagundu nahi baduzue, eskertuko nizueke. - Theklan · Eztabaida · E-maila 18:10, 19 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Mila esker Theklan, tartetxoren bat dudanean saiatuko naiz parte hartzen! Xabi22 (eztabaida) 19:39, 19 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]

Onak nabarmen lehiaketa martxan da[aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzei buruzko artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Xabi! Gogoan dut 2019eko udan hizkuntzei buruzko artikuluak hobetzea eskatu ninduzula. Eta orain, hasi naiz azkenean; egunero hizkuntzei buruzko artikuluak hobetzen ahalegingo dut. Hala eta guztiz ere, akatsak egiten ditut sarritan eta, beraz, laguntza pixka bat behar dut (zuk esan zenidan laguntzeko prest zaudela). Mesedez, ikuskatu artikulu hori — https://eu.wikipedia.org/wiki/Samoera — zalantza baitut guztia ulergarria dela (neronek idatzi dut guztia, itzultzailerik gabe). Eskerrik asko. Eniisi Lisika (eztabaida) 17:23, 4 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]

Kaixo Eniisi Lisika, egin diot artikuluari zuzenketa. Ikus ezazu eta zalantzarik edo galderarik baduzu lasai galdetu. Xabi22 (eztabaida) 19:25, 4 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko, Xabi22! Akats gutxiago egin nituen uste nuen baino. Orain artikulu on bat izan liteke — https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Artikulu_onak/Proposamenak/Samoera . Astia baduzu, mesedez, ikuskatu mansiera eta txuktxiera ere, askoz laburragoak dira. Eniisi Lisika (eztabaida) 20:01, 4 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Gabon Eniisi Lisika, lehenengo, eskerrik asko egiten ari zaren lanarengatik hizkuntzen arloan, asko eskertzen da euskaraz ere (hemen ezezagunago) ditugun hizkuntzei buruzko informazioa topatzeko aukera edukitzea! Zuzenketa egin diot, zuk eskatu bezala, mansiera artikuluari. Oro har, oso ondo idatzita dago, bi ohar bakarrik: euskaraz mendeak zenbaki erromatarrez jartzea adostu zen (XX. mendea, XXI. mendea, etab.) eta zenbaki bat idazterakoan atzizkia ere idazten zaio zenbakiari, alboan: % zortziak -> %8ak edo Bi mila eta hogeiko - > 2020ko edo Laurak eta hogeitabostetan -> 4:25etan. Agindu nizun lagunduko nizula hizkuntzen artikuluak osatzen, orain lanpetu samar nabil baina hilaren bukaerarako lagunduko dizut ahal bezainbeste. Gero arte! Xabi22 (eztabaida) 19:56, 11 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]

Artikulu asko dauzkazu ikuskatzeko, baina guztiak ez dira oso luzeak. Txuktxieraz gain, hurrengo artikuluetan egin nituen ekarpen esanguratsuak: islandiera, txeienera, hungariera. Gero gehiago egingo dut. Eniisi Lisika (eztabaida) 21:15, 11 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]

Egina. Eniisi Lisika Zer asmo duzu, munduko hizkuntza txikiak euskarara ekartzea? Lagunduko dizut! Ba al duzu zerrendarik, horrela nik ere artikulu batzuk sortzen laguntzeko? Bestela eraiki dezakegu bat. Xabi22 (eztabaida) 15:43, 14 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
  • Orain zerrenda bakarra dut –nire hizkuntza gogokoenen zerrenda– eta zerrenda horretako hizkuntzei buruzko artikuluak hobetzen ditut. Hizkuntza horien artean ez guztiak txikiak dira (alemana, adibidez, zerrendan dago ere bai), baina orain hizkuntza txiki eta «ertainekin» lan egiten dut bakarrik (koreerari buruzko artikulua hobetzen ari naiz). Zure laguntza jadanik nahikoa da nire ekarpen guztiak ondo aztertu behar direlako, baina astia baduzu eta edukia gehitzeko prest bazaude egiteko artikuluen zerrenda zehatza sortu genezake. Eniisi Lisika (eztabaida) 17:42, 14 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Eniisi Lisika Zerrenda zehatz bat zehaztea gustatuko litzaidake, horrela astia dudan batean poliki-poliki artikuluak sortzen joateko. Hizkuntzei buruz ez dakit ezer handirik, zuk bai, horregatik galdetu nahiko nizuke zein diren zure ustez lehenetsi beharko liratekeen hizkuntzak. Baina agian polita izango litzateke hizkuntza handietan zentratu baino, hizkuntza bitxietan edo ez hain ezagunetan zentratzea (handi horiek osatuko dituzte Hezkuntza Programaren baitan). Zuk zer uste duzu? Xabi22 (eztabaida) 15:34, 15 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
    • Horrelako zerrenda bat sortuko dut laster, bihar agian. Orain ez dut asmorik hizkuntza handiei buruzko artikuluak hobetzeko. Egia esanda, hizkuntza txikiak handiak baino interesgarriagoak dira sarritan; alderatzeko eran, ingelesez I like my friend «Nire laguna atsegin dut» esaten da eta irlanderaz, aldiz, Is maith liom mo chara, hau da, esaldi bera, baina zehazki itzuliz «Nire laguna nirekin ona da» dugu. Bigarrena askoz ederragoa dela uste dut. Orain, zerrenda hori oraindik ez dugun bitartean, astia baduzu lagundu mesedez koreerarekin. Eniisi Lisika (eztabaida) 20:31, 15 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Ados Eniisi Lisika, eskerrik asko! Xabi22 (eztabaida) 19:34, 16 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Eniisi Lisika Ikuskatuko ditut, bide batez, agian interesatuko zaizkizu webgune hauek: Euskal Encodings (pelikulak, telesailak etab. euskaraz bikoiztuta edo azpitituluekin ikus daitezke) eta Azpitituluak.eus (pelikulak euskarazko azpiidatziekin ikusteko). Zinema euskaraz ikusteko (eta euskararekin gozatzeko) webgune bikainak, dudarik gabe! Xabi22 (eztabaida) 12:27, 18 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
    • Eskerrik asko zure laguntzagatik berriro ere. Lan asko dudala dirudi hizkuntzei lotutako artikulu ia guztiak txarto garatuta daudelako gure atalean, baina zorionean ia egunero astia dut artikuluak hobetzeko. Eta webgunei dagokionez: bai, «euskal-encodings» ezagutzen dut eta webgune zoragarria da; bigarrena, berriz, lehen aldiz ikusten dut. Pozik nago pelikula asko euskaratuta daudelako. Eniisi Lisika (eztabaida) 20:07, 18 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Kaixo berriz Eniisi Lisika! Hasi naiz adostutako zerrendako mongoliera artikulua osatzen, ikusi dut ingelesez artikulu ona dutela horri buruz eta beraz, hortik hasi naiz itzulpena egiten. Hala ere, ikusi dut fonologia eta gramatikako atala konplikatuegia dela niretzat (uste dut hizkuntzetan ez dudala ezagutza nahikorik itzulpen horiek egiteko :( ), zuk ordea ziur baietz, osatuko zenituzke zuk atal horiek? Nik bitartean sailkapenean, literaturan eta historian lagundu diezazuket eta zuzenketetan ere bai (beharko balitz). Xabi22 (eztabaida) 12:40, 22 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Hasiera ona. Jarraitu itzulpena egiten, ahal den neurrian, eta koreerari buruzko artikulua amaituko dudanean (ez da asko egoten amaitzeko) fonetika eta gramatika atalak osatuko ditut. Errusierazko artikulutik itzuliko ditut atal horiek errusierazko artikuluan ere neronek idatzita daudelako (erreferentziekin). Beharbada zerbait ingelezko artikulutik hartuko dut ere. Eniisi Lisika (eztabaida) 13:01, 22 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Kaixo, Xabi22. Mesedez esaidazu itzulpena amaituko duzunean; gero hasiko naiz fonetika eta gramatika buruzko atalak osatzen. Horrez gain, zerbait erakutsi nahi dizut: nik egindako «hizkuntzen bilduma» — https://drive.google.com/drive/folders/12KjR1TjfUudixYxmm7Fvccb20iyyV6Bd?usp=sharing (hor hizkuntza ugari entzun ditzakezu eta bilduma hori egiatan handia da); eta krutxierari buruzko artikulua, agian interesatuko zaituena — sakatu hemen. Eniisi Lisika (eztabaida) 23:10, 25 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]
Eniisi Lisika, benetan txundigarria hartu duzun lana hizkuntza horiei guztiei buruzko bideoak biltzen, eskerrik asko benetan lan interesgarri hori partekatzeagatik, denbora beharko dut horiek guztiak ikusteko! Ea mongolierari buruzko itzulpena laster bukatzen dudan. Xabi22 (eztabaida) 10:03, 27 urtarrila 2021 (CET)[Erantzun]

Hurrengo astean hasiko naiz mongolierari buruzko artikulua luzatzen. Eskerrik asko zure laguntzagatik, Xabi22. Ikuskatu mesedez artikulu hau: krutxiera (baina oso luzea da). Eniisi Lisika (eztabaida) 13:54, 3 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]

Ados Eniisi Lisika, begiratuko dizut krutxiera artikulua goitik behera hilabete hau bukatu aurretik ahal badut. Ez dut denbora gehiegi eta barkamena eskatu behar dizut ez dizudalako gehiegi lagundu hizkuntzen artikuluak osatzen, baina behintzat zuzenketetan laguntzen jarraituko dizut zuk eskatu eta ahalik eta azkarren. Bestalde, ikaragarria da idazterakoan egin duzun aurrerapena, zinez meritu ikaragarrikoa da euskara zure baldintzetan menderatzea lortzea, zorionak! Xabi22 (eztabaida) 23:55, 4 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]
  • Barkaidazu, Xabi22. Urtarrilean oporraldi luzea izan nuen eta orain, otsailen, ikasketak egiten jarraitu behar dut. Euskarazko Wikipedian idazten jarraituko dut, baina gutxiago eta motelago. Urte honetan zerrendako artikulu guztiak amaitzeko asmoa dut, pixkanaka. Eniisi Lisika (eztabaida) 16:51, 12 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]
Eniisi Lisika Lasai, ni ere antzeko nabil, lanpetuta eta nahi baino denbora gutxiago dedikatzen Euskarazko Wikipediari. Ea urtean zehar esandako zerrenda osatzea lortzen dugun, animo ikasketekin! Xabi22 (eztabaida) 18:56, 13 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]

Wikimedia Foundation research[aldatu iturburu kodea]

Kaixo,

Sam Walton deitzen naiz. Wikimedia Fundazioan egiten dut lan eta erabiltzaile-ikerketa abiarazi dugu Wikipediako editoreek nola ikertzen duten eta erreferentziak nola gehitzen dituzten ulertzeko. Ikerketa honek Fundazioaren etorkizuneko lanak gidatuko ditu bere ikerlanaren bultzaketa eta erreferentziatze lan-jarioaren esparruan.

Mezu hau jaso duzu ikerlanean, Wikipedian edukiak eta erreferentziak gehitzen aritzen zaretenon berri jaso nahi dugulako, zuen esperientziaren berri.

Euskal Wikipedian aritzen diren 5 editoreen feedback-aren bila gabiltza. Elkarrizketak 90 minutukoak izango dira, euskaraz eta Spiegel bideratutakoak, gure nazioarteko ikerketa kidea lan honetarako. Ez da ingelesik behar parte hartzeko.

Elkarrizketatzaileek zure ikerketa lanari buruz galdetuko dizute, baita nola identifikatzen dituzun iturri fidagarriak edo nola gehitzen dituzun erreferentziak ere. Baliteke elkarrizketatzaileek eskatzea zure pantaila konpartitzeko zure ikerketa prozesua erakuts dezazun. Spiegelek elkarrizketa bukatzen duen edonori ordainsaria eskainiko dio esker moduan. Nahi izanez gero, Wikimedia Fundazioari dohaintzan emateko aukera izango duzu. Elkarrizketak bideo-konferentzia bidez gauzatuko dira apirilak 19an eta 30ean.

Parte-hartzean interesatuta bazaude edo galderarik baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan (swaltonlotura=wikimedia.org). Korrespondentzia ingelesez azkarragoa izan arren, nahi izanez gero, gure itzulpen zerbitzuak euskara erabilita harremanetan jartzea ahalbidetuko du. Zure pazientzia eskertuko genuke gure erantzunak jasotzerakoan, hizkuntza zerbitzuak erabiliz gero balitekeelako egun batzuk behar izatea erantzuna itzultzeko.

--

Hi,

My name is Sam Walton. I work at the Wikimedia Foundation, and we are conducting user research to understand how Wikipedia editors do research and add references to Wikipedia. This research will help guide our future work around supporting research and referencing workflows.

You are receiving this email because we want to hear from editors like you, who do research and add content and references to Wikipedia, about your experience.

We are seeking feedback from 5 editors who work primarily in Basque Wikipedia. Interviews will be 90 minutes long and will be conducted in Basque by Spiegel, an international research partner working with us. No English will be required for participation.

Interviewers will ask about how you research a topic, identify reliable sources, add references, and might ask you to share your screen to demonstrate your research process. Spiegel will be offering an honorarium for anyone who completes the interview. This can be donated back to the Wikimedia Foundation if you would prefer not to receive it. Interviews will take place over video conferencing between the 19th and 30th of April.

If you would be interested in participating or have any questions please contact me (swaltonlotura=wikimedia.org). English correspondence will be faster, but we do have a translation service which will allow us to correspond in Basque if you prefer. We appreciate your patience in responding to you, as the language service may take several days.

Thanks, Samwalton9 (WMF) (eztabaida) 12:33, 14 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]